258. ALDIZKARIA - 2021eko azaroaren 11

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

4528E/2021 EBAZPENA, urriaren 18koa, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, zeinaren bidez akats bat zuzentzen baita prestakuntza programak egiteko 2021eko dirulaguntzen deialdian. Programa horiek landunei zuzenduta daude, aldaketa teknologikoekin eta eraldaketa digitalarekin zerikusia duten gaitasun profesionalak lortu eta hobetu ditzaten, eta deialdia Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen urriaren 11ko 4465E/2021 Ebazpenaren bidez onetsi zen.

Atzeman da esaldi bat falta dela 3. oinarriaren 3.2 puntuko bigarren paragrafoan, “Prestakuntza programak eta prestakuntza ekintzak” izenekoan. Honela dioen tokian:

“3.2. Emandako prestakuntza programak egiten ahalko dira dirulaguntza ematen den egunetik 2022ko ekainaren 30era arte .

Programa bakoitzeko finantzatzen ahal diren prestakuntza ekintzak III. eranskinean aipatzen direnak izanen dira. Horrez gain, prestakuntza programa bakoitzak “Oinarrizko gaitasun digitalak” (IFCT45) edo “Gaitasun digital aurreratuak” (IFCT46) ikastaroa izan beharko du gutxienez.

Prestakuntza ekintza guztien erreferentzia izanen da irailaren 9ko 30/2015 Legearen 20.3 artikuluan aurreikusitako Prestakuntza Espezialitateen Katalogoa, eta horien iraupena, edukiak eta emateko baldintzak bertan ezarritakoak izanen dira.”

Honela behar du:

Horrenbestez, dagozkidan ahalmenak erabiliz, hala ematen baitizkit azaroaren 6ko 302/2019 Foru Dekretuak, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzua erakunde autonomoaren estatutuak onesten dituenak, bere 12. artikuluaren bidez,

EBAZTEN DUT:

1. Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen urriaren 11ko 4465E/2021 Ebazpenaren 3.2 oinarria aldatzea, era honetan erredaktatzeko:

“3.2. Emandako prestakuntza programak egiten ahalko dira dirulaguntza ematen den egunetik 2022ko ekainaren 30era arte.

Programa bakoitzeko finantzatzen ahal diren prestakuntza ekintzak III. eranskinean aipatzen direnak izanen dira. Horrez gain, prestakuntza programa bakoitzak “Oinarrizko gaitasun digitalak” (IFCT45) edo “Gaitasun digital aurreratuak” (IFCT46) ikastaroa izan beharko du gutxienez. Ikastaro horiek aipatutako eranskinean agertzen dira.

Prestakuntza ekintza guztien erreferentzia izanen da irailaren 9ko 30/2015 Legearen 20.3 artikuluan aurreikusitako Prestakuntza Espezialitateen Katalogoa, eta horien iraupena, edukiak eta emateko baldintzak bertan ezarritakoak izanen dira.”

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

5. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Eskubide Sozialetako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita.

Iruñean, 2021eko urriaren 18an.–Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Mirian Martón Pérez.

Iragarkiaren kodea: F2115588