256. ALDIZKARIA - 2021eko azaroaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SESMA

2022rako zerga-tasak

Udalak, 2021eko urriaren 21ean egin osoko bilkuran, besteak beste, honako erabaki hau hartu zuen:

“1. Onestea ondoko zergetako portzentaje eta karga-tasak, 2022ko urtarrilaren 1etik aurrera indarra izanen dutenak:

–Lurraren kontribuzioa, ehuneko 0,195, kontuan hartuz Udal honek 5 urteko epean %0,25 eta %0,50 arteko legezko gutxieneko karga-tasa lortu behar duela, behin onetsita Nafarroako Toki Administrazioaren Erreformari buruzko otsailaren 4ko 4/2019 Foru Legearen zortzigarren xedapen iragankorrak aipatu finantzaketa proposamena. Nahiz eta aldi hori ez hasi, komeni da egokitzea lurraren kontribuzioko karga-tasak.

–Eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zerga: ehuneko 3,70ari eusten zaio.

–Ekonomia-jardueren gaineko zerga: ezarritako gutxieneko kuoten gainean aplikatu beharreko indizea: 1,27ari eusten zaio.

–Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga: bere horretan uzten da.

a) Lurraren balioaren gainean sortzapena egiteko unean aplikatu beharreko koefizientea Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean ezarritakoa izanen da, balio-gehikuntzaren sortzealdiaren arabera.

b) Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zergaren karga-tasa hauek finkatzea, indarra hartuko baitute Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik:

–Balio-gehikuntzaren sortzealdia 3 urtekoa edo laburragoa bada: %15eko karga-tasa.

–Balio-gehikuntzaren sortzealdia 4 urtetik 15 urtera bitartekoa bada: %25eko karga-tasa.

–Balio-gehikuntzaren sortzealdia 16 urtekoa edo luzeagoa bada: %15eko karga-tasa.”

Sesman, 2021eko urriaren 22an.–Alkatea, M.ª Rosario Echávarri Pinillos.

Iragarkiaren kodea: L2115240