258. ALDIZKARIA - 2021eko azaroaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TUTERA

Deialdia, dirulaguntzak emateko 2021-2022ko Eguberrietako jardueretarako. Laburpena

DDBN (identifikazioa): 592857.

Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 17.3.b eta 20.8.a artikuluekin (Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorra); haren testu osoa kontsulta daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/592857).

Lehena.–Onuradunak.

Hiriko peñak eta Elkarteen Udal Erregistroan inskribaturik dauden irabazi-asmorik gabeko beste elkarte batzuk.

Bigarrena.–Xedea.

Deialdi honen xedea da prozedura aurrera eramatea, banakako ebaluazioaren araubidean, jai-animazioko jarduerak egiteko dirulaguntzak emateko, 2021-2022ko Eguberrietan.

Tuterako Udalak antolatzen dituen ekitaldiez gain, ohikoa izaten da bertako beste elkarte batzuek, tartean peñek, ekitaldiak antolatzea eta gero horiek ere Eguberrietako programa ofizialean sartzea. Horrenbestez, elkarte horiek eginiko jarduerek Udalaren eskumenekoak laguntzen dituzte eta, beraz, betetzen da legez eskaturiko baldintza, Udalak halakoei dirulaguntzak emateko.

Hirugarrena.–Zenbatekoa.

20.000 euro.

Bosgarrena.–Eskaerak aurkezteko epea.

Eskabideak aurkezteko epea izanen da Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik 2021eko azaroaren 12ra bitartekoa.

Tuteran, 2021eko azaroaren 3an.–Alkatea, Alejandro Toquero Gil.

Iragarkiaren kodea: L2115667