256. ALDIZKARIA - 2021eko azaroaren 9a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

121E/2021 Ebazpena, urriaren 15ekoa, Industriaren, Energiaren eta S3 Proiektu Estrategikoen zuzendari nagusiak emanda, zeinaren bidez onesten baita laguntzen deialdi hau: “Autokontsumorako eta energia-iturri berriztagarrien bidez biltegiratzeko laguntzak, baita bizitegi-sektorean sistema termiko berriztagarriak ezartzeko ere”. DDBN identifikazioa: 590074.

Ekainaren 29ko 477/2021 Errege Dekretuak onetsi egiten du zuzeneko laguntzak ematea autonomia erkidegoei eta Ceuta eta Melilla hiriei pizgarri-programak gauzatzeko, lotuta daudenak autokontsumoarekin eta energia-iturri berriztagarrien bidez biltegiratzearekin, baita bizitegi-sektorean sistema termiko berriztagarriak ezartzearekin ere, Europako Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren esparruan.

Aipatutako errege dekretuaren xedea da arautzea autonomia erkidegoentzako eta Ceuta eta Melilla hirientzako laguntzen kontzesio zuzena eta berezia, interes publiko, sozial eta ekonomikoko arrazoiengatik egindakoa. Era berean, arau bereziak ezartzen ditu, oinarri arautzaile gisa, sei pizgarri-programaren dirulaguntzak emateko, autokontsumorako eta energia-iturri berriztagarrien bidez biltegiratzeko, baita bizitegi-sektorean sistema termiko berriztagarriak ezartzeko ere, Europako Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren esparru orokorraren barruan. Errege dekretu hori 2021eko 155. Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, ekainaren 30ekoan.

Errege Dekretu berean erabaki zen Nafarroako Foru Komunitateari 12.235.798 euroko laguntza zuzena ematea. Behin zeharkako kostuak eta inbertsio zuzenak kenduta, deialdi honetako zuzkidura ekonomikoa 10.338.724,09 eurokoa da.

Laguntza-programen helburua autokontsumoa eta biltegiratzea sustatzea da, energia-iturri berriztagarriekin, honako programa hauek artikulatuz:

–1. pizgarri-programa: Zerbitzuen sektorean energia-iturri berriztagarriak dituzten autokontsumoko instalazioak egitea, biltegiratzearekin edo gabe.

  • Autokontsumo berriztagarrien kategoria (7. osagaia).
  • Biltegiratze kategoria (8. osagaia).

–2. pizgarri-programa: Ekonomiako beste ekoizpen-sektore batzuetan energia-iturri berriztagarriak dituzten autokontsumoko instalazioak egitea, biltegiratzearekin edo gabe.

  • Autokontsumo berriztagarrien kategoria (7. osagaia).
  • Biltegiratze kategoria (8. osagaia).

–3. pizgarri-programa: Zerbitzuen sektorean eta beste ekoizpen-sektore batzuetan lehendik dauden energia berriztagarriko iturriak dituzten autokontsumoko instalazioetan biltegiratzea gehitzea. (8. osagaia).

–4. pizgarri-programa: Energia-iturri berriztagarriak dituzten autokontsumoko instalazioak egitea bizitegi-sektorean, administrazio publikoetan eta hirugarren sektorean, biltegiratzearekin edo biltegiratzerik gabe.

  • Autokontsumo berriztagarrien kategoria (7. osagaia).
  • Biltegiratze kategoria (8. osagaia).

–5. pizgarri-programa: Bizitegi-sektorean, administrazio publikoetan eta hirugarren sektorean lehendik dauden energia-iturri berriztagarriak dituzten autokontsumoko instalazioetan biltegiratzea gehitzea. (8. osagaia).

–6. pizgarri-programa: Bizitegi-sektorean energia berriztagarri termikoen instalazioak egitea. (7. osagaia).

477/2021 Errege Dekretuan ezartzen da laguntza emanen zaiela epe barruan eskatzen dutenei, baldin eta errege dekretu horretan eta autonomia erkidego bakoitzaren deialdian finkatzen diren baldintzak betetzen badituzte.

Dekretuak 16. artikuluaren 4. apartatuan xedatzen duenez, eskaerak zein hurrenkeratan aurkezten diren, horren arabera ebatziko dira beti, funtsak agortu arte. Aurrekontua agortzen denean, eskaera berriak erregistratzen ahalko dira erreserba-zerrendarako; eskaera horiek zein hurrenkeratan aurkezten diren, horren arabera ebatziko dira beti, kreditua askatzen bada (norbaitek emandako laguntzari uko egiteagatik edo laguntza kobratzeko eskubidea galtzeagatik) edo deialdirako aurrekontua handitzen bada. Eskaera erreserba-zerrendarako aurkezteak ez dio inolako eskubiderik sortuko eskatzaileari, harik eta eskaera baliozkotu arte.

Nafarroako Foru Komunitatean, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legeak arautzen ditu Nafarroako Aurrekontu Orokorren kargura ematen diren dirulaguntzak. Deialdi hau aurrekontu horietako partida baten kargura finantzatzen da, eta, horregatik, 11/2005 Foru Legea bete behar du, alde batera utzirik partida horren kreditua aipatu 477/2021 Errege Dekretuaren bidezko diru-sarrerekin sortu dela.

Horiek horrela, eta azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legean ezarritakoarekin bat, kasu honetan banakako ebaluazioa aplikatu behar da. Aipatu foru legearen 17.1 artikuluan ezarritakoarekin bat, Nafarroako Gobernuak 2021eko irailaren 29an hartutako Erabakiaren bidez, Industriaren, Energiaren eta S3 Proiektu Estrategikoen zuzendari nagusiari baimena eman zitzaion banakako ebaluazioaren bidez dirulaguntza eman zezan programa hauek gauzatzeko: “Pizgarri-programak, lotuta daudenak autokontsumoarekin eta energia-iturri berriztagarrien bidez biltegiratzearekin, baita bizitegi-sektorean sistema termiko berriztagarriak ezartzearekin ere, Europako Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren esparruan”.

Deialdi honen helburuek guztiz bat egiten dute 2030erako Nafarroako Energia Planaren helburuekin, biek pizgarriak ematen baitituzte energiaren kontsumoa arrazionalizatzeko eta baliabide fosilen mendekotasuna gutxiagotzeko jarduketak egiteko.

Adierazitakoarekin bat, eta dagozkidan eskudantziak erabiliz, hala ematen baitizkit bere 32. artikuluan martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legeak, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzkoak,

EBAZTEN DUT:

1. Deialdia onestea programa hauek gauzatzeko: “Pizgarri-programak, lotuta daudenak autokontsumoarekin eta energia-iturri berriztagarrien bidez biltegiratzearekin, baita bizitegi-sektorean sistema termiko berriztagarriak ezartzearekin ere, Europako Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren esparruan”.

2. 10.338.724,09 euroko gastua baimentzea, 2022ko, 2023ko eta 2024ko gastu aurrekontuko “MRR Autokontsumorako eta biltegiratzeko instalazioentzako laguntzen deialdia 477/2021ED” izeneko 820001 82500 7701 425203 partidaren kargura, deialdiaren ondoriozko konpromisoei aurre egiteko (horretarako baldintza izanen da kreditu egokia eta nahikoa izatea 2022., 2023. eta 2024. urteetan).

URTEA

1. PROG.

2. PROG.

3. PROG.

4. PROG.

5. PROG.

6. PROG.

GUZTIRA

(eurotan)

7.O

8.O

7.O

8.O

8.O

7.O

8.O

8.O

7.O

2022

1.043.207,06

208.641,57

3.309.944,97

582.070,62

937.466,98

1.413.529,74

80.015,08

29.338,36

666.764,87

8.270.979,25

2023

130.400,88

26.080,20

413.743,12

72.758,83

117.183,37

176.691,22

10.001,89

3.667,30

83.345,61

1.033.872,42

2024

130.400,88

26.080,20

413.743,12

72.758,83

117.183,37

176.691,22

10.001,89

3.667,30

83.345,61

1.033.872,42

GUZTIRA

1.304.008,82

260.801,97

4.137.431,21

727.588,28

1.171.833,72

1.766.912,18

100.018,86

36.672,96

833.456,09

10.338.724,09

3. Dirulaguntzak emateko oinarri arautzaileak onestea. Ebazpen honen eranskinean jaso dira.

4. Ebazpen hau eta eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

5. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta beronen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar dezakete interesdunek, Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko kontseilariari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.

Iruñean, 2021eko urriaren 15ean.–Industriaren, Energiaren eta S3 Proiektu Estrategikoen zuzendari nagusia, Uxue Itoiz Mariñelarena.

ERANSKINA

Oinarri arautzaileak

1. oinarria.–Xedea.

1.1. Deialdi honen xedea da ekainaren 29ko 477/2021 Errege Dekretuaren esparruan (aurrerantzean 477/2021 Errege Dekretua) laguntzak ezartzea programa hauek gauzatzeko: pizgarri-programak gauzatzeko, lotuta daudenak autokontsumoarekin eta energia-iturri berriztagarrien bidez biltegiratzearekin, baita bizitegi-sektorean sistema termiko berriztagarriak ezartzearekin ere, Europako Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren esparruan.

1.2. 1., 2. eta 3. pizgarri-programak gauzatzeko aurreikusten diren laguntzak zuzentzen zaizkie merkatuan ondasunak eta/edo zerbitzuak eskaintzen dituen jarduketa ekonomikoren bat egiten duten azken hartzaileei, eta, oro har, Europar Batasunaren Funtzionamenduaren Batzordearen 2014ko ekainaren 17ko 651/2014 Erregelamenduaren (EB) aplikazio esparruaren barruan daude (Erregelamendu horrek, Itunaren 107. eta 108. artikuluei jarraituz, zenbait laguntza-kategoria barruko merkatuarekin bateragarri izendatzen ditu), eragozpenik ekarri gabe aplikagarriak izaten ahal diren zuzenbide nazionaleko eta Europar Batasuneko gainerako xedapenei, bereziki Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021eko otsailaren 12ko 2021/241 Erregelamenduak (EB) ezarritako Suspertze eta Erresilientzia Mekanismoaren eta Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren gauzatze eta kudeaketa esparruan onetsitakoei.

4., 5. eta 6. pizgarri-programak gauzatzeko aurreikusten diren laguntzak zuzentzen zaizkie merkatuan ondasunak eta/edo zerbitzuak eskaintzen dituen jarduketa ekonomikoren bat egiten ez duten azken hartzaileei, eta horien artean sartzen dira jarduera ekonomikorik sortzen ez duten erakundeak izateko Europako Batzordeak ezarritako baldintzak betetzen dituzten erakunde eta entitate publikoak. Hori dela eta, programa horien xede diren laguntzak ez dira estatu-laguntzatzat hartuko horri buruz ezarritako Europako araudia aplikatzearen ondorioetarako, aplikatzekoak izan daitezkeen zuzenbide nazionaleko zein Europar Batasuneko gainerako xedapenei kalterik egin gabe, bereziki Suspertze eta Erresilientzia Mekanismoaren eta Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren gauzatzearen eta kudeaketaren esparruan onartzen direnei.

Hala ere, 4., 5. eta 6. pizgarri-programen onuradun potentzialen artean, merkatuan ondasunak eta/edo zerbitzuak eskaintzen dituzten jarduera ekonomikoren bat egiten duten pertsona fisikoak ere (autonomoak) sartzen dira; kasu horretan, Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren 107. eta 108. artikuluak de minimis laguntzei aplikatzeari buruzko 2013ko abenduaren 18ko Batzordearen 1407/2013 (EB) Erregelamenduan ezarritako betekizunak eta mugak bete beharko dituzte.

Deialdi honen ondorioetarako, 651/2014 Erregelamenduaren I. eranskinean jasotako definizioak, kategoriak eta enpresa motak aplikatuko dira.

1.3. Deialdi honen laguntzek, oro har, pizgarri izan behar dute, 651/2014 Erregelamenduaren 6.2 artikuluarekin bat. 4., 5. eta 6. pizgarri-programen azken hartzaileei dagokienez, 2021eko ekainaren 30aren ondoren hasitako jarduketak baino ez dira onartuko, eta 1., 2. eta 3. pizgarri-programen azken hartzaileei dagokienez, laguntzak pizgarriak direnez, bakarrik onartuko dira azken hartzaileek laguntza eskaera aurkeztu eta gero hasitako jarduketak.

4.5 oinarrian ezarritakoa betetzen dela egiaztatzeko jarduketen hautagarritasunaren ondorioetarako, 4. oinarrian aurreikusitako 4., 5. eta 6. pizgarri-programen azken hartzaileentzat, eskatuko da laguntzaren xede diren instalazioak gauzatzeko dagozkion fakturen datak 477/2021 Errege Dekretua Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den eguna baino geroagokoak izatea; eta 1., 2. eta 3. pizgarri-programen azken hartzaileentzat, eskatuko da kontratuak, fakturak eta ordainketa-frogagiriak, baita gauzatzeko beste edozein konpromiso ere, dagokion programaren deialdian aurkeztutako laguntza-eskaera erregistratu zen eguna baino geroagokoak izatea, salbuespen honekin: 4.5 oinarrian deskribatzen diren prestaketarako jarduketak. Programa guztietarako, laguntza eskatzeko erabilitako aurrekontuek 477/2021 Errege Dekretua Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu ondorengo data izan beharko dute.

2. oinarria.–Laguntzen onuradun zuzenak eta azken hartzaileak.

2.1. Nafarroako Foru Komunitatea da 4., 5. eta 6. programa hauek gauzatzeko laguntzen onuradun zuzena. Hark laguntza horien zenbatekoa bideratu beharko du 4. oinarrian zerrendatzen diren inbertsio zuzenetara, zeharkako kostuetara eta subjektuetara.

2.2. 4. oinarrian ezartzen diren 1., 2. eta 3. pizgarri-programetarako, 477/2021 Errege Dekretuan ezarritako laguntzen azken hartzaileak izaten ahalko dira jarraian azaltzen diren subjektuak (dekretuan bertan aurreikusten denarekin bat):

a) Pertsona juridikoak eta enpresa-taldeak edo pertsona fisikoenak, nortasun juridikoa dutenak edo ez, merkatuan ondasunak edo zerbitzuak eskaintzeko jarduera ekonomikoa egiten dutenak, besteak beste:

1.–Industrialdeen kudeatzaileak, publikoak nahiz pribatuak izan.

2.–Energiaren arloan ari diren enpresak, arlo horretako jarduketen ustiatzaileak, errentariak edo emakidadunak direnak.

3.–Zerbitzu energetikoen enpresak (ZEEak), edo otsailaren 12ko 56/2016 Errege Dekretuan definitutako zerbitzu energetikoen hornitzaileak (56/2016 Errege Dekretuaren bidez, transposizioa egiten zaio Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2012ko urriaren 25eko 2012/27/EB Zuzentarauari, zeina energia-efizientziari buruzkoa baita, 2009/125/EE eta 2010/30/EB Zuzentarauak aldatzen baititu eta 2004/8/EE eta 2006/32/EE zuzentarauak indargabetzen baititu, energia-auditoretzei, zerbitzu-hornitzaileen eta energia-auditoreen egiaztapenari eta energia-horniduraren efizientziaren sustapenari dagokienez). Enpresa hauek onuradunak izaten ahalko dira jabetzarekin horretarako ezarri duten kontratuaren arabera jokatzen badute, eta 477/2021 errege dekretuan jasotzen diren jarduketa diruz lagungarrietako baten barruko inbertsioak egiten badituzte. Energiaren zerbitzu-enpresak direla eta egindako inbertsioa frogatu beharko dute.

b) Energia berriztagarrien komunitateak eta herritarren energia-komunitateak, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2018ko abenduaren 11ko 2018/2001 Zuzentarauaren definizioaren arabera (iturri berriztagarrietatik datorren energiaren erabilpena sustatzeari buruzkoa) eta Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2019ko ekainaren 5eko 2019/944 Zuzentarauaren arabera (elektrizitatearen barne-merkatuaren arau komunei buruzkoa), zeinak aldatzen baitu 2012/27/EB Zuzentaraua, baita ekainaren 23ko 23/2020 Errege Lege-dekretuaren 4. artikuluak ezartzen duenaren arabera ere (ekonomia berpizteko energia arloko eta beste arlo batzuetako neurriak onesten dituena).

c) 1. pizgarri-programaren azken hartzaileek Jarduera Ekonomikoen Sailkapen Nazional (aurrerantzean, JESN) batean jardun beharko dute, talde hauetako batean: G, H, I, J, K, L M, N, O, P, Q, R edo S. Administrazio publikoak ez badira.

d) 2. pizgarri-programaren azken hartzaileek JESNko A01 taldeko jarduera batean jardun beharko dute, 017an izan ezik, edo JESNko B, C, D, E edo F taldeetako jarduera baten barruan. Era berean, programa honen azken hartzaileak izaten ahalko dira Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren urriaren 1eko 40/2015 Legearen 2.2 artikuluan aipatzen den edozein administrazio publikotako sektore publiko instituzionala, bai eta irabazi-asmorik gabeko jarduerak egiten dituzten entitate edo erakunde pribatuak ere, baldin eta, hala batzuek nola besteek, merkatuan ondasunak eta/edo zerbitzuak eskaintzen dituen jarduera ekonomikoren bat egiten badute.

e) 3. pizgarri-programaren azken hartzaileek aurreko 3. eta 4. paragrafoetan ezarritako JESNko taldeetako batean jardun beharko dute.

2.3. 4. oinarrian ezartzen diren 4. eta 5. pizgarri-programetarako, 477/2021 Errege Dekretuan ezarritako laguntzen azken hartzaileak izaten ahalko dira jarraian azaltzen diren subjektuak (dekretuan bertan aurreikusten denarekin bat):

a) Merkatuan ondasunak eta/edo zerbitzuak eskaintzeko jarduera ekonomikorik garatzen ez duten pertsona fisikoak.

b) Nafarroako toki administrazioko entitateak eta sektore publiko instituzionala osatzen dutenak (hau da, edozein administrazio publiko, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legearen 2.2 artikuluan zerrendatuta daudenetatik). Sektore publiko instituzionalaren kasuan, merkatuan ondasunak eta/edo zerbitzuak eskaintzeko jarduera ekonomikorik ez garatzeko baldintzarekin. Bestela, 4. oinarrian aurreikusitako 2. edo 3. pizgarri-programetan sartuta daudela ulertuko da.

c) Merkatuan ondasunak eta/edo zerbitzuak eskaintzeko inolako jarduera ekonomikorik egiten ez duten pertsona juridikoak, hirugarren sektoreko erakundeak barne. 477/2021 Errege Dekretuaren ondorioetarako, hirugarren sektoreko erakundetzat edo entitatetzat hartzen dira merkatuan ondasunak eta/edo zerbitzuak eskaintzeko jarduera ekonomikorik egiten ez duten irabazi-asmorik gabeko entitate edo erakunde pribatuak. Merkatuan ondasunak eta/edo zerbitzuak eskaintzeko jarduera ekonomikoren bat egiten bada, 4. oinarrian aurreikusitako 2. edo 3. pizgarri-programetan sartuta daudela ulertuko da.

d) Merkatuan ondasunak eta/edo zerbitzuak eskaintzen dituzten jarduera ekonomikoak garatzen dituzten pertsona fisikoak, baldin eta ekonomia jardueren gaineko zergan alta emanda badaude, edo, hala ez bada, aitorpena egin badute dagokien tributazio araubidean sartzeko.

e) Jabeen erkidegoak, Jabetza horizontalari buruzko uztailaren 21eko 49/1960 Legean araututakoak. Bete beharko dute azaroaren 17ko 38/2003 Legean ezartzen dena.

f) Energia berriztagarrien komunitateak eta herritarren energia-komunitateak, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2018ko abenduaren 11ko 2018/2001 Zuzentarauaren definizioaren arabera (iturri berriztagarrietatik datorren energiaren erabilpena sustatzeari buruzkoa) eta Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2019ko ekainaren 5eko 2019/944 Zuzentarauaren arabera (elektrizitatearen barne-merkatuaren arau komunei buruzkoa), zeinak aldatzen baitu 2012/27/EB Zuzentaraua, baita ekainaren 23ko 23/2020 Errege Lege-dekretuaren 4. artikuluak ezartzen duenaren arabera ere (ekonomia berpizteko energia arloko eta beste arlo batzuetako neurriak onesten dituena, merkatuan ondasunak eta/edo zerbitzuak eskaintzen ez badituzte). Bestela, 4. oinarrian aurreikusitako 1., 2. edo 3. pizgarri-programetan sartuta daudela ulertuko da, jarduera egiten duten arloaren arabera.

