258. ALDIZKARIA - 2021eko azaroaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Ehuneko zatiezina besterentzea, Arrosadia-Lezkairuko birpartzelazio proiektuaren ondoriozko L-10.4 lurzatian. Hasierako onespena

Iruñeko Udaleko Gobernu Batzarrak, 2021eko urriaren 25ean, honako erabaki hau hartu zuen:

JOB 25-OCT-21 (4/US).

«Ikusirik Joaquín Villanueva Rodriguezek egin eskaera, EMIRSANI SL ordezkatuz. Ikusirik besterentze zuzena egiteko hitzarmenaren proposamena, eta bat etorriz 2021eko urriaren 4ko txosten juridikoarekin, honako hau erabaki da:

1.–Besterengarri deklaratzea Udalaren jabetzako L-10.4 lurzatiaren %0,31 –Iruñeko Udal Planeko ARS-3 birpartzelatzeko proiektuaren ondoriozko lurzatia da–.

2.–Hasiera batez onestea Iruñeko Udalaren eta EMIRSANI SLren arteko hitzarmena, udal partizipazioa zuzenean besterentzeko Iruñeko Udal Planeko ARS-3 birpartzelatzeko proiektuko L-10.4 lurzatian (Lezkairu).

3.–Espedientea jendaurrean jartzea hogei egunean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, eta ukitutako guztiei jakinaraztea.

4.–Joaquín Villanueva Rodriguezi jakinaraztea, EMIRSANI ordezkatzen duen aldetik, eta Iruñeko Udaleko Ondare Zerbitzuari».

Ebazpen honen kontra, hautara, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke:

–Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita; edo bestela,

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.

Iruñean, 2021eko urriaren 25ean.–Alkatea, Enrique Maya Miranda.

Iragarkiaren kodea: L2115322