261. ALDIZKARIA - 2021eko azaroaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AIEGI

2022ko zerga-tasak. Hasierako onespena

Aiegiko Udalak, 2021eko azaroaren 3an egin ohiko osoko bilkuran, besteak beste, hasiera batez onetsi zuen 2022ko tasak eta prezio publikoak ezartzeko erabakia.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, tasa eta prezio publikoak jendaurrean egonen dira hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazioak, kexak nahiz oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, 2022ko zerga-tasak, tasak eta prezio publikoak behin betiko onetsirik geldituko dira, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Aiegin, 2021eko azaroaren 4an.–Alkatea, Leonardo Camaces Murillo.

Iragarkiaren kodea: L2115743