2.4. 4. oinarrian ezartzen den 6. pizgarri-programetarako, 477/2021 Errege Dekretuan ezarritako laguntzen azken hartzaileak izaten ahalko dira jarraian azaltzen diren subjektuak (dekretuan bertan aurreikusten denarekin bat):

a) Merkatuan ondasunak eta/edo zerbitzuak eskaintzeko jarduera ekonomikorik garatzen ez duten pertsona fisikoak.

b) Irabazi-asmorik gabeko entitate edo erakunde publiko edo pribatuak, edo merkatuan ondasunak eta/edo zerbitzuak eskaintzen dituen jarduera ekonomikorik egiten ez duten pertsona juridikoak, baldin eta egiaztatzen badute etxebizitza sozialak jartzen dituztela kolektibo kalteberen eskura, eta jarduera hori, etekin ekonomikoren bat sortuz gero, ezin bada jarduera ekonomikotzat jo estatu-laguntzen Europako araudia aplikatzearen ondorioetarako, alde batera utzi gabe zuzenbide nazionalaren edo Europar Batasunaren xedapenak aplikatzea, bereziki Suspertze eta Erresilientzia Mekanismoaren eta Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren gauzatze eta kudeaketa esparruan onetsitakoak.

c) Merkatuan ondasunak eta/edo zerbitzuak eskaintzen dituzten jarduera ekonomikoak garatzen dituzten pertsona fisikoak, baldin eta ekonomia jardueren gaineko zergan alta emanda badaude, edo, hala ez bada, aitorpena egin badute dagokien tributazio araubidean sartzeko. Dirulaguntza hauek Batzordeak 2013ko abenduaren 18an emandako 1407/2013 (EB) Erregelamenduak ezarritako baldintzen eta mugen menpe egonen dira (Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren 107. eta 108. artikuluak de minimis laguntzei aplikatzeari buruzko Erregelamendua).

d) Jabeen erkidegoak, Jabetza horizontalari buruzko uztailaren 21eko 49/1960 Legean araututakoak. Bete beharko dute azaroaren 17ko 38/2003 Legean ezartzen dena.

e) Nafarroako toki administrazioko entitateak eta sektore publiko instituzionala osatzen dutenak (hau da, edozein administrazio publiko, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legearen 2.2 artikuluan zerrendatuta daudenetatik), Estatuaren laguntzarik ez dagoela ziurtatzen ahal denean. Estatuaren laguntzarik ez dagoela ulertuko da entitate horiek merkatuan ondasunak eta/edo zerbitzuak eskaintzeko jarduera ekonomikorik egiten ez dutenean, interes ekonomiko orokorreko zerbitzutzat hartzen direnean, edo neurriok ez dutenean eraginik estatu kideen arteko merkataritzan, tokiko inpaktua baino ez dutelako. Kasu horietan, soilik jasotzen ahalko dituzte laguntzak jabetza publikoko etxebizitzek, bertan energia termikoa iturri berriztagarriekin sortzeko instalazioak egiteko. Jabetza publiko hori ez da aldatuko bost urtez, gutxienez, dagokion laguntza emateko ebazpena ematen denetik.

2.5. Pizgarri-programa guztietan, udalak, probintzietako diputazioak edo entitate baliokideak, mankomunitateak edo udal nafarren batasunak, bai eta edozein organismo publiko, edo tokiko edo eskualdeko administrazioari loturiko eskubide publikoko entitate izaten ahalko dira laguntzen azken hartzaileak, honako hauek ordezkatuz: pertsona fisikoen edo juridikoen, publikoen edo pribatuen multzoak, edo zerbitzuen sektoreko edo beste ekoizpen-sektore bateko instalazioen jabeak, zeinak, nortasun juridikorik izan ez arren, energia berriztagarrien iturriekiko autokontsumo jarduketak egiten ahal baitituzte. Edonola delarik ere, bete beharko da azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 11.3 artikuluaren bigarren paragrafoak aurreikusten duena.

2.6. Azken hartzaileek onuradun izateko ezarritako debeku-egoeretako batean ere ez daudela justifikatu beharko dute. Baldintza hori betetzeko, laguntza eskaerarekin batera erantzukizunpeko adierazpena aurkezten ahal dute.

2.7. Onuradun izateko baldintza da, bai laguntza eman aurretik eta bai emandako dirulaguntza likidatu arte, zerga arloko eta Gizarte Segurantzako betebeharrak eguneratuta izatea, bai eta dirulaguntzak itzultzeko betebeharren ordainketa ere, kasua bada.

2.8. Ezin dira onuradun izan:

a) Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 21. artikuluan aurreikusitako inguruabarrak betetzen ez dituztenak. Testuinguru horretan, azken hartzaileak, laguntza eskaerarekin batera, erantzukizunpeko adierazpen bat sinatu beharko du, non adieraziko baitu ez duela inolako dirulaguntza edo laguntza itzultzeko betebeharrik, edo, hala badagokio, horiek bete dituela, aipatutako 21. artikuluan ezarritakoarekin bat.

b) Azken hartzaileak egunean izan beharko ditu Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikuluan ezarritako gainerako betebeharrak eta Dirulaguntzei buruzko Foru Legean ezarritakoak, besteak beste zerga betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean edukitzea. Honi dagokionez, ulertuko da azken hartzaileak, laguntza eskatzearekin batera, baimena ematen diela bai laguntza ematen duen organo administratiboari, bai instrukzioa egiten duenari, kontsultatzeko informazio hori zuzenean zerga administrazioarekin edo Gizarte Segurantzarekin, prozedura tramitatzen den bitartean beharrezkoa den une orotan.

c) Krisi egoeran dauden enpresak, 2014ko ekainaren 17ko 651/2014 (EB) Erregelamenduaren definizioaren arabera, eta krisialdian dauden enpresa ez-finantzarioak salbatzeko eta berregituratzeko estatuen laguntzei buruzko Europar Batasuneko gidalerroetan ondorio horietarako egiten den definizioaren arabera (Batzordearen 2014/C 249/1 Komunikazioa, 2014ko uztailaren 31koa).

d) Aurretik emandako edozein laguntza edo dirulaguntzari dagokionez, berreskuratzeko agindu baten menpe dauden enpresak, dela laguntza legez kanpokoa eta barne merkatuarekin bateraezina dela deklaratu delako, dela emakidan esleitu zaizkien betebeharrak ez betetzeagatik.

2.9. Azken hartzaileek jasotzen duten laguntzaren zenbateko osoa kasuan kasuko jarduketa diruz lagungarriak ordaintzera bideratuko dute. Arau hori aplikatzekoa izanen da, halaber, pertsona fisikoen edo juridikoen elkarteak direnean –publikoak nahiz pribatuak–, edo ondasun-erkidegoak eta bestelako unitate ekonomikoak edo ondare bereiziak, nortasun juridikorik ez izanik ere, baldin eta dirulaguntzaren xede diren proiektu, jarduera edo portaerak gauzatu baditzakete edo dirulaguntza ematea zilegi egiten duen egoeran aurkitzen badira, alde batera utzita bai dirulaguntzaren zenbatekoa, bai obren kostua elkarteen partaideen artean jasanaraziko direla. Hala ere, kideren batek azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 13.2 artikuluan ezarritako debekuren bat edo batzuk urratzen baditu, ez zaio kide horri emanen jasotako laguntzari legokiokeen zati proportzionala, zeina gainerakoen artean hainbanatuko baita, betiere dagokion erakundeak azken hartzailea izateko eskatzen diren baldintzak betetzen jarraitzen badu.

2.10. 4. oinarrian aurreikusitako 4., 5. eta 6. pizgarri-programetan, halaber, aurreko apartatuan kasuan kasuko azken hartzaileentzat ezarritakoa aplikatuko da.

Hala ere, azken hartzaile horietakoren batek merkatuan ondasunak eta/edo zerbitzuak eskaintzea eskatzen duen jarduera ekonomikoren bat egiten badu, ezin izanen zaio esleitu jasotako laguntzari legokiokeen zati proportzionala, zeina gainerako kideen artean hainbanatuko baita, betiere azken hartzailea izateko eskatutako baldintzak betetzen jarraitzen bada.

Hala ere, partaideren bat merkatuan ondasunak eta/edo zerbitzuak eskaintzea eskatzen duen jarduera ekonomikoren bat egiten duen pertsona fisikoa baldin bada, laguntzaren zati proportzionala ematen ahalko zaio, Europako Batzordearen 2013ko abenduaren 18ko 1407/2013 (EB) Erregelamenduan ezarritako baldintza eta mugekin. Erregelamendu hori Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren 107. eta 108. artikuluak de minimis laguntzei aplikatzeko moduari buruzkoa da.

3. oinarria.–Aurrekontuko zuzkidura eta eskaerak aurkezteko epea.

3.1. Deialdi honetarako bideratu den zuzkidura ekonomikoa 10.338.724,09 eurokoa da eta Nafarroako 2022ko, 2023ko eta 2024ko gastu aurrekontuetako “MRR Autokontsumorako eta biltegiratzeko instalazioentzako laguntzen deialdia 477/2021 ED” izeneko 820001 82500 7701 425203 partidaren kargura ordainduko da.

Zuzkidura ekonomiko hori deialdi honetako 4. oinarrian deskribatutako 1., 2., 3. eta 4., 5. eta 6. motako programen artean banatzen da, honela:

–1. pizgarri-programa: Zerbitzuen sektorean energia-iturri berriztagarriak dituzten autokontsumoko instalazioak egitea, biltegiratzearekin edo gabe.

  • Autokontsumo berriztagarrien kategoria (7. osagaia): 1.304.008,82 euro.
  • Biltegiratze kategoria (8. osagaia): 260.801,97 euro.

–2. pizgarrien programa: Ekonomiako beste ekoizpen-sektore batzuetan energia-iturri berriztagarriak dituzten autokontsumoko instalazioak egitea, biltegiratzearekin edo gabe.

  • Kategoria: autokontsumo berriztagarriak (7. osagaia): 4.137.431,21 euro.
  • Biltegiratze kategoria (8. osagaia): 727.588,28 euro.

–3. pizgarri-programa: Zerbitzuen sektorean eta beste ekoizpen-sektore batzuetan lehendik dauden energia berriztagarriko iturriak dituzten autokontsumoko instalazioetan biltegiratzea gehitzea. (8. osagaia): 1.171.833,72 euro.

–4. pizgarri-programa: Energia-iturri berriztagarriak dituzten autokontsumoko instalazioak egitea bizitegi-sektorean, administrazio publikoetan eta hirugarren sektorean, biltegiratzearekin edo biltegiratzerik gabe.

  • Autokontsumo berriztagarrien kategoria (7. osagaia): 1.766.912,18 euro.
  • Biltegiratze kategoria (8. osagaia): 100.018,86 euro.

–5. pizgarri-programa: Bizitegi-sektorean, administrazio publikoetan eta hirugarren sektorean lehendik dauden energia-iturri berriztagarriak dituzten autokontsumoko instalazioetan biltegiratzea gehitzea. (8. osagaia): 36.672,96 euro.

–6. pizgarrien programa: Bizitegi-sektorean energia berriztagarri termikoen instalazioak egitea. (7. osagaia): 833.456,09 euro.

Laguntza eskaerak aurkezteko epea amaitu eta hurrengo bi hilabeteetan, programa eta, hala badagokio, kategoria batera bideratutako partidaren bat agortzen bada, partida horietan sartzen ahalko dira programa bereko eta, hala badagokio, kategoria bereko zuzeneko inbertsioak finantzatzera bideratu ezin izan den aurrekontuari dagozkion gerakinak, baldin eta Nafarroako Foru Komunitateak, IDAEren aldez aurreko baimenarekin, jakinarazi baditu.

Era berean, 36.000.000 euroko balizko aurrekontu gehigarria bat finkatu da, honela banatuta:

–1. pizgarrien programa: Zerbitzuen sektorean energia-iturri berriztagarriak dituzten autokontsumoko instalazioak egitea, biltegiratzearekin edo gabe.

  • Autokontsumo berriztagarrien kategoria (7. osagaia): 3.000.000 euro.
  • Biltegiratze kategoria (8. osagaia): 3.000.000 euro.

–2. pizgarri-programa: Ekonomiako beste ekoizpen-sektore batzuetan energia-iturri berriztagarriak dituzten autokontsumoko instalazioak egitea, biltegiratzearekin edo gabe.

  • Autokontsumo berriztagarrien kategoria (7. osagaia): 9.000.000 euro.
  • Biltegiratze kategoria (8. osagaia): 3.000.000 euro.

–3. pizgarri-programa: Zerbitzuen sektorean eta beste ekoizpen-sektore batzuetan lehendik dauden energia berriztagarriko iturriak dituzten autokontsumoko instalazioetan biltegiratzea gehitzea. (8. osagaia): 3.000.000 euro.

–4. pizgarri-programa: Energia-iturri berriztagarriak dituzten autokontsumoko instalazioak egitea bizitegi-sektorean, administrazio publikoetan eta hirugarren sektorean, biltegiratzearekin edo biltegiratzerik gabe.

  • Autokontsumo berriztagarrien kategoria (7. osagaia): 6.000.000 euro.
  • Biltegiratze kategoria (8. osagaia): 3.000.000 euro.

–5. pizgarri-programa: Bizitegi-sektorean, administrazio publikoetan eta hirugarren sektorean lehendik dauden energia-iturri berriztagarriak dituzten autokontsumoko instalazioetan biltegiratzea gehitzea. (8. osagaia): 3.000.000 euro.

–6. pizgarrien programa: Bizitegi-sektorean energia berriztagarri termikoen instalazioak egitea. (7. osagaia): 3.000.000 euro.

Zabalkuntza hori egin ahal izateko, bete beharko da 477/2021 Errege Dekretuak bere 10. artikuluan aurrekontu-zabalkuntzez programa edo kategoria bakoitzerako ezartzen duena. Dirulaguntza emateari aplikatzeko ez da beharrezkoa izanen beste deialdi bat, eta arautuko da Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 31.3 artikuluak ezartzen duenaren arabera.

Diru gehigarri horren eraginkortasuna kreditu gehigarrirako baimena izatearen menpe dago, Dirulaguntzei buruzko Foru Legearen artikulu horretan adierazitako inguruabarren bat gertatzearen ondorioz.

3.2. Deialdiaren baimendutako gastua ekitaldi bakoitzean ez bada osorik gauzatzen, hurrengo ekitaldiari gehitzen ahalko zaio, Ogasun Publikoaren Foru Legearen 49. artikuluaren 1. eta 5. apartatuetan ezarritakoari jarraituz. 2026koa da kreditu soberakinak gehitu dakizkiokeen azken ekitaldia.

3.3. Eskaerak aurkezteko epea deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hasiko da eta 2023ko abenduaren 31n bukatuko.

Eskaerak aurkezteko epealdia amaitutakoan ez da eskaerarik onartuko.

Aurrekontu eskuragarria agortzen denean, horren berri emanen da Nafarroako Gobernuak Interneten duen Atarian (www.nafarroa.eus).

4. oinarria.–Jarduketa diruz lagungarriak.

4.1. Jarduketa hauek dira diruz lagungarriak:

a) 1. pizgarri-programa: Zerbitzuen sektorean, energia-iturri berriztagarriak dituzten autokontsumoko instalazioak egitea, biltegiratzearekin edo gabe.

b) 2. pizgarri-programa: Ekonomiako beste ekoizpen-sektore batzuetan energia-iturri berriztagarriak dituzten autokontsumoko instalazioak egitea, biltegiratzearekin edo gabe.

c) 3. pizgarri-programa: Zerbitzuen sektorean eta beste ekoizpen-sektore batzuetan lehendik dauden energia-iturri berriztagarriak dituzten autokontsumoko instalazioetan biltegiratzea gehitzea.

d) 4. pizgarri-programa: Energia-iturri berriztagarriak dituzten autokontsumoko instalazioak egitea bizitegi-sektorean, administrazio publikoetan eta hirugarren sektorean, biltegiratzearekin edo gabe.

e) 5. pizgarri-programa: Bizitegi-sektorean, administrazio publikoetan eta hirugarren sektorean lehendik dauden energia-iturri berriztagarriak dituzten autokontsumoko instalazioetan biltegiratzea gehitzea.

f) 6. pizgarri-programa: Bizitegi-sektorean energia berriztagarri termikoen instalazioak egitea.

Jarduera diruz lagungarritzat hartzen dira, halaber, 1., 2., 3., 4. eta 5. pizgarri-programen barruan, saretik isolatutako instalazioak, apirilaren 5eko 244/2019 Errege Dekretuak arautzen ez dituenak (errege dekretu horrek energia elektrikoaren autokontsumoaren baldintza administratibo, tekniko eta ekonomikoak arautzen ditu), eta programa bakoitzaren aplikazio-sektoreetan egiten direnak.

4.2. 1., 2. eta 3. pizgarri-programetako laguntzen azken hartzaileek jaso beharreko laguntzek Batzordearen 2014ko ekainaren 17ko 651/2014 (EB) Erregelamenduan ezarritako baldintzak eta mugak bete beharko dituzte, eta ingurumena babesteko laguntzen kategoriari dagokion zerga-salbuespena aplikatuko da (7. atala), alde batera utzi gabe Europar Batasuneko Zuzenbideko gainerako xedapenak aplikatzea, bereziki Suspertze eta Erresilientzia Mekanismoaren eta Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren gauzatze eta kudeaketa esparruan onesten direnak.

1., 2. eta 3. pizgarri-programa horietako bakoitzerako urteko batez besteko aurrekontua ezin izanen da 150 milioi eurotik gorakoa izan, eta, gainera, enpresa eta proiektu berari emandako laguntzak ezin izanen dira 15 milioi eurotik gorakoak izan.

Energia-sorkuntza berriztagarriko instalazio berriei lotutako biltegiratzearen aktiboen kasuan, lehendik daudenak hobetzea edo berriz instalatzea, edo lehendik dauden autokontsumoko instalazioetan biltegiratzea gehitzea barnean hartuta, finantzaketa 651/2014 (EB) Erregelamenduaren 4.2 artikuluan xedatutakoaren mende geratuko da, bikoizketa artifiziala saihesteko. Ildo horretan, aurretik adierazitako atalasea hiru urteko epean elkarren artean egindako energia-sorkuntza berriztagarriko inbertsio guztietarako eta biltegiratzerako jasotako laguntza guztiei aplikatuko zaie.

4.3. 4., 5. eta 6. pizgarri-programetako jardueretarako eta autonomia-erkidego eta Ceuta eta Melilla hiri onuradunek egin ditzaketen zuzeneko inbertsioetarako azken hartzaileek jaso beharreko laguntzak deialdiaren III. eranskinean aurreikusitako laguntza-zenbatekoen mugei lotuta egonen zaizkie.

4., 5. eta 6. pizgarri-programen azken hartzaileek, merkatuan ondasunak eta zerbitzuak eskaintzen dituzten jarduera ekonomikoak garatzen dituztenek, Europako Batzordearen 2013ko abenduaren 18ko 1407/2013 Erregelamenduan (EB) ezarritako baldintzak eta mugak bete beharko dituzte, zuzenbide nazionaleko eta Europar Batasuneko gainerako xedapenak betetzearen kaltetan gabe, eta bereziki Suspertze eta Erresilientzia Mekanismoaren eta Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren egikaritzearen eta kudeaketaren esparruan onesten direnak.

4.4. 4. pizgarri-programaren azken hartzaileek honako aurreikuspen hau justifikatu beharko dute: laguntzaren xede den autokontsumoko instalazioari lotutako kontsumitzaileak edo kontsumitzaileek kontsumitutako energia elektrikoaren batura, urteko zenbaketan, instalazioak urtean sortutako energiaren %80 edo gehiago izatea, deialdiaren II. eranskinean ezarritakoaren arabera.

