258. ALDIZKARIA - 2021eko azaroaren 11

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

81/2021 EBAZPENA, urriaren 20koa, Industriaren, Energiaren eta S3 Proiektu Estrategikoen zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez honako proiektu honen okupatu aurreko aktak egiten baitira: “La Serna-Corella” 66 kV-eko zirkuitu bakuneko aireko linearen saihesbidea, 114. euskarriaren eta 117. euskarriaren artean, Corellako (Nafarroa) udal-mugartean, SAT-10944-2.

Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuko zuzendariaren urriaren 1eko 200/2021 Ebazpenaren bidez, proiektu hau onetsi zen: “La Serna-Corella” 66 kV-eko zirkuitu bakuneko aireko linearen saihesbidea, 114. euskarriaren eta 117. euskarriaren artean, Corellako (Nafarroa) udal-mugartean; horretaz gain, ebazpen berean aurretiazko administrazio baimena eta eraikitzeko baimena eman zen, eta proiektuaren onura publikoa zehazki deklaratu zen.

Onura publikoaren deklarazioak berekin dakar ukitutako ondasunak presaz okupatu beharra. Hori dela eta, bidezkoa da ondasun horien titularrei dei egitea okupatu aurreko aktak egitera ager daitezen.

Adierazitakoarekin bat, eta dagozkidan eskudantziak erabiliz, hala ematen baitizkit bere 32. artikuluan martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legeak, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzkoak,

EBAZTEN DUT:

1. Dei egitea proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideen titularrei eta Corellako alkateari, edo hark eskuordetzea egiten dion zinegotziari, ager daitezen okupatu aurreko aktak egitera eta, bidezko bada, behin betiko okupatzeko aktak egitera, Corellako udaletxean, 2021eko abenduaren 14an.

Aktak egiteko ordena eta ordutegia interesdunei jakinaraziko zaizkie banakako zitazio zedularen bitartez.

2. Ebazpen hau jakinaraztea i-DE Redes Eléctricas Inteligentes SAU enpresa onuradunari, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Ebazpen hau eta eranskina Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Foru Komunitateko bi egunkaritan eta Corellako udaletxeko iragarki-taulan argitaratzea.

Iruñean, 2021eko urriaren 20an.–Industriaren, Energiaren eta S3 Proiektu Estrategikoen zuzendari nagusia, Uxue Itoiz Mariñelarena.

ERANSKINA

Okupatu aurreko aktak egitea

Aktak egiteko tokia: Corellako Udala.

Eguna: 2021eko abenduaren 14a, asteartea

HITZORDUA

TITULARRAK
(BANAKAKO JAKINARAZPENA EGITEA ZAILA/EZINEZKOA IZAN DA)

FINKA, P/A

POLIGONOA

LURZATIA

UDAL-MUGARTEA

10:00

Ramón Garcia Domínguez jauna

Jesús Javier Garcia Domínguez jauna

Jesús Javier Garcia Domínguez andrea (helbide ezezaguna)

1

4

396

Corella

Iragarkiaren kodea: F2115127