258. ALDIZKARIA - 2021eko azaroaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZANGOZA

Tokiko merkataritza sozietatea sortzea. Hasierako onespena

Zangozako Udalak, 2021eko urriaren 28an egin osoko bilkuran, xedapen zatian honako hau ezartzen duen erabakia hartu zuen:

1. Hasiera batez onestea oso-osorik kapital publikoak osaturiko merkataritza sozietate bat sortzeko memoria eta estatutuen proiektua, espedientean jasorik baitaude.

2. Memoria eta estatutuen proiektua jendaurrean jartzea hogeita hamar egun naturalean, alegazioak eta oharrak aurkez daitezen.

3. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Argitara ematen da, orok jakin dezan eta ondorioak izan ditzan, honako hauetan xedatuari jarraikiz: Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 192. eta 197. artikuluak; Toki Araubidearen arloan indarra duten lege xedapenen testu bategina onesten duen apirilaren 18ko 781/1986 Legegintzako Errege Dekretuaren 97. artikulua; eta Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 85.2 artikulua.

Zangozan, 2021eko azaroaren 3an.–Alkatea, Lucia Echegoyen Ojer.

Iragarkiaren kodea: L2115686