4.5. Jarduketen hautagarritasunaren ondorioetarako, 4., 5. eta 6. pizgarri-programen azken hartzaileentzat, 2021eko ekainaren 30aren ondoren hasitako jarduketak baino ez dira onartuko, eta 1., 2. eta 3. pizgarri-programen azken hartzaileentzat, laguntzen izaera pizgarria denez gero, bakarrik onartuko dira azken hartzaileek laguntza eskaera erregistratu eta gero hasitako jarduketak.

Aurrekoa gorabehera, eskaera aurkezteko edo inbertsioak egiteko beharrezkoak diren prestaketa-jarduketak egiten ahalko dira, hala nola, proiektua, memoria teknikoak, ziurtagiriak, esplorazio-zundaketak eta TRT saiakuntzak instalazio geotermikoen kasuan, eta baliabide eolikoaren neurketa-kanpainak, zeinak diruz lagungarriak izaten ahal baitira, nahiz eta eskaera egin aurretik fakturatu, baldin prestaketa-jarduera horiek ekainaren 30a eta gero egiten hasi badira.

4.6. Jarduketa diruz lagungarriak Nafarroan gauzatu behar dira, eta oinarrien I. eranskinean ezarritako baldintzak bete behar dituzte.

Laguntzak kudeatzen dituen organoak oinarrietan aurreikusitakoa betetzen dela ziurtatuko du, eta oinarrietan ezarritako inguruabarrak egiaztatzeko moduan egon beharko du, bai IDAEren aurrean, bai estatuko edo Europako beste edozein agintaritza eskudunen aurrean.

Aurrekoa betetzen ez bada, eta zuzentzen ez bada, jasotako zenbateko guztiak itzultzeko prozedura hasiko da eta dirulaguntza ordaindu zenetik dagokion berandutze-interesa eskatuko da, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 35. artikuluan ezarritakoaren arabera.

5. oinarria.–Laguntzen zenbatekoa.

Laguntzen zenbatekoa deialdiaren III. eranskinean ezartzen da, pizgarri-programa bakoitzerako eta diruz lagungarriak diren jarduketen tipologia bakoitzerako, bai eta azken hartzailearen mota ere.

6. oinarria.–Dirulaguntzen muga orokorrak.

6.1. Laguntzen zenbatekoaren muga orokorrak.

Deialdi honen III. eranskinean ezarrita dago onuradun batek guztira eta gehienez jaso dezakeen zenbatekoa.

Pizgarri-programetan onartutako gastu hauen kostu hautagarri maximoa, guztira, ezin izanen da eskatutako laguntzaren %7 baino handiagoa, 7.000 euroko mugarekin, espediente bakoitzeko:

a) Laguntza eskaeraren kudeaketa-kostuak, txostenak eta eskaerarako eskatutako gainerako dokumentazioa idaztea barne. Ondorio horietarako, laguntza eskaeraren kudeaketa-kostutzat hartuko dira laguntzaren eskatzaileak edo azken hartzaileak enpresa edo profesional bati ordaindu dizkion gastuak, autonomia erkidegoaren aurrean egindako eskaeraren administrazio eta dokumentu-kudeaketa egiteagatik. Gastu horiek hautagarritzat jo ahal izateko, laguntza eskaeran sartutako aurrekontuan jaso beharko dira, eta, jarduketaren gainerako gastuekin batera, kontratu, faktura eta ordainketa egiaztagiri bidez justifikatu. Kudeaketa gastu horiek hautagarriak izanen dira baldin eta eskatutako laguntzaren zenbatekoaren %4 baino handiagoak ez badira, muga 3.000 euro izanik espediente bakoitzeko.

b) Jarduketak egin izanaren justifikazioa kudeatzeko kostuak, txostenak idazteko kostuak eta laguntza horiek justifikatzeko eskatutako gainerako dokumentazioa barne. Ondorio horietarako, laguntzaren xede diren jarduketak egin izanaren justifikazioa kudeatzeko kostutzat hartuko dira laguntzaren azken hartzaileak enpresei edo profesionalei ordaindu dizkien gastuak, proiektua osatzen duten jarduerak egin izanaren justifikazioaren kudeaketa teknikoa, administratiboa eta dokumentala egiteagatik organo instruktorearen aurrean.

c) Auditoreak justifikazio-kontuari buruz egindako txostena.

Zerbitzu hauek egiten eta fakturatzen ahal dira justifikatzeko dokumentazioa aurkezteko ezarritako epean.

1., 2. eta 4. pizgarri-programen barruan diruz lagungarriak diren energia-sorkuntza berriztagarriko jardueretan, jaso beharreko gehieneko dirulaguntza instalazioaren lehen 5 MW-ak izanen dira. Muga horretatik gorako potentziak instalatzen ahalko dira, baina ezin izanen dute inolaz ere laguntzarik jaso adierazitako 5 MW gainditzen dituen potentziagatik.

Teknologia bakoitzerako (eolikoa edo fotovoltaikoa), jarduketa bakarra aukeratzen ahalko da laguntzaren azken hartzaile bakoitzeko eta kokapena bakoitzeko, edo kontsumoari edo kontsumo berei lotuta.

6.2. Aplikatzekoa den araubide juridikoa.

Araubide juridikoa, aplikatu beharreko araudi espezifikoa, onuradunen baldintzak eta betebeharrak eta laguntzak emateko prozedura 477/2021 Errege Dekretuan eta oinarri hauetan ezarritakoak izanen dira, Dirulaguntzei buruzko Foru Legean xedatutakoarekin bat. Araudi honetan aurreikusitakoa bete ezean, Administrazio Zuzenbideko arauak aplikatuko dira.

Aplikatzekoak izanen dira, halaber, Europar Batasunaren Funtzionamenduaren Ituneko 107. eta 108. artikuluak de minimis laguntzei aplikatzeari buruzko Batzordearen 2013ko abenduaren 18ko 1407/2013 Erregelamendua (EB), baita Itunaren 107. eta 108. artikuluei jarraituz zenbait laguntza kategoria barruko merkatuarekin bateragarri izendatzeko Batzordearen 2014ko ekainaren 17ko 651/2014 Erregelamendua (EB) ere, 477/2021 Errege Dekretuan xedatutakoari jarraituz, hala badagokio, eta laguntzen azken hartzailea nor den, aplikatzekoak izaten ahal diren zuzenbide nazionaleko eta Europar Batasuneko gainerako xedapenei, bereziki Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021eko otsailaren 12ko 2021/241 Erregelamenduak (EB) ezarritako Suspertze eta Erresilientzia Mekanismoaren eta Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren gauzatze eta kudeaketa esparruan onetsi direnak.

Era berean, abenduaren 30eko 36/2020 Errege Lege Dekretua aplikatzekoa da, oinarrizko izaera duten xedapenetan, aipatutako arauaren azken xedapenetatik lehenengoarekin bat Zehazki, aplikatzekoa da 37. eta 46. artikuluetan aurreikusitakoa, hurrenez hurren, Suspertze eta Erresilientzia Mekanismotik datozen diru-sarreren legezko loturari dagokionez, eta Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren bidez finantzatutako proiektuen jarraipenerako informazio-betebeharrei dagokienez.

6.3. Beste laguntza batzuekiko bateraezintasuna.

Onetsitako programetako laguntzak ez dira bateragarriak xede bererako ematen diren beste dirulaguntza edo laguntzekin, edozein administrazio edo entitate publiko edo pribatutatik edo Espainiako, Europar Batasuneko nahiz nazioarteko erakundeetatik etorrita ere.

6.4. Diruz lagundutako jarduerak hirugarrenekin kontratatzea.

a) Dirulaguntzei buruzko Foru Legearen 26. artikuluan ezarritakoaren arabera, onuradunak azpikontratua egiten du hirugarrenekin ituna egiten duenean, dirulaguntzaren xede den jarduera osorik edo zati batean egin dezaten. Entitate onuradunak berak egiten badu diruz lagundutako jarduera, horretarako behar diren gastuen kontratazioa kontzeptu honetatik kanpo geldituko da.

Horri dagokionez, azpikontratazioa edo hirugarrenekin egindako kontratazioa diruz lagundutako jardueraren zenbatekoaren %100 artekoa izaten ahalko da, eta diruz lagundutako jardueraren azpikontrataziorako edo hirugarrenen kontrataziorako, aipatu 26. artikuluan jasotakoa aplikatu behar da.

b) Dirulaguntzei buruzko Foru Legearen 28.3 artikuluan ezarritakoaren arabera, gastu diruz lagungarria 30.000 eurotik gorakoa bada obra gauzatzeko kostuaren kasuan edo, ekipamendu-ondasunak hornitzeko, 12.000 eurotik gorakoa, onuradunak frogatu beharko du hornitzailea hautatu dela efizientzia eta ekonomia irizpideei jarraituz, salbu eta, dirulaguntzaren xede diren gastuen ezaugarrien berezitasuna dela-eta, merkatuan hornidura hori emateko behar adina entitate ez badago.

Horretarako, hiru hornitzaileren eskaintza bana aurkeztu beharko du, eta hautaketa justifikatu, baldin eta, kalitatearen eta prezioaren arteko erlazioaren arabera, onena hautatu ez badu.

Bere izaera dela-eta kontratazio publikoari buruzko araudia aplikatu behar bazaie, eskatzaileek ez dute b) letra honetan xedatutakoa bete behar.

7. oinarria.–Laguntza emateko prozedura.

Laguntzak banakako ebaluazioaren bidez emanen dira. Hortaz, eskaerak zein hurrenkeratan aurkezten diren, horren arabera ebatziko dira beti, funtsak agortu arte.

Aurrekontuan esleitutako kreditua agortzen denean, eta ebazpen honetan onetsi diren pizgarri-programen indarraldia bukatu ez bada, eskaera berriak erregistratzen ahalko dira erreserba-zerrendarako; eskaera horiek zein hurrenkeratan aurkezten diren, horren arabera ebatziko dira beti, kreditua askatzen bada (norbaitek emandako laguntzari uko egiteagatik edo laguntza kobratzeko eskubidea galtzeagatik) edo deialdirako aurrekontua handitzen bada.

Eskaera aurkezteak ez dio inolako eskubiderik emanen eskatzaileari.

8. oinarria.–Laguntzak eskatzeko modua.

8.1. Laguntza eskaerak, eta une horretan –edo hurrengo urratsetan– eskatzen diren frogagiri guztiak aurkezteko, Nafarroako Gobernuak Interneten duen Atariko (www.nafarroa.eus) tramiteen katalogoaren laguntzen fitxan dauden inprimakiak eta ereduak (hemendik aurrera laguntzen fitxa) erabili behar dira.

–Pertsona juridikoen kasuan eta pertsona fisikoen edo juridikoen elkarteen kasuan edo Dirulaguntzei buruzko Foru Legearen 8.3 artikuluko kasuetako batean:

Eskaerak eta aurkeztu beharreko dokumentazio guztia nahitaez modu telematikoan aurkeztuko dira, 14. oinarrian ezarritako moduan.

–Pertsona fisikoen kasuan:

Ahal dela, eskaerak modu telematikoan aurkeztuko dira, 14. oinarrian ezarritako moduan, edo bestela aurrez aurre, urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16 artikuluan aurreikusitako tokietako edozein erabiliz (lege horrek hizpide du Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidea).

8.2. Laguntzak eskatzeko, agiri hauek aurkeztu beharko dira:

1.–Laguntza eskaera.

1. Honako datu hauek beteko dira: laguntza eskatzailearen datu orokorrak, jarduketa zer pizgarri-programara aurkezten den, jarduketaren mota, deskribapena eta kokapena, baita haren datu tekniko zehatzak ere. Laguntza eskaeran, honako hauek jasoko dira: proiektuaren kostu osoa, kostu hautagarriak, partiden zerrendatzea barne, eta eskatutako laguntzaren gehieneko zenbatekoa, deialdiaren III. eranskinarekin bat. Halaber, eskaerarekin batera adierazpen hauek aurkeztuko dira, jarduketaren eskatzaileak edo eskatzaileek izenpetuta:

a) Erantzukizunpeko adierazpena, eskaera egunean onuradun izateko baldintzak betetzen direla dioena.

b) Erantzukizunpeko adierazpena, eskaera egunerako eskatu edo eskuratu diren beste dirulaguntzei buruzkoa.

c) Erantzukizunpeko adierazpena, eskatzaileak Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Foru Legearen 13. artikuluan aurreikusitako egoeretako batean ere ez dagoela agertzeko. Berariaz aipatu beharko da ez dutela beste dirulaguntza edo laguntza batzuk itzultzeko betebeharrik, edo, kasua bada, zorrotz bete dituztela beste dirulaguntza edo laguntza batzuk itzultzeko betebeharra bete dutela, uztailaren 21eko 887/2006 Errege Dekretuaren bidez onetsitako azaroaren 17ko 38/2003 Legearen Erregelamenduaren 21. artikuluan ezarritakoaren arabera.

d) Dirulaguntza eskaera aurkeztearekin batera eskatzaileak baimena ematen dio dirulaguntzak ematen dituen organoari zuzenean lor dezan zerga betebeharrak eta Gizarte Segurantzakoak egunean dituela adierazten duen egiaztapena, ziurtagiri telematikoen bidez. Beraz, kasu horretan, eskatzaileak ez du egiaztagiri hori aurkeztu beharko. Dena dela, eskatzaileak berariaz uko egiten ahal dio baimen hori emateari, eta, kasu horretan, aurkeztu beharko ditu aipatutako betebeharretan egunean dagoela adierazten duten ziurtagiriak:

–Ziurtagiri bat, Nafarroako Ogasunarekiko ordainketak egunean dituela dioena.

–Ziurtagiri bat, Gizarte Segurantzako betebeharrak egunean dituela dioena.

e) Erantzukizunpeko adierazpena, egiaztatzen duena sektore publikoari lotutako edo haren menpeko entitatea dela. Bertan adierazi beharko da merkatuan ondasunak eta/edo zerbitzuak eskaintzeko jarduera ekonomikorik garatzen duen.

f) Enpresen kasuan, erantzukizunpeko adierazpen bat, enpresa txiki edo ertain izaera duela jasoko duena, 2014ko ekainaren 17ko EB 651/2014 Erregelamenduaren I. eranskinean jasotako definizioaren arabera, edo, hala badagokio, merkatuan ondasunak eta/edo zerbitzuak eskaintzeko jarduera ekonomikorik gabeko entitate bat den.

g) Jarduketa guztietarako, erantzukizunpeko adierazpena, adierazten duena azken hiru urteetan ez dela eskatu edo jaso beste laguntzarik jarduketa edo xede bererako, edo de minimis araubidearen menpean. Eskatu edo jaso badira, eskatutako edo lortutako laguntzaren zenbatekoa adieraziko da, baita laguntza eman duen administrazio, erakunde edo entitate publikoa zein den ere.

3. pizgarri-programaren kasuan, autokontsumorako instalazioari dagozkion inbertsioetarako jasotako laguntzak adierazi beharko dira.

h) Azken hartzailea pertsona fisikoa ez bada, ez dagoela krisian dioen adierazpena, krisian dauden enpresak salbatzeko eta berregituratzeko estatuaren laguntzei buruzko Europar Batasuneko gidalerroek ezarritakoaren arabera (Batzordearen Komunikazioa, 2014/C, 2014ko uztailaren 31koa).

2. Profesional autonomoen kasuan, izaera hori adierazi beharko da. Laguntzen organo kudeatzaileak izaera hori egiaztatuko du Jarduera Ekonomikoen Erregistroan. Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 156. artikuluan arautzen da erregistro hori. Eskatzailea erregistraturik ez badago, eskatuko zaio profesional autonomoaren izaera frogatzen duen dokumentazioa aurkezteko.

3. Pertsona juridikoek eskabidean adierazi behar dute gaitutako helbide elektronikoa (GEH) dutela, eta Nafarroako Gobernuak jakinarazpen elektronikorako gaitutako prozeduretan izena eman dutela. Gaitutako helbide elektronikoa 13. oinarrian adierazten den moduan lortuko da.

2.–Dokumentazio administratiboa.

1. Eskabidearekin batera honako agiri hauek aurkeztu beharko dira:

a) Eskatzailearen NAN, AIZ edo IFZren kopia eta, hala badagokio, haren ordezkariarena.

b) Ahalordetze-eskrituraren kopia, edo ordezkaritza egiaztatzen duen agiria.

c) Jabetza horizontalari buruzko 49/1960 Legeak araututako jabeen erkidegoek 38/2003 Legean eta Dirulaguntzei buruzko Foru Legean aurreikusitakoa bete beharko dute: komunitateko presidentearen izendapenaren aktaren kopia.

d) Jarduketak gauzatu behar dituen enpresaren edo enpresen aurrekontua, behar beste xehatua. Pizgarri-programa guztietarako, laguntza eskatzeko erabilitako aurrekontuek 477/2021 Errege Dekretua Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu ondorengo data izan beharko dute. Kontratazio publikoko araudiaren mende dauden azken hartzaileen kasuan, dokumentazio horren ordez, dagozkion lizitazio-orrien zirriborroa aurkezten ahalko da.

4.2 oinarrian 1., 2. eta 3. pizgarri-programetarako aurreikusitakoa betez, aurrekontu horiek ezin izanen dute berekin ekarri gauzatzeko konpromiso irmorik.

Diruz lagungarria den kostuaren zenbatekoa kontratu txikiari aplikatu beharreko kontratazio publikoko araudian ezarritakoa baino handiagoa denean, eta azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 31.3 artikuluan aurreikusitako kasuren bat gertatzen ez denean, laguntzaren azken hartzaileak egiaztatu beharko du gutxienez hiru hornitzaileren eskaintza bana eskatu duela, agindu horretan ezarritakoaren arabera. Hautatzen den hornitzailea ez bada eskaintza ekonomikorik onena egin duena, memoria bat aurkeztu beharko da, hautaketa hori arrazoiz justifikatzeko. Dokumentazio hori obra amaitutakoan aurkeztu beharko da, justifikazio-dokumentazioaren zati gisa.

2. Proiektuak ez badu aldez aurretiko administrazio baimenik edo erantzukizunpeko adierazpenik edo aldez aurretik ez bazaio inongo administraziori horren berri eman, eta ez badago Ingurumen Ebaluazioari buruzko 21/2013 Legearen 7. artikuluan jasotako nahitaezko ingurumen-inpaktuaren ebaluazioko kasu bakar batean ere, proiektuaren sustatzaileak erantzukizunpeko adierazpen bat aurkeztu beharko du, jarduketak ingurumenean eraginik ez duela adierazteko.

Hori ez da aplikagarria izanen estalkiko eguzki-teknologia fotovoltaikoan egindako jarduketetan. 6. programaren esparruko jarduketak direnean ere ez da aplikatuko.

3. Eskatzaileak beharrezko dokumentazioa gehituko du, jarduketen azken hartzaileak pizgarri-programa bakoitzean ezarritako baldintzak betetzen dituela egiaztatu ahal izateko.

3.–Dokumentazio teknikoa.

1. Programa guztietarako, memoria teknikoa edo proiektua, kasua zein den, zeinetan egin beharreko jarduketa deskribatzen baita eta oinarri honetan kasu zehatz bakoitzerako deskribatzen den informazioa egiaztatzen baita.

2. Programa guztietarako, 100 kW-eko potentzia nominala gainditzen bada, txosten bat aurkeztuko da, honako hauek adieraziz:

I.–Plan estrategiko bat, honako hauek jasoko dituena: instalazioaren osagaien jatorria edo fabrikazio-lekua (nazionala, Europakoa edo nazioartekoa) eta ingurumenean duen inpaktua, biltegiratzea ere barne hartuta; osagaiak hautatzeko erabilitako kalitate edo iraunkortasun irizpideak, instalazioaren elkarreragingarritasuna edo sistemari zerbitzuak eskaintzeko duen potentziala, eta proiektuak ustez izanen duen trakzio-eragina ETEetan eta autonomoetan. Horrez gain, tokiko enpleguan eta tokiko, eskualdeko eta nazioko balio kate industrialean izanen duen inpaktuaren estimazioak ere jasotzen ahalko ditu. Dokumentu hori laguntzak deitzen dituen agintaritzak argitaratuko du.

