258. ALDIZKARIA - 2021eko azaroaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

IRURTZUN

Hautaproben bidez administrari ofizial lanpostua betetzeko hautagai zerrenda osatzeko deialdia

Irurtzungo Alkateak, 2021eko azaroaren 3an emandako 2021/277 Ebazpenean, honakoak ebatzi ditu:

Lehenengoa.–Euskarazko C1 hizkuntza-eskakizuna duen administrari ofizial lanpostua (C maila) betetzeko hautaproben deialdia onartzea.

Bigarrena.–Aurreko atalean adierazitako hautaproben oinarri arautzaileak onartzea.

Hirugarrena.–Deialdiaren oinarriak Udaleko iragarki oholean eta web orrian argitaratzea.

Laugarrena.–Deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Irurtzunen, 2021eko azaroaren 3an.–Idazkaria, Eguzkiñe Aiesa Andres.

Iragarkiaren kodea: L2115707