258. ALDIZKARIA - 2021eko azaroaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GOIZUETA

Ezkondu gabeko bikote egonkorren udal erregistroaren antolaketa eta funtzionamendua arautzen dituen ordenantza indargabetzea. Hasierako onespena

Goizuetako Udalak, 2021eko urriaren 26an egindako osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen indargabetzea Goizuetako Udaleko Ezkondu gabeko bikote egonkorren udal erregistroaren antolaketa eta funtzionamendua arautzen dituen.

Espedientea jendaurrean jartzen da hogeitamar egun baliodunean, aldez aurretik iragarkia jarrita Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta iragarki-taulan, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun edo interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko aldia erreklamazio, kexa edo oharrik gabe iragaten bada, ordenantzaren indargabetzea behin betiko onetsitzat joko da.

Hori guztia, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatutakoaren arabera.

Goizuetan, 2021eko urriaren 28an.–Alkateordea, Alaitz Eskudero Bergara.

Iragarkiaren kodea: L2115594