258. ALDIZKARIA - 2021eko azaroaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERA

Alkatetzaren eskuordetzea, kanpoan egoteagatik

Berako Udaleko alkateak, 2021eko azaroaren 8an, ondoan eta osoki idatzirik dagoen ebazpena onetsi du:

“334/2021 Ebazpena, azaroaren 8koa, Berako udaleko alkateak emana, 3. alkateordeari bere eginkizunak pasatzea onartzen duena.

Kontuan hartuta gaurtik, azaroak 8tik, aitzina baja medikoan egonen naizela.

Ikusirik Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 23.3 artikuluan ezarritakoa: “alkateordeek izendapen hurrenkeran ordezkatuko dute alkatea, hura herritik kanpo edo eri dagoenean edo kargua hutsik gelditzen denean (...).”

Ikusirik José Esteban Aguirre Zubieta zinegotzia Entitate honetako lehen alkateorde izendatu zela 2019ko ekainaren 19ko 159/2019 Alkatetzaren ebazpenaren arabera, 2019ko 141. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, uztailaren 22an, argitaraturik.

Ikusirik Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua onetsi zuen azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 47.2 artikuluaren lehen lerroaldeak xedatzen duela, bigarren lerroaldeak xedatutakoa deusetan ukatu gabe, ezen alkatea kanpoan dagoenean, edo eri nahiz ezindurik baldin badago, haren eginkizunak ezin izanen dituela bereganatu dagokion alkateordeak, non ez diren haren esku espresuki uzten; betiere, 44. artikuluko lehen eta bigarren zenbakietan bildutako baldintzak betetzen badira.

Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21. artikuluak eta 44.1 artikuluak (aplikagarria baita azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 47.2 artikuluak hara igortzen duelako) ematen dizkidaten eskumenak erabiliz, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenbizikoa.–Berako Udaleko alkateorde José Esteban Aguirre Zubieta jaunaren esku uztea esleiturik ditudan eginkizun guztiak, haietan nire ordezko izan dadin, gaurtik, 2021eko azaroaren 8tik, aitzina.

Bigarrena.–Aipatutako ordezkapena nire baja medikoak irauten duen bitartean mantenduko da.

Hirugarrena.–Honako ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea eta Berako Herriko Etxeko iragarki-oholean ediktuak ikusgai edukitzea; hori guztia, azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 44.2 artikuluan xedatua bete beharrez.

Laugarrena.–Honako ebazpen hau interesdunari jakinaraztea; ohartarazten zaio, azaroaren 26ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 48. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, ni ordezten nauen bitartean, ezin izanen duela lege beraren 43. artikuluan ezarritakoaz baliatuz nik haren esku utzitakoari uko egin.

Bosgarrena.–Aipatu Errege Dekretuaren 44.4 artikuluan xedatuarekin bat, ebazpen hau Osoko Bilkurari jakinaraztea, organo kolegiatu horrek egiten duen hurrengo bileran”.

Beran, 2021eko azaroaren 8an.–Alkatea, Aitor Elexpuru Egaña.

Iragarkiaren kodea: L2115900