258. ALDIZKARIA - 2021eko azaroaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GOIZUETA

Egoitza elektronikoa sortzea

Urriaren 1eko 39/2015 Herri Administrazioen Administrazio Prozedura Erkidearen Legearekin eta urriaren 1eko 40/2015 Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko Legearekin bat, eta herritarrei gure entitatearekin harremanetan jartzeko komunikazio-sistema telematiko bat emateko xedez,

EBATZI DUT:

1. Goizuetako Udalaren egoitza elektronikoa sortzea https://sedeelectronica.goizueta.eus helbide elektronikoan. Internet-domeinua Goizuetako Udalaren jabetzakoa da, eta Goizuetako Udala da egoitzaren titularra.

2. Egoitza elektronikoa ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik sartuko da indarrean.

3. Ebazpena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu dadila agintzea.

4. Udal-arlo guztiei jakinaraztea, eta argitaratzea Goizuetako Udalaren Web Atarian eta Egoitza Elektronikoan, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko den egun beretik.

5. Egoitza Elektronikoaren zuzendaritza eta koordinazioa Goizuetako Udalaren idazkaritza nagusiari ematea.

Goizuetan, 2021eko urriaren 28an.–Alkateordea, Alaitz Eskudero Bergara.

Iragarkiaren kodea: L2115592