261. ALDIZKARIA - 2021eko azaroaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BAZTAN

Hiri hondakin solidoak bildu, tratatu eta aprobetxatu edo desegiteko eta zerbitzu horri loturik dauden gainerako jarduerak egiteko tasak arautzen dituen ordenantza fiskalaren aldaketa. Hasierako onespena

Baztango Udalak 2021eko urriaren 28an egin ohiko osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen hiri hondakin solidoak bildu, tratatu eta aprobetxatu edo desegiteko eta zerbitzu horri loturik dauden gainerako jarduerak egiteko tasak arautzen dituen ordenantza fiskalaren aldaketa.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatutakoari jarraikiz, onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, ordenantza behin betiko onetsi, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Baztanen, 2021eko urriaren 28an.–Alkatea, Joseba Otondo Bikondoa.

Iragarkiaren kodea: L2115663