261. ALDIZKARIA - 2021eko azaroaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AIEGI

2021eko 2., 3., 4., 5., 6., 7. eta 8. aurrekontu-aldaketak. Hasierako onespena

Aiegiko Udalak, 2021eko azaroaren 3an egin ohiko osoko bilkuran, legez ezarritako quoruma zuela, honako erabaki hau hartu zuen, hitzez hitz:

1. Hasiera batez onestea 2., 3., 4., 5., 6., 7. eta 8. aldaketak Aiegiko Udalaren 2021eko aurrekontu orokor eta bakarrean, martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 214. artikuluan ezarritakoarekin bat (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legea).

2. Udalak osoko bilkuran onetsitako aurrekontu-aldaketak jendaurrean egonen dira hamabost egun baliodunean, Udalaren Idazkaritzan, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-taulan iragarkia argitaratu ondotik, bizilagun nahiz interesdunek espedientea azter dezaten eta bidezko iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten, martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan xedatutakoarekin bat.

3. Inork erreklamaziorik aurkezten badu, osoko bilkuran berariazko erabakia hartu beharko da halakoen gainean, eta aurrekontu-aldaketak behin betiko onetsiko dira. Inork ez badu erreklamaziorik aurkezten, aurrekontu-aldaketak behin betiko onetsitzat joko dira, aurreko erabakian aipatutako jendaurreko aldia iragandakoan.

Aiegin, 2021eko azaroaren 4an.–Alkate udalburua, Leonardo Camaces Murillo.

Iragarkiaren kodea: L2115732