258. ALDIZKARIA - 2021eko azaroaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

IRUÑA

Deialdia, Iruñeko Udalaren kultur hedapeneko zerbitzuburuaren lanpostua merezimendu lehiaketa bidez betetzeko.
Izangai onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda

Iruñeko Udaleko Giza Baliabideetako zuzendariak, honako ebazpen hau eman zuen 2021eko urriaren 27an,

Bat etorrita Iruñeko Udalaren kultur hedapeneko zerbitzuburuaren lanpostua merezimendu-lehiaketa bidez betetzeko deialdiaren zazpigarren oinarriarekin, deialdia ezen Giza Baliabideetako Zuzendaritzak 2021eko abuztuaren 17ko ebazpenaren bidez onetsi eta zeinen aipamena 2021eko 212. NAOn, irailaren 9koan, argitaratu baitzen, honako hau

EBATZI DUT:

1.–Izangai onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda hau onestea:

–Izangaien zerrenda:

Onartuak:

NAN

ABIZENAK ETA IZENA

***5398**

IRIBARREN ZABALEGUI, BEATRIZ

Baztertuak: inor ere ez.

2.–Epaimahaiaren behin betiko osaera:

Epaimahaiburua: Jorge Urdánoz Apezteguía, Iruñeko Udaleko Kultura eta Berdintasuneko Alorreko zuzendaria.

Epaimahaiburu ordezkoa: Víctor Manuel Piñero Larrasoaña, Iruñeko Udaleko Kultura eta Berdintasuneko Alorreko idazkari teknikoa.

Epaimahaikidea: Tatiana Parra Ochoa, Iruñeko Udaleko Langileen Batzordeko ordezkaria, Batzordeak berak izendatua.

Epaimahaikide ordezkoa: Silvia Del Agua Amigo, Iruñeko Udaleko Langileen Batzordeko ordezkaria, Batzordeak berak izendatua.

Epaimahaikide-idazkaria: Marta Martínez Llobet, Iruñeko Udaleko Giza Baliabideetako eta Antolaketako teknikaria.

Epaimahaikide-idazkari ordezkoa: Xabier Burgui Vergara, Iruñeko Udaleko Giza Baliabideetako eta Antolaketako teknikaria.

3.–Memoria-Lana:

Deialdiaren oinarrietako 10.1) puntuan aipatzen den memoria-lanak:

–Honako lan-ildo hauek jaso behar ditu:

• Lanpostuaren zereginak aztertzea.

• Lanpostuan aritzeko betekizunak, baldintzak eta bitartekoak.

• Eta Kultura eta Berdintasuneko Alorreko zabalpen Zerbitzuko antolaketa teknikoari buruz.

–Memoria USB batean aurkeztu behar da, PDF artxibo batean.

–PDFaren ezaugarriak:

• Formatua, Arial letrakoa.

• Tamaina, 12 puntu.

• Lerroartea, soila eta justifikatua.

• Luzera: 10 eta 15 orri bitarte (DIN A4).

• Memoria orriei zenbakiak jarrita aurkeztu behar da.

–Aurkezteko data: 2021eko abenduren 16an, 09:00etan, Zapatería kalea, 40ko 1. solairuko udal aretoan.

Ahozko defentsa egiteko data lan-memoria aurkeztu ondoren jakinaraziko da.

Iruñean, 2021eko urriak 27an.–Iruñeko Udaleko Giza Baliabideen zuzendaria, María Aránzazu Arias Leiro.

Iragarkiaren kodea: L2115629