261. ALDIZKARIA - 2021eko azaroaren 16a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

344/2021 EBAZPENA, azaroaren 2koa, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko Ekonomiaren eta Profesionalen Kudeaketarako Zerbitzuko buruak emana, zeinaren bidez onesten baita deialdi honetan onartu eta baztertu diren izangaien behin-behineko zerrenda: deialdia, batetik, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutua erakunde autonomoan kimikaria izateko lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko, eta bestetik, hautapen proben bidez horrelako lanpostuetan aldi baterako kontratazio bidez eta aldi baterako barne igoeraren bidez aritzeko izangaien zerrendak osatzeko.

Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko zuzendari kudeatzailearen irailaren 7ko 193/2021 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen, batetik, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutua erakunde autonomoan kimikaria izateko lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko, eta bestetik, hautapen proben bidez horrelako lanpostuetan aldi baterako kontratazio bidez eta aldi baterako barne igoeraren bidez aritzeko izangaien zerrendak osatzeko. Deialdi hori 2021eko 229. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, irailaren 30ekoan.

Eskabideak aurkezteko epea bukaturik, bidezko da onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrenda onestea.

Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutua erakunde autonomoa sortu eta haren estatutuak onesten dituen uztailaren 18ko 63/2012 Foru Dekretua aldatzen duen urriaren 14ko 242/2015 Foru Dekretuak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Onestea deialdi honetan onartu eta baztertu diren izangaien behin-behineko zerrenda: deialdia, batetik, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutua erakunde autonomoan kimikaria izateko lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko, eta bestetik, hautapen proben bidez horrelako lanpostuetan aldi baterako kontratazio bidez eta aldi baterako barne igoeraren bidez aritzeko izangaien zerrendak osatzeko. Zerrenda hori eranskinean dago.

2. Izangaiek 10 egun balioduneko epea izanen dute, behin-behineko zerrenda Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik, erreklamazioak aurkezteko eta, akatsik egin badute, zuzentzeko.

3. Agintzea ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila.

Iruñean, 2021eko azaroaren 2an.–Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko Ekonomiaren eta Profesionalen Kudeaketarako Zerbitzuko burua, Miguel Garatea Crelgo.

ERANSKINA

Txanda irekia

–Onartuak:

ALFONSO GONZALVEZ, NURIA

ARRIAGA IZU, LORENA

BARADO PARDO, IRENE CRISTINA

BARROSO GONZALEZ, ANA ISABEL

BELSUE URQUIZU, VIRGINIA

BLANCO LATORRE, HUGO

DEL ALAMO ACARRETA, EVA MARIA

ECHARTE AYERRA, ANDREA

EGUARAS GOÑI, MAITANE

ELIZALDE LOPEZ, RAQUEL

ESPUELAS RUIZ, RAQUEL

FERNANDEZ ARELLANO, MARIA DEL ROSARIO

GARCIA MURILLO, VANESA

GIL SAN JUAN, SARA

HUARTE ELOSEGUI, AINHOA

IRIARTE SAEZ, GORKA

IZU ARBELOA, MIGUEL MARIA

MAISTERRA UDI, MAITANE

MARQUES ALBA, MIKEL

MURILLO ARBIZU, MARIA TERESA

NUÑEZ VALENCIA, BEATRIZ

OREJA ERROZ, MIREN BAKARNE

OSES FERNANDEZ, MARIA

REBOLE VILLAMAYOR, RICARDO

SANCHEZ LOPEZ, ANTONIO JOSE

SIERRA FERNANDEZ, SAIOA

TERREROS AGUINACO, ITZIAR

TIERNO VERA, ANA ISABEL

URTEAGA CONTIN, IDOIA

YOLDI SANGÜESA, MARIA

–Baztertuak: inor ez.

Igoera txanda

Ez dago izangairik txanda honetan.

Desgaitasuna dutenentzako txanda

Ez dago izangairik txanda honetan.

Aldi baterako barne igoerako txanda, NOPLOI

Inor ez.

Iragarkiaren kodea: F2115642