258. ALDIZKARIA - 2021eko azaroaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

IRUÑA

Deialdia, Hiri Altzarietako zerbitzuburuaren lanpostua merezimendu lehiaketa bidez betetzeko. Izangai onartuen
eta baztertuen behin betiko zerrenda

Iruñeko Udaleko Giza Baliabideetako zuzendariak, honako ebazpen hau eman zuen 2021eko urriaren 27an,

Bat etorrita Iruñeko Udalaren Hiri Altzarietako zerbitzuburu-lanpostua merezimendu-lehiaketa bidez betetzeko deialdiaren zazpigarren oinarriarekin, deialdia ezen Giza Baliabideetako Zuzendaritzak 2021eko abuztuaren 17ko ebazpenaren bidez onetsi eta zeinen aipamena 2021eko 212. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, irailaren 9koan, argitaratu baitzen, honako hau

EBATZI DUT:

1.–Izangai onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda hau onestea:

–Izangaien zerrenda:

Onartuak:

NANa

ABIZENAK ETA IZENA

***3650**

LASARTE CASTIELLA, JAVIER

Baztertuak: inor ere ez.

2.–Epaimahaiaren behin betiko osaera:

Epaimahaiburua: Francisco Javier Barace Egaña, Iruñeko Udaleko Hiri Kontserbazioko Alorreko industria-ingeniari teknikoa.

Epaimahaiburu ordezkoa: Oscar Esquíroz Noble, Iruñeko Udaleko Hiri Kontserbazioko Alorreko zuzendaria.

Epaimahaikidea: Rosa Chaler Blasco, Iruñeko Udaleko Langileen Batzordeko ordezkaria, Batzordeak berak izendatua.

Epaimahaikide ordezkoa: Alberto Yarnoz Yaben, Iruñeko Udaleko Langileen Batzordeko ordezkaria, batzordeak berak izendatua.

Epaimahaikide-idazkaria: Marta Martínez Llobet, Iruñeko Udaleko Giza Baliabideetako eta Antolaketako teknikaria.

Epaimahaikide-idazkari ordezkoa: Xabier Burgui Vergara, Iruñeko Udaleko Giza Baliabideetako eta Antolaketako teknikaria.

3.–Memoria-Lana:

Deialdiaren oinarrietako 10.1) puntuan aipatzen den memoria-lanak:

–Honako lan-ildo hauek jaso behar ditu:

• Lanpostuaren zereginak aztertzea.

• Lanpostuan aritzeko betekizunak, baldintzak eta bitartekoak.

• Eta Hiri Altzarietako Zerbitzuaren Hedapen Zerbitzuaren antolaketa teknikoari buruz.

–Memoria USB batean aurkeztu behar da, PDF artxibo batean.

–PDFaren ezaugarriak:

• Formatua, Arial letrakoa.

• Tamaina, 12 puntu.

• Lerroartea, soila eta justifikatua.

• Luzera: 10 eta 15 orri bitarte, alde bakarretik (DIN A4).

• Memoria orriei zenbakiak jarrita aurkeztu beharko da.

–Aurkezteko data: 2021eko abenduren 16an, 09:30ean, Zapatería kalea, 40ko 1. solairuko udal-aretoan.

Ahozko defentsa egiteko data lan-memoria aurkeztu ondoren jakinaraziko da.

Iruñean, 2021eko urriaren 27an.–Giza Baliabideetako zuzendaria, M.ª Aránzazu Arias Leiro.

Iragarkiaren kodea: L2115620