261. ALDIZKARIA - 2021eko azaroaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BURLATA

Aurrekontuko 20/2021 eta 21/2021 aldaketak. Hasierako onespena

Burlatako Udalak, 2021eko urriaren 28an egin osoko bilkuran, erabaki zuen onestea aurrekontuko 20/2021 eta 21/2021aldaketak.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan xedatuari jarraikiz, aldaketa Idazkaritzan egonen da ikusgai, hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Burlatan, 2021eko azaoraren 2an.–Alkatea, Ana María Góngora Urzaiz.

Iragarkiaren kodea: L2115622