261. ALDIZKARIA - 2021eko azaroaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BAZTAN

Obra eta jardueretan erantzukizunpeko adierazpenaren
eta aurretiazko komunikazioaren prozedurak arautzen dituen ordenantza. Hasierako onespena

Baztango Udalak 2021eko urriaren 28an egin ohiko osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen obra eta jardueretan erantzukizunpeko adierazpena eta aldez aurreko komunikazioa egiteko prozedurak arautzen dituen ordenantza.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatutakoari jarraikiz, onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, Ordenantza behin betiko onetsi, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Baztanen, 2021eko urriaren 28an.–Alkatea, Joseba Otondo Bikondoa.

Iragarkiaren kodea: L2115669