256. ALDIZKARIA - 2021eko azaroaren 9a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

Iragarki oharra. Erreferentzia: 2021-S-379

Jurramendiko Mankomunitateak honako datu eta ezaugarri hauek dituen baimena eskatu du:

Ezaugarriak:

Eskatzailea: Jurramendiko Mankomunitatea

Xedea: Carcarko “La Venta” eremuko eta Ebro Behereko araztegiaren arteko lotura egiteko lanak baimentzea.

Baimena eskatzen da hondakin uren saneamendu kolektorea egiteko, lotzeko herriaren iparraldean dagoen Carcarko (Nafarroa) “La Venta” eremuko isurketak eta Ebro Behereko araztegia, bat etorriz SMSA Servicios de Montejurra SAk 2021eko otsailean Carcarko “La Venta” eremuaren eta “Carcar-Andosilla” kolektore orokorraren arteko obretarako eginiko proiektuarekin.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta aipatu eskaerak kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Konfederazio Hidrografikoari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita bost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea eta dokumentazio teknikoa ikusgai egonen dira arro-organismo honen web-orrian, ondoren esaten den estekan: https://iber.chebro.es/webche/ipCriterios.aspx.

Halaber, epe horren barruan eskuragarri egonen dira, kontsultatzeko, Ebroko Konfederazio Hidrografikoaren egoitzan, (Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza), bulegoak irekita dauden orduetan.

Zaragozan, 2021eko urriaren 7an.–Komisario albokoa, Javier San Román Saldaña.

Iragarkiaren kodea: E2115291