258. ALDIZKARIA - 2021eko azaroaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ULTZAMA

Udal Plan Orokorraren aldaketa puntuala: 180. artikulua, energiaren autokontsumorako eguzki plaka fotovoltaikoak ezartzeari buruzkoa

Ultzamako Udalak, 2021eko urriaren 21ean egin ohiko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Ultzamako Udal Plan Orokorraren aldaketa puntuala egiteko espedientea (determinazio xehatuak), Ultzamako Udalak sustatua, aldatzeko Ultzamako Udal Plan Orokorraren 180. artikulua, energiaren autokontsumorako eguzki plaka fotovoltaikoak ezartzeari buruzkoa.

Espedientea jendaurrean egonen da Udal honetako Idazkaritzan hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 76., 49.-1-b) eta 49.-3, 7., 77.-3, 72. eta 79. artikuluetan eta haiekin bat heldu direnetan ezarritako ondorioetarako (Legegintzako Foru Dekretuak Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onetsi zuen, hori baita indarrean dagoena).

Larraintzarren (Ultzama), 2021eko urriaren 21ean.–Alkatea, Martín M.ª Picabea Aguirre.

Iragarkiaren kodea: L2115515