261. ALDIZKARIA - 2021eko azaroaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARLEGI

3/2021 aurrekontu-aldaketa. Hasierako onespena

Arlegiko Kontzejuko Batzarrak, 2021eko irailaren 30ean egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 3. aldaketa egitea 2021eko aurrekontu orokor eta bakarrean, aurrekontuko partidetan diru-sarrera bidez sortutako kredituak gaitzeko.

Arlegiko Kontzejuko autokontsumo kolektiborako instalazio fotovoltaikoaren obrak eginen ditu Kontzejuak. Horretarako, aurrekontua aldatzeko 3/2021 espedientea onetsi behar da 2020ko ekitaldiko aurrekontuan, kredituak gaitzeko espedientea baita.

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek nahiz interesdunek azter dezaten eta egoki iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202.1. artikuluan, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan, xedatutakoarekin.

Erreklamaziorik ez bada, aurrekontuko aldaketa horiek behin betiko onetsitzat joko dira, aipatutako jendaurreko epea amaitutakoan.

Arlegin, 2021eko urriaren 10ean.–Kontzejuko burua, Christian Waskonig Caro.

Iragarkiaren kodea: L2115602