261. ALDIZKARIA - 2021eko azaroaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BURLATA

Kultur Etxeko prezio publikoak arautzen dituen arauaren aldaketari hasierako onarpena ematea

Burlatako Udalaren osoko bilkurak, 2021eko urriaren 28an egindako bilkuran, hasierako onespena eman dio Kultur Etxeko prezio publikoak arautzen dituen arauaren aldaketari, 2021ean ikuskizunak, ikastaroak, tailerrak eta espazioak erabiltzeko zerbitzuak emateagatik.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatutakoaren arabera, espedientea jendaurrean jarriko da 30 egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera, interesdunek aztertu eta, hala badagokio, egoki iritzitako erreklamazioak, eragozpenak edo oharrak egin ditzaten.

Jendaurreko erakustaldian alegaziorik aurkezten ez bada, aldaketa behin betiko onetsiko da, eta testu osoa Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.

Burlatan, 2021eko urriaren 29an.–Alkatea, Ana M.ª Góngora Urzaiz.

Iragarkiaren kodea: L2115606