258. ALDIZKARIA - 2021eko azaroaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OBANOS

Ordenantza fiskala, arautzen dituena udal hilerria erabiltzeko eta zerbitzuak jasotzeko tasak. Hasierako onespena

Obanosko Udalak, 2021eko urriaren 25ean egindako osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen ordenantza fiskal bat, arautzen dituena udal hilerria erabiltzeko eta zerbitzuak jasotzeko tasak.

Onetsitako ordenantza jendaurrean jartzen da hogeita hamar egunean, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatutakoarekin.

Epe horretan, bidezkotzat jotzen diren alegazioak aurkez daitezke, eta izapidetzen ari den proiektua ikusgai egonen da Udal honetako Idazkaritzaren bulegoetan.

Aurreko epean ez bada aurkezten erreklamaziorik, kexarik edo oharrik, hasierako onespenaren erabakia behin betikoa bilakatuko da. Kasu horretan, ondorio juridikoak sortzeko, inguruabar hori argitaratuko da Nafarroako Aldizkari Ofizialean, behin betiko testuarekin batera.

Obanosen, 2021eko urriaren 28an.–Alkate udalburua, Aránzazu Hernández Lacalle.

Iragarkiaren kodea: L2115568