258. ALDIZKARIA - 2021eko azaroaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BAZTAN

Herri-lurraren desafektazioa, ondoren trukea egiteko. 61. poligonoko 85. partzela, 41. poligonoko 76. partzelarengatik

Baztango Batzar Nagusiak 2021eko urriaren 1ean egin bilkura arruntean erabaki zuen Baztango 61. poligonoko 85. partzela komunalaren 2.500 m² erabilera komunaletik kentzea, ondoren Tiburcio Goyeneche Echevereren jabetzakoa den Baztango 41. poligonoko 76. partzelarengatik trukatzeko, 7.531 m², gutxi gorabehera.

Espedienteari lotutako dokumentazioan deskribatzen dira lurrak.

Aditzera ematen da, bidezkoak diren alegazioak aurkez daitezen, hilabeteko epean.

Baztanen, 2021eko urriaren 1ean.–Batzarburua, Joseba Otondo Bikondoa.

Iragarkiaren kodea: L2115300