256. ALDIZKARIA - 2021eko azaroaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IZARBEIBARKO MANKOMUNITATEA

Aldaketa, Etxeko eta merkataritzako hondakinak biltzeko zerbitzua emateko eta zerbitzu horren gainerako jarduerak egiteko tasak arautzen dituen ordenantza fiskalean. Hasierako onespena

Izarbeibarko Mankomunitateko Batzar Orokorrak, 2021eko azaroaren 3an egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa egitea Izarbeibarko Mankomunitatean Etxeko eta merkataritzako hondakinak biltzeko zerbitzua emateko eta zerbitzu horren gainerako jarduerak egiteko tasak arautzen dituen ordenantza fiskalean, ondorioak izan ditzan 2022ko urtarrilaren 1etik aurrera.

Onetsitako aldaketa jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1. artikuluarekin eta harekin bat datozenekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Jendaurreko aldian inork ez badu alegaziorik aurkezten, ordenantzaren aipatutako aldaketa behin betiko onetsi, eta haren testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Garesen, 2021eko azaroaren 4an.–Mankomunitateko burua, Sabina García Olmeda.

Iragarkiaren kodea: L2115714