II.–Proiektuak hau betetzen duela dioen justifikazioa: Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2020/852 (EB) Erregelamenduan, 2020ko ekainaren 18koan (2019/2088 (EB) Erregelamendua aldatzen duena), inbertsio jasangarriak errazteko esparrua ezartzeari buruzkoan ezarritako ingurumen helburuei kalte nabarmenik egiten ez dela. Kasu horretan, jarduketak 100 kW-eko potentzia gainditzen ez badu, eskatzaileak erantzukizunpeko adierazpen bat aurkeztu beharko du, baldintza hori betetzen duela esanez. Horretarako, IDAEk justifikazio hori errazago egiteko gidak argitaratzen ahalko ditu.

III.–Egindako obra zibiletan sortutako eraikuntza eta eraispen hondakinen %70eko balorizazioa betetzen dela behar bezala egiaztatzeko, sortutako hondakinen guztizko kopurua jasotzen duen laburpen-memoria aurkeztuko da, EHZ kodeen arabera sailkatuta, eta hondakinak jasotzen dituzten kudeatzaileen ziurtagiriak, lortutako balorizazio-ehunekoa adierazten dutenak. Balorizatu ezin diren hondakin arriskutsuak ez dira kontuan hartuko helburu hori lortzeko.

3. 1., 2., 3., 4. eta 5. pizgarri-programetarako, gainera, honako hau egiaztatu beharko da aurreikusitako jarduketarako:

a) Proiektuaren datuak:

I.–Datu orokorrak:

Proiektuaren kokapena argi eta garbi identifikatu beharko da, datu hauek emanez: posta-helbide osoa (kalea, zenbakia edo km eta udalerria), estalkian egiten den edo ez, udalerria eta partzela edo poligono zenbakia, katastroko erreferentzia edo UTM koordenatuak. Aurrekoaz gain, energia elektrikoz hornituko diren kontsumo-puntuak identifikatu beharko dira.

II.–Biltegiratzea:

Biltegiratze sistemarik egonez gero, kontuan izan beharko da sistema horrek ez duela gainditzen 2 kWh/kW-ko sortze-potentziaren aurrean instalatutako biltegiratze-ahalmenaren ratioa.

b) Biltegiratze sistemak sartuz gero, teknikari eskudun batek edo enpresa instalatzaile batek sinatutako erantzukizunpeko adierazpena aurkeztu beharko da, biltegiratze sistema sarera zuzenean konektatuta ez dagoela eta autokontsumoko instalazioaren parte izanen dela egiaztatzeko.

c) 4. pizgarri-programari atxikitako eskaeren kasuan, teknikari eskudun batek edo enpresa instalatzaile batek sinatutako erantzukizunpeko adierazpen bat aurkeztu beharko da. Adierazpen horrek ziurtatu behar du instalazioari lotutako kontsumitzailearen edo kontsumitzaileen urteko energia-kontsumoa instalazioak sortutako urteko energiaren %80 edo gehiago dela. Halaber, zenbatespen hori justifikatu beharko da instalazioa gauzatu ondoren eta dagokion laguntzaren ordainketa adostu aurretik, II. AII.B eranskineko b) letrako 3. apartatuan adierazitakoarekin bat etorriz.

4. 6. pizgarri-programarako, gainera, honako hau egiaztatu beharko da aurreikusitako jarduketarako:

a) Proiektuaren datuak:

Proiektuaren kokapena argi eta garbi identifikatu beharko da, datu hauek emanez: posta-helbide osoa (kalea, zenbakia edo km eta udalerria), udalerria eta partzela edo poligono zenbakia, katastroko erreferentzia edo UTM koordenatuak.

Proiektuak gauzatzeko lizitazio bat egiteko betebeharra duten erakunde publikoen kasuan, ez da fabrikatzailearen, markaren eta ereduaren daturik aurkeztu beharko lizitazio hori ebatzi ez bada, baina aipatutako lizitazioaren baldintza-orriek laguntza eskaeran ezarritako baldintzak betetzeko beharrezkoak diren ezaugarri teknikoak ezarri beharko dituzte.

Eguzki-instalazio termikoen kasuan, sortze-potentzia kalkulatzeko, 0,7 kW/m²-ko ratioa hartuko da kontuan (eremu atzitzaile osoa). Kasu honetan, fabrikatzailea, marka eta modeloa eguzki-atzitzaileena da.

b) Biomasa-tipologietan diruz lagungarriak diren jarduketetarako, honako hauek gehituko zaizkie aurreko datuei:

Biomasa-tipologian diruz lagungarriak diren jarduketetarako, tokiko berokuntza-aparatuen biomasa-tipologiarako izan ezik, proiektua aurkeztu beharko da (instalazioa legeztatzeko beharrezkoa bada, Eraikinetako Instalazio Termikoen Erregelamenduan ezarritakoaren arabera), edo memoria teknikoa, egin beharreko jarduketak eta abiapuntuko egoera behar bezala deskribatzen dituena, teknikari eskudunak edo enpresa instalatzaileak sinatuta, eta, betiere, instalatu beharreko galdara edo galdaren teknologia, marka eta eredua aipatuz, entitate publikoen kasuan izan ezik: azken horiek proiektuak gauzatzeko lizitazio bat egin beharko dute nahitaez, eta proiektuek lehenagoko a) apartatuan marka eta ereduari buruz ezartzen dena bete beharko dute.

Biomasa-tipologiako eskaeretarako, gainera, honako hauek aurkeztu beharko dira:

1. Erabiliko diren erregai guztien berotegi-efektuko gasen emisioak murrizteko lehenetsitako balioa %80 edo gehiago dela dioen adierazpena, iturri berriztagarrietatik sortutako energiaren erabilera sustatzeari buruzko Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2018ko abenduaren 11ko 2018/2001 (EB) Zuzentarauaren VI. eranskinean beroa sortzeko adierazitakoen arabera, ekoizpen-sistema eta balio hori zehazten duten gainerako baldintzak kontuan hartuta, erregaiaren edo erregaien deskribapena eta balio lehenetsia adierazita.

Erabiliko den erregairen batek aurreko baldintza betetzen ez badu, teknikari eskudun independente batek sinatutako memoria bat aurkeztuko da. Bertan, proiekturako aurreikusitako baldintzetarako eta aipatutako VI. eranskineko metodologiaren arabera, erregai horrentzat berotegi-efektuko gasen murrizketa %80koa edo handiagoa dela justifikatuko da.

2. Tokiko berokuntza-aparatuak edo 1 MW baino gutxiagoko galdarak badaude, ekipamenduaren fabrikatzaileak egiaztagiri bat aurkeztu beharko du, urtaroko energia-eraginkortasunari eta erabiliko den erregairako isuriei buruzko baldintzak betetzen direla egiaztatzeko. Baldintza horiek ez dira izanen indarreko Ekodiseinuko Erregelamenduan definitutakoak baino apalagoak (dagokionaren arabera, Batzordearen 2015/1185 (EB) Erregelamendua edo Batzordearen 2015/1189 (EB) Erregelamendua).

3. Tokiko berokuntza-aparatuak edo 1 MW baino gutxiagoko galdarak badaude, onuradunak adierazpen bat aurkeztu beharko du, eta bertan konpromisoa hartu beharko du bost urteko epean dokumentu-erregistro bat edukitzeko, dioena ekipoan erabilitako erregaiak ziurtagiri bat baduela, erakunde independente batek emana, honako hau betetzeari dagokionez: A1 klasea UNE-EN-ISO 17225-2 arauan ezarritakoaren arabera, UNE-EN-ISO 17225-4 arauko 1. klasea, 164003 arauko A1 klasea, edo 16004 arauko A1 klasea.

c) Geotermia, Hidrotermia eta Aerotermia tipologietan jarduketa diruz lagungarrietarako, honako hauek gehituko zaizkie aurreko datuei:

BEROKUNTZA

HOZKETA

EUB

Potentzia (Kw)

Zenbatetsitako urteko energia (kWh/urte)

SPF errendimendua

Geotermia-tipologiako instalazioen kasuan, instalazio geotermikoak direnean, aurreko taulari gehituko zaio:

SISTEMA
(IREKIA/ITXIA)

ZUNDAKETA KOPURUA

ZUNDAKETA
LUZERA (m)

Hartzeko eremua

d) Geotermia, Hidrotermia eta Aerotermia-tipologietan diruz lagungarriak diren jarduketetarako, proiektua edo memoria teknikoa aurkeztu beharko da (dagokionaren arabera eta Eraikinetako Instalazio Termikoen Erregelamenduaren arabera), egin beharreko jarduketak eta abiapuntuko egoera behar bezala deskribatuko dituena, teknikari eskudunak edo enpresa instalatzaileak sinatuta.

8.3. Eskaerarekin batera aurkezten diren agiriak PDF formatuan aurkeztuko dira, behar bezala identifikatuta (adib.: , “Memoria”, “NANa” etab.).

8.4. Aurkeztutako dokumentazioak ez baditu Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 66. artikuluko betebeharrak betetzen, Trantsizio Energetikoaren Zerbitzuak interesdunari eskatuko dio 10 egun balioduneko epean zuzentzeko, eta ohartaraziko dio, hala egin ezean, eskaera bertan behera uzten duela ulertuko dela eta espedientea artxibatzeko ebazpena emanen dela.

8.5. Pertsona juridiko batek modu presentzialean aurkezten badu eskaera, eta ez ezarritako bide elektronikoaren bidez, interesdunari eskatuko zaio eskaera zuzen dezala, hau da, modu elektronikoan aurkez dezala. Ondorio guztietarako, eskaeraren aurkezpen eguna zuzenketaren eguna dela ulertuko da.

9. oinarria.–Dirulaguntza ematea.

9.1. Laguntzak kudeatzen dituen organoak, hau da, Trantsizio Energetikoaren Zerbitzuak, eskaerak aztertuko ditu, eta gero organo eskudunari ebazpen proposamena igorriko dio. Proposamen horretan adieraziko da onuradunek dirulaguntza eskuratzeko baldintza guztiak betetzen dituztela.

9.2. Industriaren, Energiaren eta S3 Proiektu Estrategikoen zuzendari nagusia da organo eskuduna dirulaguntza nori eman ebazteko.

Ebazpena arrazoitua izanen da, eta eman eta jakinarazteko gehieneko epea sei hilabetekoa izanen da, eskaera aurkezten den egunetik hasita. Epe horretan eskatzaileari berariazko ebazpena jakinarazi ezean, eskaera ezetsitzat joko da.

10. oinarria.–Diruz lagundutako jarduketa justifikatzea.

10.1. Onuradunek 18 hilabeteko epea dute jarduketa justifikatzeko, laguntza ematen duen ebazpena jakinarazten denetik hasita. Horretarako, 8.1 oinarrian ezarritako moduan aurkeztu beharko dute ordainketa eskaera, bai eta deialdi honen II. eranskinean (AII.B) eskatutako dokumentazioa ere.

10.2. Laguntzaren ordainketa eskaera eta justifikatzeko dokumentazioa osorik eta egintza bakar batean aurkeztuko dira. Laguntza justifikatzeko dokumentazioa osoa ez bada edo akastuna bada, onuradunari eskatuko zaio zuzen dezala 10 egun balioduneko epean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 68. artikuluan ezarritakoarekin bat. Halaber, zuzentzeko eskatuko zaio baldin eta postaz edo modu presentzialean aurkeztu bada, bitarteko elektronikoen bitartez aurkeztu behar duten onuradunen kasuan.

10.3. Laguntza justifikatzeko dokumentazioa apartatu honetan ezarritako epealdian aurkeztu ezean, laguntza kobratzeko eskubidea galduko da.

10.4. Nafarroako Gobernuaren Diruzaintzak dirua onuradunaren kontuan sartzeko, onuradunak “Transferentzia bidez ordaintzeko eskaera” bete eta Nafarroako Ogasun Departamentuko diruzaintzan aurkeztu beharko du, salbu eta lehenago aurkeztu badu.

11. oinarria.–Aurrerakinak.

Laguntzen azken hartzaileek aurrerakinak eskatzen ahalko dituzte, 477/2021 Errege Dekretuan aurreikusitakoaren arabera, eta honako ezaugarri hauek bete beharko dituzte:

a) Ordainketa aurreratuaren eskaera aurkeztea.

b) Emandako dirulaguntzaren ehuneko ehunaren berme ekonomikoa jarri izanaren Ogasun Departamentuaren ordezkagiria aurkeztea.

c) Aurreratutako zenbatekoa diruz lagundutako jardueraren gastuak ordaintzeko baino ez dela erabili behar.

d) Dirulaguntza emateko ebazpena jakinarazi eta gehienez ere hemezortzi hilabeteko epean justifikatu beharko dira jarduketak, 10. oinarrian ezarritakoaren arabera.

e) Frogatzea Europako funtsak kudeatzeko berariaz esleitutako kredituen kargura aurretik emandako beste edozein aurrerakin itzultzeko betebeharrak ordainduta dituela.

12. oinarria.–Dirulaguntza ordaintzea.

12.1. Ordaintzeko eskaera jasota, eta frogagiriak aztertuta, kudeaketa organoak organo eskudunari igorriko dio ordainketa egiteko ebazpenaren proposamena. Horrekin batera, txosten bat aurkeztuko da, ziurtatzen duena betetzen direla dirulaguntza emateko arrazoi izandako xedeak eta onuradunek betetzen dituztela dirulaguntza kobratzeko eskubidea ematen duten baldintzak.

12.2. Dirulaguntza ordaintzeko ebazpena sei hilabeteko epean emanen da, frogagiriak aurkezten direnetik hasita.

12.3. Dirulaguntzak 60.000 eurotik gorakoak direnean, haiek ordaindu ahal izateko, aldez aurretik organo kudeatzaileak inbertsioaren egiaztapen materiala eginen du. Espedientean egiaztapenaren berri jaso beharko da, aktaren bidez edo egiaztapen txostenaren bidez.

13. oinarria.–Onuradunen betebeharrak.

13.1. Laguntzaren onuradunek honako betebehar hauek izanen dituzte:

a) Pertsona fisikoak alde batera utzita, gainerako onuradunek agirien bidez justifikatu beharko dute laguntzaren xedea den jarduketarekin lotutako transakzio guztietarako kontabilitate bereizia erabili dela (sarrerak eta ordainketak, eta, halakorik izan bada, laguntzen sarrera, hornitzaileei egindako ordainketak eta abar). Gastuari buruzko agiriak eta kontabilitatea justifikatzen duten auditoretzak aurkeztu beharko dira, auditoretza-pista egoki baten bidez.

b) Pertsona juridiko pribatuek, dirulaguntzaren esleipena jakinarazi eta hilabeteko epean, modu telematikoan aurkeztu behar dute dirulaguntzen onuradunen gardentasun betebeharrari buruzko aitorpena, irailaren 11ko 59/2013 Foru Dekretuan arautua. Foru dekretu horren 3. artikuluan eskatzen den informazioa aurkezteko betebeharra bete ezean, ezin izanen da ordaindu onartutako dirulaguntza.

c) Diruz lagundutako jarduera egin eta justifikatzea deialdi honetako oinarrietan ezarritako moduan eta epeetan.

Jarduketa gauzatu dela justifikatzeko aurkezten den dokumentazioak koherentea izan beharko du laguntza eskatzeko formularioan emandako informazioarekin.

d) Laguntzak kudeatzen dituen organoari jakinaraztea dirulaguntza eskatu ondoren xede bererako beste laguntza, diru-sarrera edo baliabide batzuk lortu direla, beste administrazio edo erakunde publiko edo pribatu batek emanak.

Halaber, dirulaguntza ematean kontuan izan den edozein inguruabar (objektibo nahiz subjektibo) aldatzen bada, horren berri eman beharko da.

e) Klimatizaziorako biomasa-instalazioen edo EUBren kasuan (6. pizgarri-programaren barruan daude), tokiko berokuntza-aparatuak edo 1 MW baino gutxiagoko galdarak dituzten jarduketetarako:

Onuradunak dokumentu-erregistro nahikoa izanen du egiaztatzeko ekipoan erabilitako erregaiak ziurtagiri bat duela, erakunde independente egiaztatu batek emana, honako hauek betetzen dituela egiaztatzeko: UNE-EN-ISO 17225-2 arauan ezarritakoaren araberako A1 mota, UNE-EN-ISO 17225-4 arauaren 1. mota, 164003 arauaren A1 mota edo 164004 arauaren A1 mota. Erregistro hau bost urtez mantenduko da.

f) Nahitaez, 1.000.000 eurotik gorako kostu hautagarria duten proiektuen kasuan, eta, aukeran, gainerakoen kasuan, justifikazio-kontua aurkeztuko da auditore-txostenarekin batera, uztailaren 21eko 887/2006 Errege Dekretuak onartutako azaroaren 17ko 38/2003 Legearen Erregelamenduaren 74. artikuluan aurreikusitakoaren arabera, deialdi honetan zehaztuko den irismenarekin.

g) Industriaren, Energiaren eta S3 Proiektu Estrategikoen Zuzendaritza Nagusiak eskatzen duenean, erregistratutako emaitza energetikoen bilakaeraren berri ematea, eta emaitzak zabal daitezela baimentzea, 10 urteko epean 1., 2., 3., 4. eta 5. pizgarri-programetako jarduketetarako, laguntza ordaintzen denetik hasita.

h) Behar den informazio guztia ematea, Industriaren, Energiaren eta S3 Proiektu Estrategikoen Zuzendaritza Nagusiak eskatzen diona laguntzen xedea ikuskatzeko eginkizunak betetzeko.

i) Onuradunak diruz lagundutako jarduketari buruz egiten dituen erreferentzia guztietan (argitalpenetan, hedapen jardueretan, web-orrietan eta, oro har, edozein hedapen bidetan) Industriaren, Energiaren eta S3 Proiektu Estrategikoen Zuzendaritza Nagusiak ezartzen dituen baldintzak bete behar dira, halakoak badira, bai eta programaren irudiari buruzko eskuliburuan ezarritakoak ere. IDAEren webgunean eskura daiteke eskuliburu hori.

j) Dirulaguntzei buruzko Foru Legearen 9. artikuluan ezarritako betebehar orokorrak.

k) Onuradunak aurrerakina eskatu nahi badu, aurrerakinaren eskabidearekin eta 11. oinarrian ezarritako gainerako dokumentazioarekin batera, erantzukizunpeko adierazpen bat aurkeztu beharko du, aurretik Europako funtsak kudeatzeko berariaz esleitutako kredituen kargura emandako beste edozein aurrerakin itzultzeko betebeharrak ordainduta dituela adierazten duena.

l) Dirulaguntza eman zaiela jakinarazi eta hilabeteko epean, onuradunek erantzukizunpeko adierazpena aurkeztu beharko dute, laguntzen azken hartzaileek justifikazioa aurkeztu ondoren, honako hauek bermatzeko:

1. Aukera-berdintasunari eta diskriminaziorik ezari buruzko nazioko eta Europako arauak betetzen direla, horrelako jarduketei aplikatzekoak zaizkienak.

2. Garapen jasangarriari buruzko nazioko eta Europako arauak betetzen direla.

3. Iruzurraren aurkako neurri eraginkorrak eta proportzionatuak aplikatzen direla laguntzaren xede den proiektuaren kudeaketa-eremuan (IDAEren webgunean eskuragarri egonen den ereduaren arabera), pertsona fisikoentzat izan ezik.

4. 1., 2. eta 4. pizgarri-programetarako, teknologia bereko (eolikoa edo fotovoltaikoa) instalazio gehiagorik ez dagoela 477/2021 Errege Dekretuan jasota dauden pizgarri-programen bidez diruz lagunduta, laguntzaren azken hartzaile berari, kokapen berari edo kontsumo berari edo kontsumo berei lotuta.

13.2. Oinarri arautzaile hauetan edo Dirulaguntzei buruzko Foru Legean ezarritako betebeharren bat bete ezean, onartutako dirulaguntza jasotzeko eskubidea galtzen ahalko da edo, kasua bada, diru hori itzuli egin beharko da, foru lege horren 35. artikuluan xedatutakoarekin bat.

Halaber, aurreko betebeharretako bat hein batean betetzen ez bada, berriz ere zehazten ahalko da emandako dirulaguntzaren zenbatekoa, proportzionaltasun printzipioari jarraikiz, edo, zein den kasua, dagokion zenbatekoa itzuli beharko da.

