258. ALDIZKARIA - 2021eko azaroaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALTSASU

3. poligonoko 263. lurzatiaren xehetasun azterlana hasiera batean onetsirik

Altsasuko Udalak, 2021eko urriaren 25eko Tokiko Gobernu Batzordearen akordio bidez, hasiera batean onetsi du 3. industriaguneko 263 partzelaren azterlana, Construcciones Alzate SL enpresak sustatua.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74. artikuluan ezarritakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egongo da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, aztertu eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Jendaurreko aldian inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betikoz onetsiko da, bidezko bada hori egitea.

Altsasun, 2021eko urriaren 27an.–Alkatea, Javier Ollo Martínez.

Iragarkiaren kodea: L2115365