261. ALDIZKARIA - 2021eko azaroaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERASKOAIN

Egoitza elektronikoa sortzea

José Luis Larrea Cenoz alkateak, 2021eko azaroaren 2an, honako ebazpen hau eman du:

Bete dadin ezarrita dagoena urriaren 1eko 39/2015 Legean (lege horrek hizpide du Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidea) eta urriaren 1eko 40/2015 Legean (lege horrek hizpide du Sektore Publikoaren Araubide Juridikoa), eta herritarrek sistema telematiko bat izan dezaten gure erakundearekin komunikatzeko,

EBAZTEN DUT:

1. Beraskoaingo Udalaren egoitza elektronikoa sortzea https://sedeelectronica.belascoain.net helbide elektronikoan. Beraskoaingo Udala da Interneteko domeinuaren jabea, bai eta egoitzaren titularra ere.

2. Egoitza elektronikoak indarra hartuko du ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.

4. Ebazpen hau Udaleko alor guztiei jakinaraztea, eta Beraskoaingo Udalaren web-atarian eta egoitza elektronikoan argitaratzea, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egun beretik aurrera.

5. Beraskoaingo Udaleko Idazkaritza Nagusiari esleitzea egoitza elektronikoa zuzendu eta koordinatzeko eginkizunak.

Ebazpen honen aurka, hautara, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke:

1. Berraztertzeko errekurtsoa, egintza eman duen organo berari zuzendua, hilabeteko epean, hura jakinarazi eta biharamunetik hasita.

2. Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko arlo bereko salari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

3. Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.

Beraskoainen, 2021eko azaroaren 2an.–Alkatea, José Luis Larrea Cenoz.

Iragarkiaren kodea: L2115635