256. ALDIZKARIA - 2021eko azaroaren 9a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

4583E/2021 EBAZPENA, urriaren 20koa, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, abenduaren 21eko 4513E/2020 Ebazpena aldatzen duena, eta gastua 150.000 euroan handitzen duena.

Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen abenduaren 21eko 4513E/2020 Ebazpenaren bidez, deialdi bat egin eta oinarri arautzaileak ezarri ziren, dirulaguntzak eman daitezen banakako ebaluazio araubidean, 2021ean langabeendako prestakuntza ekintzak egiteko, gero horiek kontratatzeko konpromisoarekin.

Ebazpen horren 4. puntuan, adierazi zen zenbateko gehigarri bat baimentzen ahal zela, 200.000 eurokoa gehienez ere.

Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen uztailaren 19ko 2884E/2021 Ebazpenaren bidez, 150.000 euroko gastu gehigarria baimendu zen. Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen irailaren 27ko 4141E/2021 Ebazpenaren bidez, 50.000 euroko beste gastu gehigarri bat baimendu zen.

Igoera horiekin abenduaren 21eko 4513E/2020 Ebazpenaren 4. puntuan adierazitako kreditua handitzeko gehieneko mugara iritsi da. Ebazpen horren bidez deialdi bat egin zen eta oinarri arautzaileak ezarri ziren, dirulaguntzak eman daitezen 2021ean langabeendako prestakuntza ekintzak egiteko, gero horiek kontratatzeko konpromisoarekin.

Behin aurrekontuan kontsignatutakoa agortuta, ezinezkoa da dirulaguntza gehiago ematea. Hala ere, Nafarroako enpresa eta ekoizpen sektoreetan langabeak prestatu eta ondoren kontratatzeko beharrak bere hartan jarraitzen du oraindik ere; are gehiago, lanbide profil jakin batzuk lan merkatuan nekez aurkitzen direla kontuan hartuta. Izan ere, deialdiak profil horiek betetzeko berariazko prestakuntza ahalbidetzen du.

Dirulaguntzei buruzko azaroaren 14ko 11/2005 Foru Legearen 30. artikuluak ezartzen duenez, dirulaguntzen deialdiek berekin ekarri beharko dute gasturako baimena, Nafarroako Ogasun Publikoari buruzko abenduaren 26ko 8/1988 Foru Legearen 55. artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

Aurrekoak kontuan hartuta, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen abenduaren 21eko 4513E/2020 Ebazpenaren bidez onetsitako deialdia aldatu beharra dago, gehieneko muga 150.000 euroan gehitzeko eta zenbateko bereko kreditu handitzea baimentzeko.

Horrenbestez, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzua erakunde autonomoaren estatutuak onesten dituen azaroaren 6ko 302/2019 Foru Dekretuaren 12. artikuluaren bidez emandako ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen abenduaren 21eko 4513E/2020 Ebazpenaren 4. puntua aldatzea, eta honela uztea:

“4. 350.000 euro gehiago baimentzen ahalko dira gehienez, baina, hori gauzatu ahal izateko, legez aurreikusitako inguruabarren bat gertatzearen ondorioz baimendu beharko da. Kreditu gehigarri horretarako baimena, kasua bada, organo eskudunak emanen du, eta deialdiaren modu berean argitaratuko da. Horrek ez du ekarriko beste epe bat irekitzea dirulaguntza eskaerak aurkezteko, ez berriz hastea ebazteko eta jakinarazteko gehieneko epe berri bat. Hori guztia Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzko abenduaren 28ko 24/2016 Foru Legearen hamabosgarren xedapen gehigarria aplikatuz, zehazki, 3.a) 2. kasua, erabilgarri dagoen aurrekontu-kreditua handitzeagatik kreditua sortu, handitu edo gehitu delako”.

2. 150.000 euroko gastu gehigarria baimentzea 2021eko gastu-aurrekontuko “Enplegu konpromisoa duten eta hainbat taldetarako diren prestakuntza ekintzak. Konferentzia sektoriala” izeneko 950002 96200 4709 242104 partidaren kargura.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

4. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Eskubide Sozialetako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita.

Iruñean, 2021eko urriaren 20an.–Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Mirian Martón Pérez.

Iragarkiaren kodea: F2115255