256. ALDIZKARIA - 2021eko azaroaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ULTZAMA

2022rako lan-egutegia

Ultzamako Udalak, 2021eko urriaren 21ean egindako ohiko osoko bilkuran, erabaki zuen onestea 2022ko aste barneko jaiegunen egutegia, Ultzamako Udalaren zerbitzuko langileentzat; hala, zehaztu zuen zein izanen diren 2022an ordaindu bai baina errekuperatu behar ez diren jaiegunak. Hona hemen:

Urtarrilaren 6a, osteguna: Jaunaren Agerkundea (Errege eguna).

Martxoaren 8a, asteartea: herriko jaia.

Apirilaren 14a: Ostegun Santua.

Apirilaren 15a: Ostiral Santua.

Apirilaren 18a: Pazko astelehena.

Uztailaren 25a, astelehena: Santiago eguna.

Abuztuaren 15a, astelehena: Abuztuko Andre Maria.

Urriaren 12a, asteazkena: Pilareko Andre Maria.

Azaroaren 1a, asteartea: Santu Guztien Eguna.

Abenduaren 6a, asteartea: Konstituzioaren eguna.

Abenduaren 8a, osteguna: Ama Birjina Sortzez Garbia.

Abenduaren 26a, astelehena: Eguberri bigarrena.

Gainera, herriko jaiegun ezartzen dira urtarrilaren 7a, abuztuaren 5a, abuztuaren 8a eta abenduaren 7a.

Orobat, baliogabeak izanen dira, 2022an epeak kontatzeari dagokionez, igande guztiak eta udal bulegoetarako jaiegun deklaratu diren egunak.

Ultzamako Udaleko urteko lanaldiak 1.592 benetako lanordu izanen ditu, honela banatuta:

A) Eguneko lanaldia, orokorrean, 7 ordu eta 20 minutukoa izanen da, astelehenetik ostiralera, 7:30etik 15:20ra bitarte.

B) Jendea hartzeko eta Erregistro Orokorra irekitzeko ordutegia 9:30etik 14:30ak arte izanen da.

C) Organo administratibo eskudunek arauz ezarritako oporrak honelaxe emanen dituzte: oporraldi luze bat edo bi, eta urtean zehar hartzeko zazpi egun solte baino ez, zerbitzuaren beharrek aukera ematen dutenean.

Horrez gain, langileek aukeratu eta hartzeko 3 egun izanen dira, norberaren arazoetarako. Alkatetzari aurretik eskatu behar zaizkio behar adina denboraz, eta justifikatu.

D) Aurreko a) apartatuan ezarritako lanaldiaren banaketa ez zaie aplikatuko zerbitzuaren beharrak direla-eta lanaldi berezia dutenei, ezta ikastetxeko langileei ere, horiek lan egutegi berariazkoa izanen baitute; hala ere, errespetatu beharko dute orokorrean ezarrita dagoen urteko lanordu kopurua.

Betiere, 2022rako, orokorrean, Nafarroako Administrazio Publikoetarako behin betiko ezartzen den urteko lanaldiak baldintzatuko du urteko lanaldiaren iraupena. Horren ondorioetarako, aldaketaren bat izanez gero, behar diren doikuntzak eginen dira.

Larraintzarren (Ultzama), 2021eko urriaren 21ean.–Alkatea, Martín M.ª Picabea Aguirre.

Iragarkiaren kodea: L2115356