258. ALDIZKARIA - 2021eko azaroaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OBANOS

Bikote egonkorren udal erregistroaren antolaketa eta funtzionamendua arautzen dituen ordenantza indargabetzea. Hasierako onespena

Obanosko Udalak, 2021eko urriaren 25ean egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen indargabetzea Bikote egonkorren Obanosko Udalaren erregistroaren antolaketa eta funtzionamendua arautzen dituen ordenantza.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatutakoari jarraituz, indargabetzeko erabakia jendaurrean egonen da hogeita hamar egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, egoki iritzitako alegazioak jarri ahal izateko.

Aurreko epean ez bada aurkezten erreklamaziorik, kexarik edo oharrik, hasierako onespenaren erabakia behin betikoa bilakatuko da. Kasu horretan, ondorio juridikoak sortzeko, inguruabar hori Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu beharko da.

Obanosen, 2021eko urriaren 28an.–Alkate udalburua, Aránzazu Hernández Lacalle.

Iragarkiaren kodea: L2115572