261. ALDIZKARIA - 2021eko azaroaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BURLATA

Ordenantza, prezio publikoak arautzen dituena autonomiaren sustapeneko eta menpekotasunaren prebentzioko zerbitzua erabiltzeagatik. Hasierako onespena

Burlatako Udalak, 2021eko urriaren 28an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea Burlatako Udalaren ordenantza, prezio publikoak arautzen dituena autonomiaren sustapeneko eta menpekotasunaren prebentzioko zerbitzua erabiltzeagatik.

Ordenantza hau jendaurrean egonen da hogeita hamar egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-taulan argitaratuta, bizilagunek eta interesdunek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazio, eragozpen eta oharrak egin ditzaten. Hori guztia, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatuarekin, maiatzaren 31ko 15/2002 Foru Legeak aldatu baitzuen.

Jendaurreko epea iragaten bada inork alegaziorik egin gabe, ordenantza behin betiko onetsirik geldituko da, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Burlatan, 2021eko azaroaren 2an.–Alkatea, Ana Góngora Urzaiz.

Iragarkiaren kodea: L2115662