256. ALDIZKARIA - 2021eko azaroaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SESMA

2022rako ordenantza fiskalak

Udalak, 2021eko urriaren 21ean egin osoko bilkuran, besteak beste, honako erabaki hau hartu zuen:

“2. Hasiera batez onestea indarrean dagoen ordenantza fiskalean egin beharreko aldaketak, zeinen testu osoa espedientean baitago:

b) “Ordenantza, Udalaren kirol instalazioak erabiltzeko tasak arautzen dituena”.

–Espedientea jendaurrean edukitzea hogeita hamar egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, herritarrek eta bidezko interesa dutenek aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak egin ditzaten.

Jendaurreko epe hori alegaziorik gabe iraganez gero, behin betiko onetsitzat joko da eta irmoa izanen da administrazio bidean.

Erabaki honen aurka, bide administratiboan irmoa denetik, errekurtso hauetako bat paratu ahalko da:

1.–Hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazi eta biharamunetik hasita, berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren udal organo egileari zuzendua.

Berraztertzeko errekurtsoa aurkeztuz gero, errekurtso hori ebatzi edo ustez ezetsi arte, ezin izanen da ez gora jotzekorik ez administrazioarekiko auzi-errekurtsorik jarri.

Berraztertzeko errekurtsoaren ebazpenaren kontra ezin izanen da berriz aurkeztu errekurtso mota hori bera.

2.–Hilabeteko epean, jakinarazpenetik hasita, gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua (uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea).

Gora jotzeko errekurtsoa aurkeztuz gero, hori ebatzi edo ustez ezetsi arte ezin izanen da aurkeztu administrazioarekiko auzi-errekurtsorik.

3.–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, jurisdikzio horretako organo eskudunari zuzendua, bi hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik hasita (uztailaren 13ko 29/1998 Legea).”

Sesman, 2021eko urriaren 22an.–Alkatea, M.ª Rosario Echávarri Pinillos.

Iragarkiaren kodea: L2115241