261. ALDIZKARIA - 2021eko azaroaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARANO

Egoitza elektronikoa sortzea

2021eko urriaren 27an, Jose Antonio Ruiz Miner Alkateak ebazpen hau eman du:

Urriaren 1eko 39/2015 Herri Administrazioen Administrazio Prozedura Erkidearen Legearekin eta urriaren 1eko 40/2015 Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko Legearekin bat, eta herritarrei gure entitatearekin harremanetan jartzeko komunikazio-sistema telematiko bat emateko xedez,

EBATZI DUT:

1. Aranoko Udalaren egoitza elektronikoa sortzea https://arano.egoitzaelektronikoa.eus helbide elektronikoan. Internet-domeinua Aranoko Udalaren jabetzakoa da, eta Aranoko Udala da egoitzaren titularra.

2. Egoitza elektronikoa ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik sartuko da indarrean.

3. Ebazpena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu dadila agintzea.

4. Udal-arlo guztiei jakinaraztea, baita argitaratzea Aranoko Udalaren Web Atarian eta Egoitza Elektronikoan, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko den egun beretik.

5. Egoitza Elektronikoaren zuzendaritza eta koordinazioa Aranoko Udalaren idazkaritza nagusiari ematea.

Aranon, 2021eko urriaren 27an.–Alkatea, Jose Antonio Ruiz Miner.

Iragarkiaren kodea: L2115739