258. ALDIZKARIA - 2021eko azaroaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERRIOBEITI

Deialdi publikoa, 2021-2022 ikasturtean euskara ikasteko dirulaguntzena. Laburpena

2021eko uztailetik 2022ko ekainera eginiko ikastaroak.

DDBN (Identif.): 592559.

Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan ezarritakoaren arabera, deialdiaren laburpena argitaratzen da. Haren testu osoa Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean aurki daiteke (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/592559).

1. Xedea.

Deialdi honek arautzen dituen beken xedea da euskara ikasteak sortzen dituen gastuak finantzatzea, neurri batean.

2. Eskabideen aurkezpena eta aurkeztu beharreko agiriak.

Eskabideak Udaleko Erregistroan aurkeztuko dira, atzeraezinak diren epe hauen barruan: 2021eko azaroaren 15etik 30era, eta 2022ko ekainaren 1etik uztailaren 4ra.

Eskatzaileak honako hau aurkeztu beharko du:

–Berariazko eskabidea.

–Nortasun agiriaren fotokopia.

–Ikastaroa antolatu duen entitateak sinatu agiria, non azalduko baitira ikastaro horren inguruko abarrak: datak, iraupena, maila, ordu kopurua eta prezio osoa.

–Ikastaroa antolatu duen entitateak sinatu agiria, non zehaztuko baita ikastaroan izandako asistentzia.

–Matrikularen ordainketaren egiaztagiria.

–Dirulaguntza jasotzeko banku-kontu zenbakia justifikatzen duen dokumentazioa.

–Bizikidetza Unitate osoaren azken urte fiskaleko Errenta Aitorpena.

Agiri guztiak jatorrizkoak izanen dira edo Udalak egiaztatuak.

Bukaturik ez dauden ikastaroen kasuan, azaroko epealdian eskaera aurkeztu dutenek, bigarren epealdian –2022ko ekainaren 1etik uztailaren 4ra bitartean– eskaera sinple batekin honako hau aurkeztu beharko dute: egindako ikastaroen justifikazioa eta 2021eko ekitaldiko Bizikidetza Unitatearen Errenta Aitormena.

3. Zenbatekoa.

Laguntzaren zenbatekoa bi faktore hauen arabera finkatuko da: errenta eta asistentzia maila ikastaroetan.

Arau orokor gisara, dirulaguntzaren zenbatekoa kalkulatzeko Berriobeitiko Udalak herritarrei zuzenduriko dirulaguntzak arautzen dituen udal ordenantzan ezarritako prozedurari jarraiki eginen da. Horren arabera, oinarri gisa hartuko da laguntza eskatzen den ikastaroari dagokion Bizikidetza Unitatearen azken Errenta Aitorpena.

Aurrekoari jarraiki, deialdiak Errentaren araberako bost tarte ezartzen ditu; horien araberakoa izanen da jasoko den beka, ikastaroen kostuaren ehunekoarekin loturik.

Berriobeitin, 2021eko urriaren 22an.–Alkate udalburua, Raúl Julio Bator Pérez.

Iragarkiaren kodea: L2115607