258. ALDIZKARIA - 2021eko azaroaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TIRAPU

Xehetasun-azterketa, 1. poligonoko 102. lurzatiaren mugak aldatzeko. Hasierako onespena

Alkatetzak 2021eko urriaren 27an eman ebazpenaren bidez, hasiera batez onetsi zen xehetasun-azterketa bat, Tirapuko 1. poligonoko 102. lurzatiaren mugak aldatzeko, eta Udal Planak lurzatiko eraikuntza berrirako ezartzen dituen lerrokadurak aldatzeko.

Espedientea ikusgai dago Udal Idazkaritzan, eta jendaurrean egonen da hogei egunez, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten epe horretan.

Tirapun, 2021eko urriaren 29an.–Alkate udalburua, Iñaki Lafuente Górriz.

Iragarkiaren kodea: L2115577