14. oinarria.–Baliabide elektronikoen bidezko harremanak.

14.1. Pertsona juridikoek baliabide telematikoen bitartez aurkeztu beharreko laguntza-eskaerak eta gainerako dokumentazio guztia Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Erregistro Orokor Elektronikoan aurkeztu behar dituzte, Nafarroako Gobernuak Interneten duen Atariko (www.nafarroa.eus) tramiteen katalogoan dagoen laguntzen fitxaren bidez.

Administrazio egintzen jakinarazpena eta laguntza hauek emateko prozeduraren barruan egiten diren jarduketa guztien komunikazioak pertsona juridiko eskatzaileen gaitutako helbide elektronikoaren bidez eginen dira.

Pertsona fisikoek, lehentasunez, dokumentazioa bitarteko telematikoen bidez aurkezten ahal dute, edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16. artikuluan jasotzen den edozein tokitan.

14.2. Ogasun Ministerioaren http://notificaciones.060.es helbidean eskuratu daiteke gaitutako helbide elektronikoa. Horretarako, ziurtagiri digitala eduki behar da.

Halaber, Nafarroako Gobernuak gaitutako jakinarazpen prozeduretarako harpidetza egin beharko da, gaitutako helbide elektronikoa lortzen den helbide berean.

15. oinarria.–Dokumentazioa eta eredu normalizatuak.

15.1. Eskaera egiteko aurkeztu beharreko dokumentazioa:

–1 zenbakiko dokumentua. Eskabide-inprimakia (eskuragarri dagoen eredua).

–2 zenbakiko dokumentu. Eskatzailearen (edo haren ordezkariaren) NANaren, AIZren edo IFZren kopia.

–3 zenbakiko dokumentua. Memoria teknikoa edo proiektu teknikoa.

–4 zenbakiko dokumentua. Informazio gehigarriaren formularioa (eskuragarri dagoen eredua).

–5 zenbakiko dokumentua. Ordezkapenaren justifikazioa, halakorik bada.

–6 zenbakiko dokumentua. Oinarri arautzaileetan eta eranskinetan ezarritako adierazpenak, txostenak eta justifikazioak (eskuragarri dauden ereduak).

15.2. Onuradunen zerrenda ezartzen duen emakidaren ebazpena argitaratu ondoren aurkeztu beharreko dokumentazioa honako hau da:

–7 zenbakiko dokumentua. Gardentasunari buruzko adierazpen, kasua bada. (Eskuragarri dagoen eredua).

–8 zenbakiko dokumentua. Aurrerakin-eskaera. (Eskuragarri dagoen eredua).

–9 zenbakiko dokumentua. Justifikatu aurreko erantzukizunpeko adierazpena. (Eskuragarri dagoen eredua).

15.3. Justifikazio-fasean aurkeztu beharreko dokumentazioa deialdia arautzen duten oinarrien 13. oinarrian eta AII.B eranskinean ezarrita dago.

15.4. Deialdiaren web fitxan ezarriko da pizgarri-programa eta fase bakoitzerako aurkeztu beharreko dokumentazioa.

16. oinarria.–Emandako dirulaguntzen publizitatea.

16.1. Trantsizio Energetikoaren Zerbitzuak jendaurrean jarriko ditu emandako dirulaguntzak Ogasuneko eta Funtzio Publikoko Ministerioaren Dirulaguntzen Datu Base Nazionalaren bitartez (http://www.pap.minhafp.gob.es/bdnstrans/GE/eu/index), honako hauek adierazita: deialdia, laguntza zein aurrekontu-kredituri egotzi zaion, onuradunak eta emandako diru kopurua.

16.2. Onuradunei jakinarazten zaizkien ebazpenetan, aipatu egin behar dira Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demografikorako Ministerioa; Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Plana eta Suspertze eta Erresilientzia Mekanismoa.

17. oinarria.–Oinarri arautzaileen aurkako errekurtsoa.

Interesdunek gora jotzeko errekurtsoa jar dezakete oinarri arautzaile hauen aurka, Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko kontseilariari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.

I. ERANSKINA

Jarduketa diruz lagungarrien eta kostu hautagarrien bete beharreko baldintzak

477/2021 Errege Dekretuaren bidez onartutako pizgarri-programak sei dira; horietatik hiru energia-iturri berriztagarriak dituzten autokontsumoko instalazioetara bideratzen dira, biltegiratzearekin edo biltegiratzerik gabe (1., 2. eta 4. pizgarri-programak); beste bi, energia-iturri berriztagarriak dituzten eta lehendik dauden autokontsumoko instalazioetan biltegiratzea gehitzera bideratzen dira (3. eta 5. pizgarri-programak), eta azkena energia berriztagarri termikoen instalazioetara (6. pizgarri-programa).

Eskaerak bakarra izan behar du aurreko pizgarri-programetan laguntza jaso nahi duen instalazio bakoitzeko, kontuan hartuta, gainera, 477/2021 Errege Dekretuak eskaeren artean ezarritako bateraezintasun-araubidea.

477/2021 Errege Dekretuaren bidez finantzatutako instalazioek aintzat hartuko dute Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2020/852 (EB) Erregelamenduan ezarritako ingurumen-helburuei kalte esanguratsurik ez eragiteko printzipioa (Erregelamendu hori 2020ko ekainaren 18ko inbertsio jasangarriak errazteko esparrua ezartzeari buruzkoa da, 2019/2088 (EB) Erregelamendua aldatzen duena).

2. oinarrian, 477/2021 Errege Dekretuan jasotako pizgarri-programen azken hartzaileek bete behar dituzten irizpideak ezartzen dira.

Diruz lagungarriak diren jarduketa-tipologiek honako baldintza hauek bete behar dituzte, baita eranskin honetan jasotakoak ere:

–1. pizgarri-programa: Zerbitzuen sektorean, energia-iturri berriztagarriak dituzten autokontsumoko instalazioak egitea, biltegiratzearekin edo gabe.

Jarduketa diruz lagungarria izanen da iturri berriztagarriekin energia elektrikoa sortzeko instalazioetan inbertitzea, zerbitzuen sektoreko establezimenduen edo instalazioen autokontsumorako, bai eta jarduketa horiei lotutako biltegiratzea ere.

–2. pizgarri-programa: Ekonomiako beste ekoizpen-sektore batzuetan energia-iturri berriztagarriak dituzten autokontsumoko instalazioak egitea, biltegiratzearekin edo gabe.

Jarduketa diruz lagungarria izanen da iturri berriztagarriekin energia elektrikoa sortzeko instalazioetan inbertitzea, 1. pizgarri-programan aurreikusita ez dauden ekoizpen-sektoreetako establezimenduen edo instalazioen autokontsumorako, bai eta jarduera horiei lotutako biltegiratzea ere.

–3. pizgarri-programa: Biltegiratzea gehitzea zerbitzuen sektorean eta beste ekoizpen-sektore batzuetan lehendik dauden energia-iturri berriztagarriak dituzten autokontsumoko instalazioetan.

Honako hau jarduketa diruz lagungarria izanen da: iturri berriztagarriak dituzten autokontsumoko instalazioen kontagailuaren atzeko aldeko biltegiratze-sistemetan inbertitzea. Instalazio horiek zerbitzuen sektorekoak nahiz beste ekoizpen-sektore batzuetakoak izanen dira, eta lehendik ere badaudenak.

–4. pizgarri-programa: Energia-iturri berriztagarriak dituzten autokontsumoko instalazioak egitea bizitegi-sektorean, administrazio publikoetan eta hirugarren sektorean, biltegiratzearekin edo gabe.

Jarduketa diruz lagungarria izanen da energia elektrikoa iturri berriztagarriekin sortzeko instalazioetan inbertitzea, bizitegi-sektorean, hirugarren sektorean eta administrazio publikoetan autokontsumorako, bai eta jarduketa horiei lotutako biltegiratzea ere.

–5. pizgarri-programa: Bizitegi-sektorean, administrazio publikoetan eta hirugarren sektorean energia-iturri berriztagarriak dituzten eta lehendik dauden autokontsumoko instalazioetan biltegiratzea gehitzea.

Honako hau jarduketa diruz lagungarria izanen da: energia elektrikoa iturri berriztagarriekin sortzen duten autokontsumoko instalazioen kontagailuaren atzeko aldeko biltegiratze-sistemetan inbertitzea. Instalazio horiek bizitegi-sektorekoak, administrazio publikoetakoak eta hirugarren sektorekoak izanen dira, eta lehendik ere badaudenak.

–6. pizgarri-programa: Bizitegi-sektorean energia berriztagarri termikoen instalazioak egitea.

Honako hau jarduketa diruz lagungarria izanen da: energia termikoa iturri berriztagarriekin sortzen duten instalazioetan inbertitzea, etxebizitzen klimatizaziorako edo EUB produzitzeko.

AI.1 Jarduketa diruz lagungarriak

A. 1., 2. eta 4. pizgarri-programen barruan diruz lagungarriak diren energia berriztagarria sortzeko jarduketek barne hartzen dituzte autokontsumorako jarduketa fotovoltaikoak eta eolikoak.

477/2021 Errege Dekretuaren ondorioetarako, autokontsumorako instalazioak dira apirilaren 5eko 244/2019 Errege Dekretuan ezarritakoak (dekretu horretan energia elektrikoaren autokontsumorako baldintza administratibo, tekniko eta ekonomikoak arautzen dira).

Era berean, 477/2021 Errege Dekretuaren ondorioetarako, jarduketa diruz lagungarriak izanen dira aipatu 244/2019 Errege Dekretuan araututa ez dauden eta saretik isolatuta dauden instalazioak.

Jaso beharreko gehieneko dirulaguntza instalazioaren lehen 5 MW-ak izanen dira. Muga horretatik gorako potentziak instalatzen ahalko dira, baina ezin izanen dute inolaz ere laguntzarik jaso adierazitako 5 MW gainditzen dituen potentziagatik.

Teknologia bakoitzerako (eolikoa edo fotovoltaikoa), jarduketa bakarra aukeratzen ahalko da laguntzaren azken hartzaile bakoitzeko eta kokapena bakoitzeko, edo kontsumoari edo kontsumo berei lotuta.

B. Era berean, 477/2021 Errege Dekretuaren ondorioetarako hautagarria izateko, eta 1., 2., 3., 4. eta 5. pizgarri-programei dagokienez, biltegiratze-instalaziotzat hartzen da elektrizitatearen azken erabilera hura sortu ondorengo une batera atzeratzen duena, edo energia elektrikoa beste energia forma bihurtzen duena, biltegiratzen ahal dena gero berriz ere energia elektriko bihurtzeko. Instalazio horiek hautagarriak izan daitezen, baldintza hau bete beharko da: biltegiratzea ez egotea zuzenean sarera konektatuta, baizik eta autokontsumoko instalazioaren parte izatea.

Bakarrik hartuko dira hautagarritzat 2 kWh/kW-eko sortze-potentziaren aurrean biltegiratze-ahalmen instalatuaren ratioa gainditzen ez duten biltegiratze-instalazioak. Gainera, 5 urteko gutxieneko bermea izan behar dute.

Biltegiratzeko teknologia berun-azidoak ez dira hautagarriak izanen.

3. eta 5. pizgarri-programek ezartzen dute jarduketa diruz lagungarritzat biltegiratze-instalazioak jartzea lehendik dauden autokontsumo berriztagarriko instalazioetan.

Bestalde, 1., 2. eta 4. pizgarri-programek ezartzen dute jarduketa diruz lagungarritzat sorkuntza-instalazio berriak, eta horiek biltegiratze-instalazioak izan ditzakete lotuta.

C. 477/2021 Errege Dekretuak onartutako edozein pizgarri-programari atxikitako instalazio guztiek, 6. programako tokiko berokuntza-aparatuen biomasa-tipologia izan ezik, dirulaguntzaren xede den instalazioak sortutako energia elektrikoa edo termikoa monitorizatzeko sistema bat izan beharko dute.

Sistema honen funtzionalitateak hauek izanen dira:

–Sistema horrek erakutsi beharko du energia berriztagarriaren eguneko, hileko eta urteko ekoizpena, gutxienez, baita aldi horien energia kontsumoa ere.

–Aurrekoaz gain, sistemak datu gehigarriak ere erakusten ahalko ditu, hala nola saihestutako CO2 emisioak eta instalazioaren jabearentzat sortutako aurrezpen ekonomikoa.

–Pantaila bat egonen da ikusgai, datu horiek eguneratuta erakutsiko dituena. Hori programa guztiei aplikatuko zaie, 4., 5. eta 6. pizgarri-programetan sartutako bizitegi-sektoreko jarduketei izan ezik.

–Aurrekoaz gain, edozein jarduketetarako, informazio hori gailu mugikorraren bidez eskuratzen ahalko da.

D. 4. programako jarduketa diruz lagungarrietarako, laguntzaren xede den instalazioari lotutako kontsumitzaileak edo kontsumitzaileek kontsumitutako energia elektrikoaren batura, urteko zenbaketan, instalazioak urtean sortutako energiaren %80 edo handiagoa izatea aurreikusi beharko da.

E. 6. pizgarri-programaren barruko jarduketa diruz lagungarrien artean teknologia hauek daude: eguzki-teknologia termikoa, biomasa, geotermikoa, hidrotermikoa edo aerotermikoa (aire-aire teknologiak izan ezik), klimatizaziorako eta/edo etxeko ur berorako.

Egindako instalazioek bete beharko dituzte uztailaren 20ko 1027/2007 Errege Dekretuak onartutako Eraikinetako Instalazio Termikoen Erregelamenduan (EITE) ezarritako baldintzak, bai eta aplikagarri zaien beste edozein araudi ere. Elektrikoki eragindako bero-ponpen kasuan, 2,5etik gorako SPFa izan beharko dute.

F. Klimatizaziorako edo EUBrako biomasako instalazioen kasuan (6. pizgarri-programaren barruan daude):

Tipologia honetako instalazioek gutxienez % 80ko murrizketa lortu beharko dute berotegi efektuko gas-isurpenetan, eta, horrela, %100ekoa izanen da helburu klimatikoetarako laguntza kalkulatzeko koefizientea, betiere, berreskurapen eta bizileku mekanismoa ezartzen duen 2021/241 (EB) Erregelamenduaren VI. eranskinean ezarritakoarekin bat etorriz.

Gainera, tokiko berokuntza-aparatuak edo 1 MW baino gutxiagoko galdarak barne hartzen dituzten jarduketek:

–Ekipamenduaren fabrikatzailearen egiaztagiri bat aurkeztu beharko dute, erabiliko den erregaiaren urtaroko eraginkortasun energetikoaren eta emisioen baldintzak betetzen dituela egiaztatzeko. Baldintza horiek indarrean dagoen Ekodiseinuko Erregelamenduan zehaztutakoak bezain zorrotzak izanen dira (Batzordearen 2015/1185 (EB) Erregelamendua edo Batzordearen 2015/1189 (EB) Erregelamendua, dagokionaren arabera).

–Oinarri hauetan eta jarduera-tipologia honetarako deialdietan ezarritako betebeharrez gain, onuradunak dokumentu-erregistro bat edukiko du, ekipoan erabilitako erregaiak A1 klasea (UNE-EN-ISO 17225-2 arauaren arabera) betetzen duela egiaztatzen duen ziurtagiria duela, entitate independente batek emandakoa; edo, bestela, UNE-EN-ISO 17225-4 arauaren 1. klasea betetzen duela, 164003 arauaren A1 klasea betetzen duela, edo 164004 arauaren A1 klasea betetzen duela. Erregistro hau bost urtez mantenduko da.

Halaber, 1 MW-eko edo gehiagoko eta 50 MW-eko edo gutxiagoko instalazioen isuriek abenduaren 22ko 1042/2017 Errege Dekretuak ezartzen dituen emisio-baldintzak bete beharko dituzte (errege dekretu hori errekuntza instalazio ertainetatik atmosferara egiten diren zenbait agente kutsatzaileren gehieneko emisioak mugatzeari buruzkoa da, eta airearen kalitateari eta atmosferaren babesari buruzko azaroaren 15eko 34/2007 Legearen IV. eranskina eguneratzen du), baita aplikatzekoa zaien nazioko beste edozein lege ere.

Biomasak bete eginen ditu iturri berriztagarrietatik sortutako energiaren erabilera sustatzeari buruzko Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2018ko abenduaren 11ko 2018/2001 Zuzentarauaren 29. artikulutik 31. artikulura bitartean ezarritako jasangarritasun-irizpideak, bai eta eskuordetutako eta betearazteko egintzak ere.

6. pizgarri-programan sartutako tokiko berokuntza-aparatuek aurrealdea itxita eduki behar dute.

AI.2 Kostu hautagarriak

1. Kostu hautagarriak hemen zerrendatzen direnak dira:

a) Laguntzaren xede diren jarduketa-tipologiekin lotutako ekipo eta materialetan egindako inbertsioa, metatze-sistemei dagokiena barne, hala badagokio.

b) Laguntzaren xede diren jarduketa-tipologiekin lotutako obrak eta/edo instalazioak egiteko kostuak.

c) Ekipamendu elektromekanikoak, hidraulikoak, kontrolekoak eta osagarriak, laguntzaren xede den jarduketari lotuta badaude.

d) Goi-tentsioko eta behe-tentsioko sistema elektriko orokorra, transformadoreak, ebakuazio-linea eta garraioko edo banaketako sare elektrikoarekiko konexio-punturainoko sistema eta azpiegitura elektriko osagarriak barne, laguntzaren xede den jarduketa-tipologiaren arabera beharrezkoak badira. Hala badagokio, Behe Tentsioko Erregelamendu Elektroteknikoaren (BTEE) eta haren jarraibide tekniko osagarrien edo Goi-tentsioko Instalazio Elektrikoen Erregelamenduaren (GIEE) eta haren jarraibide tekniko osagarrien arabera dagozkion babesak eta ekipamenduak sartuko dira.

e) Laguntzaren xede den proiektuak hornitutako instalazio kontsumitzaileetan energia elektrikoaren edo termikoaren sorkuntza, metaketa eta eskaria kudeatzeko, aktiboki kontrolatzeko eta monitorizatzeko sistemak, kudeaketa eta ekoizpena optimizatzen lagunduko dutenak. Ekipo horiek laguntzaren onuradunarenak izan beharko dute, eta laguntzaren xede den jarduketari lotuta egon beharko dute.

f) Baliabidea kokalekuan neurtzeko sistemak, miaketa-zundaketak eta TRT saiakuntzak barne, instalazio geotermikoen kasuan.

g) Obra zibilak, laguntzaren xede diren jarduketekin lotuta badaude, eta proiektua behar bezala gauzatzeko beharrezkoak badira, hala nola estalkia sendotzea edo hura ordeztea sorkuntza-instalazioak okupatzen duen estalkiaren zati proportzionalean, hala badagokio. Era berean, diruz lagungarritzat joko dira, obra zibil moduan, honako partida hauek: proiekturako beharrezkoak diren eraikinak, zelaiak, hondeaketak, zangak eta kanalizazioak eta hodiak, energia elektrikoa sortzeko instalazioari edo energia elektrikoa integratzeko eta eskaria kudeatzeko sistemei lotutakoak, igeltserotzarako laguntzak, beharrezkoak diren instalazio osagarriak, instalazioaren barne-zortasuneko bideak, instalaziorako sarbideak egokitzea, kontrol-eraikinak, muntaketa-plataformak, aldi baterako instalazioak, zaharberritzea eta obren ondorengo ingurumen-neurri zuzentzaileak. Kostu hautagarritzat hartzeko, obrek baldintza hau bete behar dute: sortutako eraikuntzako eta eraispeneko hondakin ez-arriskutsuen %70 (pisuan) (EHZ 17 05 04 kodea duten hondakinak izan ezik) prestatzea beste material batzuk berrerabiltzeko, birziklatzeko eta balorizatzeko, hondakinak erabiliz beste material batzuk ordezteko betelanak barne. Era berean, eraispena dakarten proiektu finantzatuetan, eraispen selektiboa ere sartuko da.

h) Lekuan dauden instalazioak eraisteko kostua, baldin eta, horren ordez berriztagarrien instalazio bat egiteko orduan, baldintza hau betetzen bada: sortutako eraikuntzako eta eraispeneko hondakin ez-arriskutsuen gutxienez %70 (pisu garbian) (EHZ 17 05 04 kodea duten hondakinak izan ezik) prestatzea beste material batzuk berrerabiltzeko, birziklatzeko eta balorizatzeko, beste material batzuk ordezteko betegarri-operazioak barne sartuta. Era berean, eraispena dakarten proiektu finantzatuetan, eraispen selektiboa ere sartuko da.

i) Laguntzaren xede diren jarduketa-tipologiekin lotutako proiektuak edo memoria teknikoak idazteko kostuak.

j) Zuzendaritza fakultatiboaren kostuak, laguntzaren xede diren jarduketa-tipologiekin lotutakoak.

k) Laguntzaren xede diren jarduketa-tipologiekin lotutako obraren eta muntaiaren segurtasuna eta osasuna koordinatzea.

l) Laguntza eskaeraren kudeaketa-kostuak, txostenak eta eskaerarako eskatutako gainerako dokumentazioa idaztea barne. Ondorio horietarako, laguntza eskaeraren kudeaketa-kostutzat hartuko dira laguntzaren eskatzaileak edo azken hartzaileak enpresa edo profesional bati ordaindu dizkion gastuak, autonomia erkidegoaren aurrean egindako eskaeraren administrazio eta dokumentu-kudeaketa egiteagatik. Gastu horiek hautagarritzat jo ahal izateko, laguntza eskaeran sartutako aurrekontuan jaso beharko dira, eta, jarduketaren gainerako gastuekin batera, kontratu, faktura eta ordainketa egiaztagiri bidez justifikatu. Eskatutako laguntzaren zenbatekoaren %4 gainditzen ez duten kudeaketa gastuak baino ez dira hautagarriak izanen, muga 3.000 euro izanik espediente bakoitzeko.

m) Jarduketak egin izanaren justifikazioa kudeatzeko kostuak, txostenak idazteko kostuak eta laguntza horiek justifikatzeko eskatutako gainerako dokumentazioa barne. Ondorio horietarako, laguntzaren xede diren jarduketak egin izanaren justifikazioa kudeatzeko kostutzat hartuko dira laguntzaren azken hartzaileak enpresei edo profesionalei ordaindu dizkien gastuak, proiektua osatzen duten jarduerak egin izanaren justifikazioaren kudeaketa teknikoa, administratiboa eta dokumentala egiteagatik organo instruktorearen aurrean.

n) Auditoreak justifikazio-kontuari buruz egindako txostena.

o) Beharrezkoak direla justifikatutako beste partida batzuk (lagungarriak edo ez), jarduera-tipologia bakoitzari dagozkionak, apartatu honetako 3. puntuan diruz lagungarriak ez diren gastutzat jotakoez bestelakoak.

