258. ALDIZKARIA - 2021eko azaroaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GOIZUETA

Egiaztapenerako kode segurua sortzea

2021eko urriaren 28an, Alaitz Eskudero Bergara alkateordeak ebazpen hau eman du:

Urriaren 1eko 39/2015 Herri Administrazioen Administrazio Prozedura Erkidearen Legearekin eta urriaren 1eko 40/2015 Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko Legearekin bat, eta herritarrei gure entitatearekin harremanetan jartzeko komunikazio-sistema telematiko bat emateko xedez,

EBATZI DUT:

1.–Goizuetako Udalaren egiaztapenerako kode segurua sortzea https://sedeelectronica.goizueta.eus helbide elektronikoan, ezaugarri hauekin:

a) Dokumentu bakoitzerako sortutako kode guztiak bakarrak eta ausazkoak izango dira, eta lotura izango dute sortzailearekin.

b) Ziurtapen kualifikatuan oinarritutako zigilu elektroniko aurreratuko sistema baten baliokide izango da segurtasun kriptografikoa.

c) Ondorio legalek irauten duten aldi oso-osoan iritsi ahalko da kodeak egiaztatutako dokumentura, egoitza elektronikoaren bidez –eta, halakorik balego, barruan duen fitxategi elektronikoaren bidez–. Berehala eta doan iritsi ahalko dira dokumentura pertsonak.

d) Ulertuko da toki-entitatea identifikatuta dagoela Interneteko bere atarian edo iristeko beste edozein gunetan bere gisa argitaratuko den informazioarekiko baldin eta haiek egoitza elektronikotzat jotzen badira legez.

2.–Agintzea ebazpen hau argitara dadila Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta entitate honetako egoitza elektronikoaren iragarki-taulan.

Goizuetan, 2021eko urriaren 28an.–Alkateordea, Alaitz Eskudero Bergara.

Iragarkiaren kodea: L2115593