261. ALDIZKARIA - 2021eko azaroaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERRIOBEITI

2022ko zerga-tasak. Hasierako onespena

Berriobeitiko Udalak, 2021eko azaroaren 2an egin bilkuran, hasiera batez onetsi zituen 2022. urteko zerga-tasak, tasak eta prezio publikoak.

Espedientea jendaurrean egonen da 30 egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta bidezkoak iruditzen zaizkien erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatuarekin (maiatzaren 31ko 15/2002 Foru Legeak aldatutako artikulua). Kasu horretan, ondorio juridikoak sortzeko, inguruabar hori argitaratuko da Nafarroako Aldizkari Ofizialean, behin betiko testuarekin batera.

Berriobeitin, 2021eko azaroaren 3an.–Alkatea, Raúl Julio Bator Pérez.

Iragarkiaren kodea: L2115682