2. Pizgarri-programetan, lehen apartatuko l), m) eta n) ataletan jasotako gastuei aurre egiteko gehieneko kostu hautagarria ezin izanen da eskatutako laguntzaren %7 baino handiagoa, 7.000 euroko mugarekin, espediente bakoitzeko. Zerbitzu hauek egiten eta fakturatzen ahal dira justifikatzeko dokumentazioa aurkezteko ezarritako epean.

Horiez bestelako kostu guztiak ez dira hautagarritzat hartuko, ez eta laguntzaren azken hartzaileari fakturatu zaizkionak ere, 477/2021 Errege Dekretuak indarra hartu baino lehenagokoak badira.

3. Kontzeptu hauetan sartzen diren gastuak ez dira joko diruz lagungarritzat:

a) Balio Erantsiaren gaineko Zerga (BEZ) edo, hala badagokio, Kanarietako Zeharkako Zerga Orokorra (IGIC) edo Ekoizpenaren, Zerbitzuen eta Inportazioaren gaineko Zerga (IPSI).

b) Gastu propioak, bai langileenak, bai funtzionamenduarenak, bai gastu orokorrenak.

c) Ingurumen-inpaktuaren azterketak eta proiektu teknikoei oniritzia emateko kostuak.

d) Eskatzaileak proiektua garatzeko egiten dituen gainerako sustapen-gastuak.

e) Administrazio-baimenak, lizentziak, baimenak, abal eta/edo fidantzen kostua, isunak, tasak edo zergak.

f) Kudeaketei, kontratazioei, kontsultei edo administrazio tramiteei lotutako edozein gastu, nahiz eta beharrezkoak izan baimenak edo lizentziak lortzeko, 1. apartatuan sartuta ez badaude.

g) Inbertsio proiekturako nahiz ebakuazio azpiegituretarako erabilitako lursailak erosteko edo alokatzeko kostua.

h) Eskatzaileak sinatutako aseguruak.

i) Obra martxan jarri arteko zaintza eta segurtasuna.

j) Linea esklusiboez bestelako linea elektrikoen egokitzapenak, birmoldaketak edo exekuzioak, energiaren ebakuazioa bideragarri egiteko. Beraz, energia elektrikoa sortzeko instalazioa edo energia berriztagarriak sarean integratzeko sistemak aipatutako instalazioen konexio puntuarekin eta garraio edo banaketa linearekin lotzeko behar diren lineak bakarrik hartuko dira diruz laguntzeko modukotzat, sistema elektrikoaren neurketa-puntuen erregelamendu bateratua onartzen duen abuztuaren 24ko 1110/2007 Errege Dekretuan ezarritakoaren arabera.

k) Instalatu arte dauden bide eta errepide publikoetako sarbideak egokitzea.

l) Finantza kostua.

4. Aurreko puntuaren salbuespen gisa, 4., 5. eta 6. pizgarri-programetarako, kostu hautagarritzat hartuko da BEZa edo, hala badagokio, Kanarietako Zeharkako Zerga Orokorra (IGIC) edo jasandako Ekoizpenaren, Zerbitzuen eta Inportazioaren gaineko Zerga (IPSI), baldin horiek ezin badira berreskuratu edo guztiz edo partzialki konpentsatu.

II. ERANSKINA

Dokumentazioa

Eranskin honetan zerrendatzen den dokumentazioaren helburua da laguntzaren xede den proiektuaren programan eskatzen diren baldintzak betetzen direla egiaztatzea.

Horrela, laguntza-eskaera egiteko eskatzen den dokumentazioak ziurtatu beharko du programa bakoitzean proiektuei eskatzen zaizkien baldintzak betetzen direla, aukeratutako programan sartzeko zein laguntza jasotzeko. Era berean, eskatutako dokumentazioak aukera eman beharko du laguntzaren azken hartzaileak pizgarri-programa bakoitza eskuratzeko beharrezko baldintzak betetzen dituela egiaztatzeko.

Era berean, egindako jarduerak justifikatzeko eskatutako dokumentazioak aukera eman behar du proiektuaren alderdi batzuk edo guztiak eta laguntzaren azken hartzailea edo onuraduna egiaztatzeko.

AII.B Egindako jarduketak frogatzeko eskatzen den dokumentazioa.

477/2021 Errege Dekretuaren 16.8 artikuluaren arabera, laguntzen azken hartzaileek jarduketak gauzatzeko justifikazioan egiaztatu beharko dute dokumentazio honetan jasotakoa:

a) Jarduketak behar bezala egin direla egiaztatzen duen txostena, behin betiko proiektua egin duen teknikari tituludun eskudunak sinatuta, data jarrita eta emanda, edo, halakorik ezean, obra-zuzendariak edo, hala badagokio, gauzatutako instalazioaren amaierako memoria teknikoa egin duen enpresa instalatzaileak.

Txosten honetan jarduketak behar bezala egin direla justifikatu behar da, laguntzaren oinarrietan eta kontzesioan ezarritako baldintzen arabera, eta benetan gauzatu dena eta lortutako emaitzak jaso behar dira. Monitorizazio-sistemaren deskribapena eduki beharko du, I. eranskineko AI.A1.C apartatuan adierazitakoaren arabera.

b) Pizgarri-programa bakoitzerako (gauzatutako jarduketa motaren arabera, hala badagokio eta nahitaezkoa denean) eskatzen den “ex post” jarduketa behar bezala gauzatu dela egiaztatzen duten dokumentuak:

1. Obra-bukaerako ziurtagiria, obra zuzendariak eta obrak gauzatzeko zuzendariak sinatua, hala badagokio.

2. 1., 2., 3., 4. eta 5. pizgarri-programetarako, ustiatzeko baimena edo zerbitzuan jartzeko akta, nahitaezkoa denean, eta Instalazio Elektrikoaren Ziurtagiria (IEZ), Behe-tentsioko Erregelamendu Elektroteknikoaren arabera (edozein motatako instalazio elektrikoetan), enpresa instalatzaileak emana eta autonomia-erkidegoko organo eskudunak diligentziatua.

3. eta 5. pizgarri-programen kasuan, IEZ hori azken instalazioarena izanen da, behin biltegiratzea lehendik dagoen instalazioari gehitu ondoren.

6. pizgarri-programarako, instalazio termikoaren ziurtagiria, instalatzaile gaituak eta instalazioaren zuzendariak sinatuta, azken horren parte-hartzea nahitaezkoa denean, eta autonomia-erkidegoko organo eskudunak erregistratuta, Eraikinetako Instalazio Termikoen Erregelamenduaren arabera.

Horrez gain, programa guztietarako, proiektuaren edo diseinu-memoria teknikoaren kopia erantsiko da (jarduketa-tipologiaren arabera dagokiona), autonomia-erkidegoko organo eskudunari ustiapen-baimena lortzeko edo instalazio elektrikoa abian jartzeko akta eta/edo ziurtagiria eta/edo instalazio termikoaren ziurtagiria lortzeko emandakoa.

3. 4. pizgarri-programarako, teknikari eskudun batek edo enpresa instalatzaileak sinatutako txostena, instalazioari lotutako kontsumitzailearen edo kontsumitzaileen urteko energia-kontsumoa laguntzaren xede den instalazioak sortutako urteko energiaren % 80 edo gehiago dela justifikatzen duena.

Txosten hori ez da beharrezkoa izanen 2,63 kW-eko edo gutxiagoko potentziako bizitegi-sektoreko eta 3,69 kW-eko edo gutxiagoko potentziako teknologia eolikoko bizitegi-sektoreko instalazioen kasuan.

Era berean, ez litzateke beharrezkoa izanen txostena aurkeztea, baldin eta instalazioak IDAEren webgunean argitaratzen ahalko den kasu-tiporen baten babesean sartuko balitz; kasu horretan, justifikatu egin beharko du.

1., 2. eta 4. pizgarri-programen kasuan, eskatzaileak amiantoa eraisteko laguntza gehigarriaren eskaera sartu badu, aplikatu beharreko araudian ezarritako betebehar guztiak betetzen dituela egiaztatzen duten dokumentuak aurkeztu beharko ditu.

4. 6. pizgarri-programaren kasuan, 1 MW-etik beherako potentzia duten biomasa-tipologiaren eskaeretarako, azkenean instalatutako ekipoak ez badira eskaeran jaso ziren berdinak edo ez baziren hala adierazi proiektuak gauzatzeko lizitazio bat egiteko betebeharra duen erakunde publiko bat izateagatik, ekipoaren fabrikatzailearen egiaztagiri bat aurkeztu beharko da, behin betiko instalatutako ekipoaren kasuan, urtaroaren araberako energia eta emisioen efizientziaren baldintzak betetzen direla egiaztatzen duena, erabiliko den erregairako, Ekodiseinuari buruzko Erregelamendu indardunak definitzen dituenak bezain zorrotzak izanen direnak (Batzordearen 2015/1185 (EB) Erregelamendua edo Batzordearen 2015/1189 (EB) Erregelamendua, kasuaren arabera).

5. 100 kW-eko potentzia nominala gainditzen duten jarduketetarako, ebazpen honen 8.2 oinarriaren 3. zenbakian eskatutakoa islatzen edo berresten duen dokumentazio eguneratua, azkenean gauzatutako jarduketarako, osagaien jatorriari eta ezaugarriei, proiektuaren inpaktuari eta kalte esanguratsurik ez eragiteko printzipioari dagokienez. 100 kW edo gutxiagoko jarduketetarako, azkenean gauzatutako jarduketak baldintza hori betetzen duela adierazten duen erantzukizunpeko adierazpena.

6. Autokontsumo kolektibokoak direla edo familia anitzeko eraikin batean gauzatzen direla adierazi duten proiektuek justifikazioa aurkeztu beharko dute, eta honako hauek aurkeztu beharko dituzte: banaketa-irizpideak jasotzen dituen eta parte-hartzaile guztiek sinatutako akordioa, jabeen erkidegoaren akordioa edo autokontsumo mota hori adierazten duen autokontsumoko administrazio-erregistroan sartzearen justifikazioa.

7. Bero-ponpen kasuan (aerotermia, hidrotermia, geotermia), AI.1.E apartatuan aurreikusitakoa egiaztatzeko, SPFren balioa ekipamenduaren fabrikatzailearen zehaztapen teknikoen bidez egiaztatuko da (apartatu honetan zehazten den txostenean eranskin gisa sartu beharrekoa) edo, bestela, balio hori apartatu honetan zehaztutako txostenean sartuko da.

c) Egindako jarduketei buruzko eskaera eta/edo kontratuen zerrenda, laguntzaren azken hartzaileak izenpetua, halakorik badago, baita horien kopia ere.

Kontratazio publikoa egonez gero, laguntzaren xede diren jarduketak egiteko laguntzaren azken hartzaileak sinatutako kontratuen zerrenda ziurtatua eta kopia, bai eta kontratazio-prozedura justifikatzen duen dokumentazioa ere: kontratatzailearen profilaren web-helbidea, baldintza-orriak, kontratuen lizitazio eta formalizazio iragarkiak, kontratazio-organoaren erabakiak.

d) Nolanahi ere, diruz lagungarria den kostuaren zenbatekoa kontratu txikiari aplikatu beharreko kontratazio publikoko araudian ezarritakoa baino handiagoa denean, eta azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 31.3 artikuluan aurreikusitako kasuren bat gertatzen ez denean, laguntzaren azken hartzaileak egiaztatu beharko du gutxienez hiru hornitzaileren eskaintza bana eskatu duela, agindu horretan ezarritakoaren arabera. Hautatzen den hornitzailea ez bada eskaintza ekonomikorik onena egin duena, memoria bat aurkeztu beharko da, hautaketa hori arrazoiz justifikatzeko.

Autonomia-erkidegoek eta Ceuta eta Melilla hiriek betebehar horretatik salbuetsita daudela ezartzen ahal dute deialdian, baldin eta justifikazio-kontuaren irismenak prozesu horren justifikazioa barne hartzen badu.

Dokumentazio horretan beti errespetatu beharko da 13.6 eta 16.2 artikuluetan jarduketen izaera pizgarriari buruz ezarritakoa. Hori dela eta, gauzatzeko konpromiso irmoak ezin dira 16.2 artikuluan adierazitakoak baino lehenagokoak izan.

e) Laguntzaren azken hartzaileak sailkatu eta izenpetu beharko du fakturen eta haiei dagozkien bankuko ordainagirien zerrenda, eta dokumentu horien kopia erantsiko du. Dokumentuok egindako inbertsio hautagarriarenak dira, eta aurkeztutako aurrekontuaren eta kontratuen araberakoak izanen dira. 3.000 eurotik beherako fakturak aurkeztu beharretik salbuetsita daude.

f) Ogasunak eta Gizarte Segurantzak emandako ziurtagiriak, laguntzen azken hartzaileak zerga betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak betetzen dituela egiaztatzen dutenak, uztailaren 21eko 887/2006 Errege Dekretuaren bidez onartutako azaroaren 17ko 38/2003 Legearen Erregelamenduaren 22. artikuluan xedatutakoaren arabera, salbu eta autonomia-erkidegoetako edo Ceuta eta Melillako hirietako organo instrukzio-egileek bitarteko elektronikoak edo beste mota bateko baliabide batzuk gaitzen badituzte ziurtapen horiek egiteko, hori jasota utziz espedientean eta interesdunak aldez aurretik horretarako baimena emanda.

Ziurtagiri horiek ez dira beharrezkoak izanen laguntzaren zenbatekoa azken hartzaile bakoitzeko 10.000 eurotik gorakoa ez bada, abenduaren 30eko 36/2020 Errege Lege Dekretuaren 63. artikuluaren c) letran aurreikusitakoaren arabera (errege lege dekretu hori Administrazio Publikoa modernizatzeko eta Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Plana gauzatzeko premiazko neurriak onartzen dituena da).

Gainerako egoeretan, Uztailaren 21eko 887/2006 Errege Dekretuaren bidez onetsitako Dirulaguntzen Lege Orokorraren Erregelamenduaren 18. eta 19. artikuluetan aipatzen diren aitorpenak edo dokumentuak aurkeztera behartuak ez badaude, berariaz aipatu beharko da salbuespen horren legezko oinarria, erregelamendu horren 24. artikuluak ezartzen duenarekin bat.

g) Bestelako laguntzarik bada, erantzukizunpeko adierazpena, egiaztatzeko pizgarri-programa honen testuinguruan eskatutakoaz aparte, beste laguntza edo dirulaguntzaren bat kobratu dela laguntzaren xedeko jarduketa edo helburu bererako, edozein administraziok, organismo edo entitate publikok emanda, naziokoak edo nazioartekoak.

h) Egindako jarduketen argazki bilduma bat, non agertuko baitira jarduketaren ondoren eraikinak duen egoeraren argazkiak eta, halakorik bada, laguntzaren xedeko azken ekipamendu eta instalazio nagusiei ateratakoak, baita jarduketaren publizitate kartela edo seinaleztapena erakusten dutenak ere, eta I. eranskineko AI.1.C apartatuan aipatzen den energia ikusgai jartzeko sistema.

i) Laguntzen azken hartzailearen Interneteko webgunearen esteka eta horren gaineko informazioa, hartzaileak horrelakorik badu. Web toki horretan, hartzaileak jendeari jakinarazi beharko dio laguntza jaso duela Next Generation edo Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren Funtsetatik eta/edo Europar Batasunaren bidezko baliabideetatik, eta jarduketaren azalpen labur bat ere eginen du, eman zaion laguntza mailaren araberakoa, helburuak eta emaitzak adierazita, eta Europar Batasunaren finantza-laguntza nabarmenduz.

j) Jarduketarekin lotutako transakzio guztietarako kontabilitate bereizia erabili dela justifikatzeko agiriak (sarrerak eta ordainketak, eta, halakorik izan bada, laguntzen sarrera, hornitzaileei egindako ordainketak eta abar). Betebehar hori ez zaie aplikatuko pertsona fisikoak diren eskatzaileei.

k) Erantzukizunpeko adierazpena, laguntzen azken hartzaileek justifikatu aurrekoa, honako hauek bermatzen dituena:

1. Aukera-berdintasunari eta diskriminaziorik ezari buruzko nazioko eta Europako arauak betetzen direla, horrelako jarduketei aplikatzekoak zaizkienak.

2. Garapen jasangarriari buruzko nazioko eta Europako arauak betetzen direla eta

3. Iruzurraren aurkako neurri eraginkorrak eta proportzionatuak aplikatzen direla laguntzaren xede den proiektuaren kudeaketa-eremuan (IDAEren webgunean edo dagokion autonomia-erkidegokoan edo Ceuta eta Melilla hirikoan eskuragarri egonen den ereduaren arabera), pertsona fisikoentzat izan ezik.

