258. ALDIZKARIA - 2021eko azaroaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GESALATZ

Kudeaketako hirigintza-hitzarmena, Garisoaingo UE 4.6 unitatean. Hasierako onespena

Udalak, 2021eko urriaren 18an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen kudeaketako hirigintza-hitzarmen bat konpentsazio batzordearekin, sortutako hirigintzako aprobetxamenduaren %10 lagatzeko.

Espedientea jendaurrean egonen da 20 egun baliodunean, interesdunek azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten, behin betiko onespena jaso baino lehen; hori guztia, bat etorriz Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bateginaren 25. artikuluan ezarritakoarekin.

Muetzen, 2021eko urriaren 18an.–Alkatea, Pedro José Soto Eguren.

Iragarkiaren kodea: L2115292