256. ALDIZKARIA - 2021eko azaroaren 9a

6. BESTELAKO IRAGARKIAK

6.1. JAKINARAZPEN EDIKTUAK

ULTZAMA

Jarduera Ekonomikoen edo Lizentzia Fiskalaren gaineko zerga 2021erako. Borondatez ordaintzeko epea

Diru Bilketako Erregelamenduari jarraikiz, aditzera ematen da 2021eko azaroaren 2tik abenduaren 2ra epea dagoela Jarduera Ekonomikoen edo Lizentzia Fiskalaren gaineko zergaren 2021erako igorri diren kuotak borondatez ordaindu ahal izateko.

Ordainketak ordainketa-gutunean aipatzen diren banku entitateetako sukurtsalen batean eginen dira. Ordainagiri helbideratuak kobratzera ekarriko dira borondatezko epearen azken egunean.

Dirua sartzeko epea iragandakoan, errekarguak eta legezko interesak aplikatuko dira eta premiamendu bidez kobratzeko tramiteak eginen dira.

Larraintzarren (Ultzama), 2021eko urriaren 26an.–Alkatea, Martín Picabea Aguirre.

Iragarkiaren kodea: L2115498