4. 1., 2. eta 4. pizgarri-programetarako, teknologia bereko (eolikoa edo fotovoltaikoa) instalazio gehiagorik ez dagoela 477/2021 Errege Dekretuan jasota dauden pizgarri-programen bidez diruz lagunduta, laguntzaren azken hartzaile berari, kokapen berari edo kontsumo berari edo kontsumo berei lotuta.

l) 50.000 eurotik beherako laguntza jaso duten proiektuetarako, aukeran, gastu-frogagiriak dituen justifikazio-kontua ematen ahalko da, uztailaren 21eko 887/2006 Errege Dekretuaren bidez onartutako azaroaren 17ko 38/2003 Legearen Erregelamenduaren 72. artikuluan aurreikusitakoaren arabera, kasuan kasuko autonomia-erkidegoen eta Ceuta eta Melilla hirien laguntza deialdietan zehaztuko den irismenarekin. Era berean, deialdi horiek aurreko puntuetan azaldutako justifikazio-dokumentazioa aurkezteko betebeharretik salbuesteko aukera ezartzen ahalko dute, baldin eta justifikazio-kontu horren bidez ordezkatutzat jotzen badira, gastuaren egiaztagiriak aurkeztuz.

m) Nahitaez, 1.000.000 eurotik gorako kostu hautagarria duten proiektuen kasuan, eta, aukeran, gainerakoen kasuetan, justifikazio-kontua aurkeztuko da auditore-txostenarekin batera, uztailaren 21eko 887/2006 Errege Dekretuaren bidez onartutako azaroaren 17ko 38/2003 Legearen Erregelamenduaren 74. artikuluan aurreikusitakoaren arabera, kasuan kasuko autonomia-erkidegoen eta Ceuta eta Melilla hirien laguntza deialdietan zehaztuko den irismenarekin. Era berean, deialdi horiek aurreko puntuetan azaldutako justifikazio-dokumentazioa aurkezteko betebeharretik salbuestea ezartzen ahalko dute, justifikazio-kontu honen bidez ordezkatutzat jotzen dena, auditorearen txostena ere aurkeztuz.

Edonola ere, jarduera egin eta justifikatzeko epea bukatzen denean gastuen zati bat baino ez bada ordaindu, proportzionaltasun printzipioa aplikatuko da, laguntza jasotzeko eskubidea galtzearen ondorioetarako.

Aurrekoa gorabehera, instrukzio organoak jarduketak egiaztatzeko eta justifikatzeko jarraibide osagarriak prestatzen ahalko ditu, baldin eta beharrezkoa bada jarduketa zailtasun handikoa izateagatik edo laguntza oso handia izateagatik.

III. ERANSKINA

Diruz lagungarriak diren gehieneko kostuak, erreferentziazko kostuak eta laguntzen zenbatekoak

A1 Laguntzen definizioa

1. 477/2021 Errege Dekretuak araututako laguntzen modalitatea itzuli beharrik gabeko dirulaguntza da, eta bere helburua da, nolanahi ere, jarduketa diruz lagungarriak gauzatzea.

2. Emateko ebazpenean ezarritako dirulaguntza, bertan ezarritako zenbatekoan, jarduketa diruz lagungarria epean eta forman gauzatu dela justifikatzen duen azken hartzaileari emanen zaio, 477/2021 Errege Dekretuan ezarritako betekizun eta baldintzen arabera.

3. Laguntzen zenbatekoa. Jarduketa mota honetarako programaren barruan emanen diren laguntzak kontraprestaziorik gabeko diruzko laguntzak izanen dira, eranskinean adierazten den bezala.

Eman beharreko laguntzaren zenbatekoa kasu bakoitzari dagokion Oinarrizko Laguntzaren eta Laguntza Gehigarriaren batura izanen da, hurrengo apartatuetan ezartzen denaren arabera, eta, nolanahi ere, zenbateko hori Estatuko laguntzei buruzko Europako araudi aplikatzekoak ezartzen dituen mugen mende egonen da.

1.–Oinarrizko Laguntza. Pizgarri-programa bakoitzean, sorkuntza-instalazioaren eta, hala badagokio, biltegiratze-instalazioaren diruz lagungarria den kostuaren ehuneko gisa ezartzen da, edo potentziaren edo biltegiratze-ahalmenaren unitate bakoitzeko balio finko gisa, «modulua».

2.–Laguntza Gehigarria. Diruz lagungarria den jarduketa motaren arabera, oinarrizko laguntza laguntza gehigarri batekin osa daiteke, A3 apartatuko tauletan ezarritakoaren arabera, baldin horretarako eskatzen diren baldintzak betetzen badira, eranskin honetan ezarritakoaren arabera. Laguntza gehigarria kalkulatzeko, irizpide bakoitzaren ehunekoa batuko da, dagokionaren arabera, edo potentziako edo biltegiratze-ahalmeneko balio finko bat hartuko da.

4. Nolanahi ere, laguntza guztiaren zenbatekoa mugatuta egonen da estatuaren laguntzen Europako araudia aplikatzearen ondoriozko gehieneko zenbatekoarekin, kontuan izanda zein den jarduketa-tipologia eta onuradun mota edo dagokion azken hartzailea.

A2 Kostu diruz lagungarriak eta laguntzak

1., 2. eta 3. pizgarri-programetarako, kostu diruz lagungarrien guztizkoaren ehuneko gisa kalkulatuko dira laguntzak. 4., 5. eta 6. pizgarri-programetarako, laguntzak zenbateko finko unitario gisa emanen dira, edo, bestela, diruz lagungarriak diren kostuak partzialki estaliko dituzten modulu gisa.

Jarduketa bakoitzari dagozkion kostu diruz lagungarriak kalkulatzeko (eranskin honetan programa bakoitzerako kalkulu-metodologia ezartzen da) I. eranskinean deskribatutako kostu hautagarrien batura hartuko da kostu hautagarritzat, behar bezala justifikatuta. Kostu hautagarri horiek II. eranskinean ezarritakoaren arabera justifikatuko dira.

Kostu hautagarri unitariotzat hartuko da kostu hautagarria benetan instalatutako sortze-potentziarekin (Ps) zatituta lortzen dena, biltegiratze-sistemen kasuan izan ezik, horietan kostu hautagarri unitarioa kostu hautagarria biltegiratze-sistemaren edukierarekin (Cap) zatituta lortuko baita kWh-etan.

Autokontsumorako instalazio fotovoltaikoen kasuan, laguntza kalkulatzeko, sortze-potentzia hau izanen da: instalazio hori osatzen duten modulu fotovoltaikoen gehieneko potentzia unitarioen batura (oro har puntako potentzia gisa ezagutzen da). Potentzia horiek baldintza estandarretan neurtuko dira, dagokion UNE arauaren arabera.

1., 2. eta 3. pizgarri-programak: Diruz lagungarriak diren kostuen definizioa eta laguntzaren kalkulua

Autokontsumo berriztagarrirako laguntzaren kalkulua. Eskaera bakoitzerako diruz lagungarria den kostua zehazteko erabilitako sorkuntza-instalazioaren kostu unitarioa (Csu) honela kalkulatuko da:

Csu = Ceu - Cuf

Azalpena:

Ceu: Sorkuntza-instalazioaren kostu hautagarri unitarioa, euro/kW-etan.

Cuf: Erreferentziako instalazioaren kostu unitarioa euro/kW-etan.

III. eranskin honetan, jarduketa bakoitzerako erreferentziako instalazioaren kostu unitarioak aurkezten dira, baita sorkuntza-instalazioak harrapa dezakeen gehieneko kostu diruz lagungarri unitarioa ere. Kostu diruz lagungarri unitario horri gehitzen ahal zaio “kostu diruz lagungarri gehigarri unitarioa”, Csau, aplikatzekoa denean.

Sorkuntza-instalazioaren guztizko kostu diruz lagungarria honako hau izanen da:

Kostu diruz lagungarria = (Csu + Csau) x Ps

Non Ps sorkuntza-instalazioaren benetako potentzia den kW-etan (kWp eguzki-energia fotovoltaikorako).

Sorkuntza-instalazioari eman beharreko laguntza honela lortuko da: sorkuntza-instalazioaren guztizko kostu diruz lagungarria bider jarduketa horretarako III. eranskin honetan ezarritako laguntzaren ehunekoa.

Laguntza kalkulatzea, biltegiratzea barne hartzen duten sistemetan. Biltegiratzeko sistemak dauden kasuetan, sorkuntza-instalazioari emandako laguntzari, kostu gehigarriak barne, hala badagokio, biltegiratze-sistemari dagokiona gehituko zaio.

Biltegiratzeko instalazioaren (Css) kostu diruz lagungarria honela kalkulatuko da eskaera bakoitzerako:

CSS = Cesu x cap

Azalpena:

Cesu: Biltegiratze-sistemaren kostu hautagarri unitarioa, kWh/eurotan.

Cap: Biltegiratze-sistemaren edukiera kWh-tan.

Biltegiratzeko instalazioaren kostu diruz lagungarri unitarioa bat dator kostu hautagarriarekin, baina ezinen ditu gainditu III. eranskin honetan adierazitako kostu unitarioaren gehieneko balioak.

Biltegiratzeko instalazioari eman beharreko laguntza honela lortuko da: biltegiratzeko instalazioaren kostu diruz lagungarria bider jarduketa horretarako III. eranskin honetan ezarritako laguntzaren ehunekoa.

4. pizgarri-programa: Diruz lagungarriak diren kostuen definizioa eta laguntzaren kalkulua

Jarduketari eman beharreko laguntza unitate-balio konstanteetan ezartzen da (moduluak).

Guztira jasoko den laguntza honela lortuko da:

Laguntza guztira = Modulua x Ps + Biltegiratze-modulua x Cap

Ps sorkuntza-instalazioaren benetako potentzia da, kW-etan (kWp eguzki-energia fotovoltaikorako), eta Cap biltegiratze-sistemaren edukiera, kWh-tan.

Nolanahi ere, eskatzaileak jaso beharreko azken laguntzak ezin izanen du gainditu benetan egindako jardueraren guztizko kostu diruz lagungarria, behar bezala justifikatuta.

5. pizgarri-programa: Diruz lagungarriak diren kostuen definizioa eta laguntzaren kalkulua

Jarduketari eman beharreko laguntza unitate-balio konstanteetan ezartzen da (moduluak).

Guztira jasoko den laguntza honela lortuko da:

Laguntza guztira = Biltegiratze-modulua x Cap

Cap biltegiratze-sistemaren edukiera da, kWh-tan.

Nolanahi ere, eskatzaileak jaso beharreko azken laguntzak ezin izanen du gainditu benetan egindako jardueraren guztizko kostu diruz lagungarria, behar bezala justifikatuta.

6. pizgarri-programa: Diruz lagungarriak diren kostuen definizioa eta laguntzaren kalkulua

Jarduketari eman beharreko laguntza eranskin honetako A3 apartatuan adierazitako balio unitario konstanteen inguruan (moduluak) ezartzen da. Guztira jasoko den laguntza honela lortuko da:

Laguntza guztira = Modulua x Ps

Ps instalazioaren benetako potentzia da kW-etan.

Aerotermia, geotermia eta hidrotermia motako jarduketetarako, instalazioaren Ps potentziatzat hartuko da fitxa teknikotik edo fabrikatzailearen zehaztapenetatik ateratako berokuntzako potentzia, UNE-EN 14511 arauaren saiakuntzen arabera; hau da, bero-ponpa geotermikoetarako, B0W35 berokuntza-potentziaren balioa hartuko da, eta bero-ponpa aerotermikoetarako, berriz, A7W35 berokuntza-potentziaren balioa. PS potentzia ezin bada justifikatu arau horren arabera, teknikari eskudunak edo enpresa instalatzaileak sinatutako txosten bat aurkeztuko da, potentzia hori justifikatzeko.

Nolanahi ere, eskatzaileak jaso beharreko azken laguntzak ezin izanen du gainditu benetan egindako jardueraren guztizko kostu diruz lagungarria, behar bezala justifikatuta.

A3 Dirulaguntzak kalkulatzeko erreferentziazko balioak

1., 2. eta 4. pizgarri-programetarako, jaso beharreko gehieneko dirulaguntza bat etorriko da instalazioaren lehen 5 MW-ekin. Muga horretatik gorako potentziak instalatzen ahalko dira, baina ezin izanen dute inolaz ere laguntzarik jaso adierazitako 5 MW gainditzen dituen potentziagatik. Adierazi behar da, halaber, teknologia bakoitzerako (eolikoa edo fotovoltaikoa) dirulaguntzaren eskaera bakarra onartzen dela laguntzaren azken hartzaile bakoitzeko, kokapen bakoitzeko edo kontsumo bakoitzeko.

Erreferentziako instalazio-kostu unitarioen balioak, edo, hala badagokio, programa bakoitzean diruz lagungarriak diren kostu unitario maximoak eta laguntza-intentsitateak aplikatzeko moduluak honako hauek dira:

1. eta 2. pizgarri-programak: Zerbitzuen sektorean eta ekonomiako beste ekoizpen-sektore batzuetan energia-iturri berriztagarriak dituzten autokontsumoko instalazioak egitea, biltegiratzearekin edo gabe

JARDUKETAK

Erreferentziako instalazioaren kostu unitarioa (Cuf)
(euro/kW)

Kostu diruz lagungarri unitarioa gehienez
(euro/kW)

Enpresa handiaren laguntzaren %
(diruz lagungarria den kostuaren gainean aplikatzekoa)

Enpresa ertaineko laguntzaren %

Laguntza (diruz lagungarria den kostuaren gainean aplikatzekoa)

Enpresa txikientzako laguntzaren %

Laguntza (diruz lagungarria den kostuaren gainean aplikatzekoa)

Autokontsumorako instalazio fotovoltaikoa (1.000 kWp < P ≤ 5.000 kWp).

120

460

%15

%25

%35

Autokontsumorako instalazio fotovoltaikoa Potentzia (100 kWp < P ≤ 1.000 kWp).

749

%15

%25

%35

Autokontsumorako instalazio fotovoltaikoa (10 kWp < P ≤ 100 kWp).

910

%15

%25

%35

Autokontsumorako instalazio fotovoltaikoa (P ≤10kWp).

-

1.188

%15

%25

%45

Instalazio eolikoa (500 kW < P ≤ 5.000 kW) autokontsumorako.

258

1.070

%20

%30

%40

Instalazio eolikoa (20 kW < P ≤ 500 kW) autokontsumorako.

129

3.072

%30

%40

%50

Instalazio eolikoa (P ≤ 20 kW) autokontsumorako.

86

4.723

%30

%40

%50

Aurreko taulan aurkeztutakoez gain, honako hauek dira diruz lagungarriak diren kostu unitarioak, gehigarri moduan aplikatzekoak:

JARDUKETAK

KOSTU DIRUZ LAGUNGARRI UNITARIO GEHIGARRIA (euro/kW)

Eguzki fotovoltaikoko proiektuetarako estalkietan amiantoa kentzea.

P <= 100 kWp: 660 euro/kWp

100 kWp < P < = 1.000 kWp: 450 euro/kWp

1.000 kWp < P ≤ 5.000 kWp: 210 euro/kWp

Eguzki-proiektu fotovoltaikoetarako markesinak instalatzea.

500 euro/kWp

Biltegiratzeko instalazioen gehieneko kostu diruz lagungarri unitarioa, hala badagokio, eta programa bakoitzean aplikatu beharreko laguntza-intentsitateak honako hauek dira:

JARDUKETAK

Biltegiratze-instalazioaren gehieneko kostu diruz lagungarri unitarioa
(euro/kWh)

Enpresa handiarentzako laguntzaren % (diruz lagungarria den kostuaren gainean aplikatzekoa)

Enpresa ertaineko laguntzaren % (diruz lagungarria den kostuaren gainean aplikatzekoa)

Enpresa txikientzako laguntzaren % (diruz lagungarria den kostuaren gainean aplikatzekoa)

Autokontsumorako energia berriztagarria instalatzeko proiektuari biltegiratzea gehitzea (5.000 kWh < P).

200

%45

%55

%65

Autokontsumorako energia berriztagarria instalatzeko proiektuari biltegiratzea gehitzea (100 kWh < P ≤ 5.000 kWh).

350

%45

%55

%65

Autokontsumorako energia berriztagarria instalatzeko proiektuari biltegiratzea gehitzea (10 kWh < P ≤ 100 kWh).

500

%45

%55

%65

Autokontsumorako energia berriztagarria instalatzeko proiektuan biltegiratzea gehitzea (P ≤ 10 kWh).

700

%45

%55

%65

3. pizgarri-programa: Biltegiratzea gehitzea, zerbitzuen sektorean eta beste ekoizpen-sektore batzuetan lehendik dauden energia-iturri berriztagarriak dituzten autokontsumoko instalazioetan

JARDUKETAK

Biltegiratze-instalazioaren gehieneko kostu diruz lagungarri unitarioa
(euro/kWh)

Enpresa handiarentzako laguntzaren % (diruz lagungarria den kostuaren gainean aplikatzekoa)

Enpresa ertaineko laguntzaren %

Laguntza (diruz
lagungarria den kostuaren gainean aplikatzekoa)

Enpresa txikientzako laguntzaren %

Laguntza (diruz
lagungarria den kostuaren gainean aplikatzekoa)

Biltegiratzea gehitzea, zerbitzuen sektorean eta beste ekoizpen-sektore batzuetan dauden autokontsumorako energia berriztagarriko instalazioetan (5.000 kWh < P).

200

%45

%55

%65

Biltegiratzea gehitzea, zerbitzuen sektorean eta beste ekoizpen-sektore batzuetan dauden autokontsumorako energia berriztagarriko instalazioetan (100 kWh < P ≤ 5.000 kWh).

350

%45

%55

%65

Biltegiratzea gehitzea, zerbitzuen sektorean eta beste ekoizpen-sektore batzuetan dauden autokontsumorako energia berriztagarriko instalazioetan (10 kWh < P ≤ 100 kWh).

500

%45

%55

%65

Biltegiratzea gehitzea, zerbitzuen sektorean eta beste ekoizpen-sektore batzuetan dauden autokontsumorako energia berriztagarriko instalazioetan (P ≤ 10 kWh).

700

%45

%55

%65

4. pizgarri-programa: Energia-iturri berriztagarriak dituzten autokontsumoko instalazioak egitea bizitegi-sektorean, administrazio publikoetan eta hirugarren sektorean, biltegiratzearekin edo gabe

Jarduketa bakoitzerako laguntza zehazten duten moduluak honako hauek dira: Bizitegi-sektorea:

JARDUKETAK

MODULUA [Laguntza
(euro/kWp)]

AUTOKONSUMO KOLEKTIBOAREN KASURAKO MODULUA [Laguntza (euro/kWp)]

Autokontsumorako instalazio fotovoltaikoa (1.000 kWp < P ≤ 5.000 kWp).

300

355

Autokontsumorako instalazio fotovoltaikoa (100 kWp < P ≤ 1.000 kWp).

350

420

Autokontsumorako instalazio fotovoltaikoa (10 kWp < P ≤ 100 kWp).

450

535

Autokontsumorako instalazio fotovoltaikoa (P ≤ 10 kWp).

600

710

Instalazio eolikoa (500 kW < P ≤ 5.000 kW) autokontsumorako.

650

775

Instalazio eolikoa (20 kW < P ≤ 500 kW) autokontsumorako.

1.950

2.250

Instalazio eolikoa (P ≤ 20 kW) autokontsumorako.

2.900

3.350

Administrazio publikoak eta hirugarren sektorea:

JARDUKETAK

MODULUA
[Laguntza (euro/kWp)]

AUTOKONSUMO KOLEKTIBOAREN KASURAKO MODULUA [Laguntza (euro/kWp)]

Autokontsumorako instalazio fotovoltaikoa (1.000 kWp < P ≤ 5.000 kWp).

500

555

Autokontsumorako instalazio fotovoltaikoa (100 kWp < P ≤ 1.000 kWp).

650

720

Autokontsumorako instalazio fotovoltaikoa (10 kWp < P ≤ 100 kWp).

750

835

Autokontsumorako instalazio fotovoltaikoa (P ≤ 10 kWp).

1.000

1.110

Instalazio eolikoa (500 kW < P ≤ 5.000 kW) autokontsumorako.

1.150

1.275

Instalazio eolikoa (20 kW < P ≤ 500 kW) autokontsumorako.

2.700

3.000

Instalazio eolikoa (P ≤ 20 kW) autokontsumorako.

4.100

4.550

Jarduera gehigarriei aplikatu beharreko laguntzak, aurreko tauletan aurkeztutakoei gehitu beharrekoak, honako hauek dira:

JARDUKETAK

MODULUA [Jarduera gehigarrirako laguntza (kasuaren arabera)]

Eguzki fotovoltaikoko proiektuetarako estalkietan amiantoa ezabatzea*

P <= 100 kWp: 160 euro/kWp

100 kWp < P < = 1.000 kWp: 110 euro/kWp

1.000 kWp < P ≤ 5.000 kWp: 50 euro/kWp

Eguzki-energia fotovoltaikoko proiektuetarako markesinak instalatzea

120 euro/kWp

Biltegiratze-sistemak txertatuz gero (biltegiratze-modulua) aplikatu beharreko laguntza honako hau da:

JARDUKETAK

BILTEGIRATZE-MODULUA
[Laguntza (euro/kWh)]

Biltegiratzea sartzea bizitegi-sektorean, administrazio publikoetan eta hirugarren sektorean autokontsumorako energia berriztagarria instalatzeko proiektuan (5.000 kWh < P).

140

Biltegiratzea gehitzea bizitegi-sektorean, administrazio publikoetan eta hirugarren sektorean autokontsumorako energia berriztagarria instalatzeko proiektuan (100 kWh < P ≤ 5.000 kWh).

245

Biltegiratzea gehitzea bizitegi-sektorean, administrazio publikoetan eta hirugarren sektorean autokontsumorako energia berriztagarria instalatzeko proiektuan (10 kWh < P ≤ 100 kWh).

350

Biltegiratzea gehitzea bizitegi-sektorean, administrazio publikoetan eta hirugarren sektorean autokontsumorako energia berriztagarria instalatzeko proiektuan (P ≤ 10 kWh).

490

5. pizgarri-programa: Biltegiratzea gehitzea, bizitegi-sektorean, administrazio publikoetan eta hirugarren sektorean lehendik dauden energia-iturri berriztagarriak dituzten autokontsumoko instalazioetan

JARDUKETAK

Modulua
[Laguntza (euro/kWh)]

Biltegiratzea gehitzea bizitegi-sektorean, administrazio publikoetan eta hirugarren sektorean autokontsumorako energia berriztagarria instalatzeko proiektuan (5.000 kWh < P).

140

Biltegiratzea gehitzea bizitegi-sektorean, administrazio publikoetan eta hirugarren sektorean autokontsumorako energia berriztagarria instalatzeko proiektuan (100 kWh < P ≤ 5.000 kWh).

245

Biltegiratzea gehitzea bizitegi-sektorean, administrazio publikoetan eta hirugarren sektorean autokontsumorako energia berriztagarria instalatzeko proiektuan (10 kWh < P ≤ 100 kWh).

350

Biltegiratzea gehitzea bizitegi-sektorean, administrazio publikoetan eta hirugarren sektorean autokontsumorako energia berriztagarria instalatzeko proiektuan (P ≤ 10 kWh).

490

6. pizgarri-programa: Energia berriztagarri termikoen instalazioak egitea bizitegi-sektorean

Bizitegi-sektorea:

JARDUKETAK

MODULUA
[Laguntza (euro/kW)]

GEHIENEKO LAGUNTZAREN BALIOA
(euro/etxebizitza)

Aire-ura instalazio aerotermikoak, klimatizaziorako edo/eta EUBrako.

500

3.000

Eguzki-instalazio termikoa (P > 400 kW).

450

550

Eguzki-instalazio termikoa (100 kW < P ≤ 400 kW).

600

780

Eguzki-instalazio termikoa (50 kW < P ≤ 100 kW).

750

900

Eguzki-instalazio termikoa (P ≤ 50 kW).

900

1.800

Galdaren biomasa.

250

2.500

Tokiko berokuntza-aparatuen biomasa.

250

3.000

Klimatizaziorako eta/edo zirkuitu itxiko EUBrako instalazio geotermikoak.

2.250

13.500

Klimatizaziorako eta/edo zirkuitu irekiko EUBrako instalazio geotermikoak edo hidrotermikoak.

1.600

9.000

Jabetza publikoko eta hirugarren sektoreko etxebizitzak:

JARDUKETAK

MODULUA
[Laguntza (euro/kW)]

GEHIENEKO LAGUNTZAREN BALIOA (euro/etxebizitza)

Aire-ura instalazio aerotermikoak, klimatizaziorako edo/eta EUBrako.

650

3.900

Eguzki-instalazio termikoa (P > 400 kW).

650

820

Eguzki-instalazio termikoa (100 kW < P ≤ 400 kW).

750

950

Eguzki-instalazio termikoa (50 kW < P ≤ 100 kW).

850

1.050

Eguzki-instalazio termikoa (P ≤ 50 kW).

950

1.850

Galdaren biomasa.

350

3.500

Tokiko berokuntza-aparatuen biomasa.

350

4.200

Klimatizaziorako eta/edo zirkuitu itxiko EUBrako instalazio geotermikoak.

2.250

13.500

Klimatizaziorako eta/edo zirkuitu irekiko EUBrako instalazio geotermikoak edo hidrotermikoak.

1.700

9.550

Hauek dira aurreko tauletan aurkeztutakoez gain aplika daitezkeen gehieneko balio unitarioak:

JARDUKETAK

MODULUA [Jarduera gehigarriaren laguntza
(kasuaren arabera)]

Klimatizazioaren barne-banaketa berria, zirkuitu hidraulikoak lurzoru erradiatzailea gehitzeko aerotermia, geotermia, hidrotermia edo eguzki-energia termikoko proiektuetan, baldin sistema horiek % 100ean energia berriztagarriarekin funtzionatzen badute.

600 euro/kW (gehienez ere 3.600 euro kontzeptu honengatik)

Klimatizazioaren barne-banaketa berria, zirkuitu hidraulikoak tenperatura baxuko erradiadoreak edo aire-konbektoreak txertatzeko aerotermia, geotermia, hidrotermia edo eguzki-termikoko proiektuetan, baldin sistema horiek % 100ean energia berriztagarriarekin funtzionatzen badute.

550 euro/kW (gehienez ere 1.830 euro kontzeptu honengatik)

Dauden instalazioak eraistea.

Eguzki-energia termikorako: 350 euro/kW. 385 euro (gehienez ere kontzeptu honengatik)

Biomasarako: 40 euro/kW 480 euro (gehienez ere kontzeptu honengatik)

A4 Laguntza gehigarriak

1. 1. eta 2. pizgarri-programetako instalazio tipo guztiek aplikatu beharreko laguntzaren ehunekoa 5 puntu handitzen ahalko dute diruz lagungarria den kostuaren gainean, 5.000 biztanle arteko udalerrietan daudenean, edo 20.000 biztanle arteko hiriak ez diren udalerrietan, zeinen bizi-guneek 5.000 biztanle edo gutxiago baitute. Udalerri bat hiria ez dela identifikatzeko, Garraioetako, Mugikortasuneko eta Hiri Agendako Ministerioaren Hiri Eremuen Atlasa hartuko da kontuan. Kontuan hartu beharreko biztanle-kopuru ofizialak abenduaren 15eko 1147/2020 Errege Dekretuaren bidez onetsitakoak izanen dira, zeinaren bidez ofizial deklaratzen baitira 2020ko urtarrilaren 1eko udal erroldaren berrikusketaren ondoriozko biztanle kopuruak. Hautagarriak izanen dira, halaber, bi iturri ofizial horien ondoz ondoko berrikuspenetan apartatu honetan ezarritako biztanleria-kopuruak bete ditzaketen udalerriak.

2. 1., 2. eta 3. pizgarri-programetarako, Batzordearen 2014ko ekainaren 17ko 651/2014 (EB) Erregelamenduaren 41. artikuluan ezarritako laguntzen gehieneko zenbatekoak ez dira inondik inora gaindituko.

3. 4. eta 5. pizgarri-programetako jarduketetarako, A2 apartatuan ezarritakoez gain, honako taula honetan bildutako laguntza gehigarriak ezartzen dira, instalazioak 5.000 biztanle arteko udalerrietan badaude, edo 20.000 biztanle arteko hiriak ez diren eta 5.000 biztanle edo gutxiagoko bizi-guneak dituzten udalerrietan (demografia-erronkako laguntza gehigarria), aurreko 1. apartatuan adierazitakoaren arabera identifikatuta.

ERRONKA DEMOGRAFIKOAGATIKO LAGUNTZA GEHIGARRIA-AUTOKONTSUMOA ENERGIA BERRIZTAGARRIEKIN

ERRONKA DEMOGRAFIKOAGATIKO LAGUNTZA GEHIGARRIA
(euro/kW)

Autokontsumorako instalazio fotovoltaikoa (1.000 kWp < P ≤ 5.000 kWp).

30

Autokontsumorako instalazio fotovoltaikoa (100 kWp < P ≤ 1.000 kWp).

35

Autokontsumorako instalazio fotovoltaikoa (10 kWp < P ≤ 100 kWp).

40

Autokontsumorako instalazio fotovoltaikoa (P ≤ 10 kWp).

55

Instalazio eolikoa (500 kW < P ≤ 5.000 kW) autokontsumorako.

65

Instalazio eolikoa (20 kW < P ≤ 500 kW) autokontsumorako.

150

Instalazio eolikoa (P ≤ 20 kW) autokontsumorako.

225

LAGUNTZA GEHIGARRIA ERRONKA DEMOGRAFIKOARENGATIK

(euro/kWh)

Biltegiratzea gehitzea bizitegi-sektorean, administrazio publikoetan eta hirugarren sektorean autokontsumorako energia berriztagarria instalatzeko proiektuan.

15

Cap biltegiratze-sistemaren edukiera da, kWh-tan.

Nolanahi ere, eskatzaileak jaso beharreko azken laguntzak ezin izanen du gainditu benetan egindako jardueraren guztizko kostu diruz lagungarria, behar bezala justifikatuta.

6. pizgarri-programa: Diruz lagungarriak diren kostuen definizioa eta laguntzaren kalkulua

Jarduketari eman beharreko laguntza eranskin honetako A3 apartatuan adierazitako balio unitario konstanteen inguruan (moduluak) ezartzen da. Guztira jasoko den laguntza honela lortuko da:

Laguntza guztira = Modulua x Ps

Ps instalazioaren benetako potentzia da kW-etan.

Aerotermia, geotermia eta hidrotermia motako jarduketetarako, instalazioaren Ps potentziatzat hartuko da fitxa teknikotik edo fabrikatzailearen zehaztapenetatik ateratako berokuntzako potentzia, UNE-EN 14511 arauaren saiakuntzen arabera; hau da, bero-ponpa geotermikoetarako, B0W35 berokuntza-potentziaren balioa hartuko da, eta bero-ponpa aerotermikoetarako, berriz, A7W35 berokuntza-potentziaren balioa. PS potentzia ezin bada justifikatu arau horren arabera, teknikari eskudunak edo enpresa instalatzaileak sinatutako txosten bat aurkeztuko da, potentzia hori justifikatzeko.

Nolanahi ere, eskatzaileak jaso beharreko azken laguntzak ezin izanen du gainditu benetan egindako jardueraren guztizko kostu diruz lagungarria, behar bezala justifikatuta.

A3 Dirulaguntzak kalkulatzeko erreferentziazko balioak

1., 2. eta 4. pizgarri-programetarako, jaso beharreko gehieneko dirulaguntza bat etorriko da instalazioaren lehen 5 MW-ekin. Muga horretatik gorako potentziak instalatzen ahalko dira, baina ezin izanen dute inolaz ere laguntzarik jaso adierazitako 5 MW gainditzen dituen potentziagatik. Adierazi behar da, halaber, teknologia bakoitzerako (eolikoa edo fotovoltaikoa) dirulaguntzaren eskaera bakarra onartzen dela laguntzaren azken hartzaile bakoitzeko, kokapen bakoitzeko edo kontsumo bakoitzeko.

Erreferentziako instalazio-kostu unitarioen balioak, edo, hala badagokio, programa bakoitzean diruz lagungarriak diren kostu unitario maximoak eta laguntza-intentsitateak aplikatzeko moduluak honako hauek dira:

1. eta 2. pizgarri-programak: Zerbitzuen sektorean eta ekonomiako beste ekoizpen-sektore batzuetan energia-iturri berriztagarriak dituzten autokontsumoko instalazioak egitea, biltegiratzearekin edo gabe

JARDUKETAK

Erreferentziako instalazioaren kostu unitarioa (Cuf)
(euro/kW)

Kostu diruz lagungarri unitarioa gehienez
(euro/kW)

Enpresa handiaren laguntzaren % (diruz lagungarria den kostuaren gainean aplikatzekoa)

Enpresa ertaineko laguntzaren %

Laguntza (diruz lagungarria den kostuaren gainean aplikatzekoa)

Enpresa txikientzako laguntzaren %

Laguntza (diruz lagungarria den kostuaren gainean aplikatzekoa)

Autokontsumorako instalazio fotovoltaikoa (1.000 kWp < P ≤ 5.000 kWp).

120

460

%15

%25

%35

Autokontsumorako instalazio fotovoltaikoa Potentzia (100 kWp < P ≤ 1.000 kWp).

749

%15

%25

%35

Autokontsumorako instalazio fotovoltaikoa (10 kWp < P ≤ 100 kWp).

910

%15

%25

%35

Autokontsumorako instalazio fotovoltaikoa (P ≤10kWp).

-

1.188

%15

%25

%45

Instalazio eolikoa (500 kW < P ≤ 5.000 kW) autokontsumorako.

258

1.070

%20

%30

%40

Instalazio eolikoa (20 kW < P ≤ 500 kW) autokontsumorako.

129

3.072

%30

%40

%50

Instalazio eolikoa (P ≤ 20 kW) autokontsumorako.

86

4.723

%30

%40

%50

Aurreko taulan aurkeztutakoez gain, honako hauek dira diruz lagungarriak diren kostu unitarioak, gehigarri moduan aplikatzekoak:

JARDUKETAK

KOSTU DIRUZ LAGUNGARRI UNITARIO GEHIGARRIA (euro/kW)

Eguzki fotovoltaikoko proiektuetarako estalkietan amiantoa kentzea.

P <= 100 kWp: 660 euro/kWp

100 kWp < P < = 1.000 kWp: 450 euro/kWp

1.000 kWp < P ≤ 5.000 kWp: 210 euro/kWp

Eguzki-proiektu fotovoltaikoetarako markesinak instalatzea.

500 euro/kWp

Biltegiratzeko instalazioen gehieneko kostu diruz lagungarri unitarioa, hala badagokio, eta programa bakoitzean aplikatu beharreko laguntza-intentsitateak honako hauek dira:

JARDUKETAK

Biltegiratze-instalazioaren gehieneko kostu diruz lagungarri unitarioa
(euro/kWh)

Enpresa handiarentzako laguntzaren % (diruz lagungarria den kostuaren gainean aplikatzekoa)

Enpresa ertaineko laguntzaren % (diruz lagungarria den kostuaren gainean aplikatzekoa)

Enpresa txikientzako laguntzaren % (diruz lagungarria den kostuaren gainean aplikatzekoa)

Autokontsumorako energia berriztagarria instalatzeko proiektuari biltegiratzea gehitzea (5.000 kWh < P).

200

%45

%55

%65

Autokontsumorako energia berriztagarria instalatzeko proiektuari biltegiratzea gehitzea (100 kWh < P ≤ 5.000 kWh).

350

%45

%55

%65

Autokontsumorako energia berriztagarria instalatzeko proiektuari biltegiratzea gehitzea (10 kWh < P ≤ 100 kWh).

500

%45

%55

%65

Autokontsumorako energia berriztagarria instalatzeko proiektuan biltegiratzea gehitzea (P ≤ 10 kWh).

700

%45

%55

%65

3. pizgarri-programa: Biltegiratzea gehitzea, zerbitzuen sektorean eta beste ekoizpen-sektore batzuetan lehendik dauden energia-iturri berriztagarriak dituzten autokontsumoko instalazioetan

JARDUKETAK

Biltegiratze-instalazioaren gehieneko kostu diruz lagungarri unitarioa
(euro/kWh)

Enpresa handiarentzako laguntzaren % (diruz lagungarria den kostuaren gainean aplikatzekoa)

Enpresa ertaineko laguntzaren %

Laguntza (diruz lagungarria den kostuaren gainean aplikatzekoa)

Enpresa txikientzako laguntzaren %

Laguntza (diruz lagungarria den kostuaren gainean aplikatzekoa)

Biltegiratzea gehitzea, zerbitzuen sektorean eta beste ekoizpen-sektore batzuetan dauden autokontsumorako energia berriztagarriko instalazioetan (5.000 kWh < P).

200

%45

%55

%65

Biltegiratzea gehitzea, zerbitzuen sektorean eta beste ekoizpen-sektore batzuetan dauden autokontsumorako energia berriztagarriko instalazioetan (100 kWh < P ≤ 5.000 kWh).

350

%45

%55

%65

Biltegiratzea gehitzea, zerbitzuen sektorean eta beste ekoizpen-sektore batzuetan dauden autokontsumorako energia berriztagarriko instalazioetan (10 kWh < P ≤ 100 kWh).

500

%45

%55

%65

Biltegiratzea gehitzea, zerbitzuen sektorean eta beste ekoizpen-sektore batzuetan dauden autokontsumorako energia berriztagarriko instalazioetan (P ≤ 10 kWh).

700

%45

%55

%65

4. pizgarri-programa: Energia-iturri berriztagarriak dituzten autokontsumoko instalazioak egitea bizitegi-sektorean, administrazio publikoetan eta hirugarren sektorean, biltegiratzearekin edo gabe.

Jarduketa bakoitzerako laguntza zehazten duten moduluak honako hauek dira: Bizitegi-sektorea:

JARDUKETAK

MODULUA
[Laguntza (euro/kWp)]

AUTOKONSUMO KOLEKTIBOAREN KASURAKO MODULUA [Laguntza (euro/kWp)]

Autokontsumorako instalazio fotovoltaikoa (1.000 kWp < P ≤ 5.000 kWp).

300

355

Autokontsumorako instalazio fotovoltaikoa (100 kWp < P ≤ 1.000 kWp).

350

420

Autokontsumorako instalazio fotovoltaikoa (10 kWp < P ≤ 100 kWp).

450

535

Autokontsumorako instalazio fotovoltaikoa (P ≤ 10 kWp).

600

710

Instalazio eolikoa (500 kW < P ≤ 5.000 kW) autokontsumorako.

650

775

Instalazio eolikoa (20 kW < P ≤ 500 kW) autokontsumorako.

1.950

2.250

Instalazio eolikoa (P ≤ 20 kW) autokontsumorako.

2.900

3.350

Administrazio publikoak eta hirugarren sektorea:

JARDUKETAK

Modulua
[Laguntza (euro/kWp)]

AUTOKONSUMO KOLEKTIBOAREN KASURAKO MODULUA [Laguntza (euro/kWp)]

Autokontsumorako instalazio fotovoltaikoa (1.000 kWp < P ≤ 5.000 kWp).

500

555

Autokontsumorako instalazio fotovoltaikoa (100 kWp < P ≤ 1.000 kWp).

650

720

Autokontsumorako instalazio fotovoltaikoa (10 kWp < P ≤ 100 kWp).

750

835

Autokontsumorako instalazio fotovoltaikoa (P ≤ 10 kWp).

1.000

1.110

Instalazio eolikoa (500 kW < P ≤ 5.000 kW) autokontsumorako.

1.150

1.275

Instalazio eolikoa (20 kW < P ≤ 500 kW) autokontsumorako.

2.700

3.000

Instalazio eolikoa (P ≤ 20 kW) autokontsumorako.

4.100

4.550

Jarduera gehigarriei aplikatu beharreko laguntzak, aurreko tauletan aurkeztutakoei gehitu beharrekoak, honako hauek dira:

JARDUKETAK

MODULUA [JARDUERA GEHIGARRIAREN LAGUNTZA (KASUAREN ARABERA)]

Eguzki fotovoltaikoko proiektuetarako estalkietan amiantoa ezabatzea*

P <= 100 kWp: 160 euro/kWp

100 kWp < P < = 1.000 kWp: 110 euro/kWp

1.000 kWp < P ≤ 5.000 kWp: 50 euro/kWp

Eguzki-energia fotovoltaikoko proiektuetarako markesinak instalatzea

120 euro/kWp

Biltegiratze-sistemak txertatuz gero (biltegiratze-modulua) aplikatu beharreko laguntza honako hau da:

JARDUKETAK

BILTEGIRATZE-MODULUA
[Laguntza (euro/kWh)]

Biltegiratzea gehitzea bizitegi-sektorean, administrazio publikoetan eta hirugarren sektorean autokontsumorako energia berriztagarria instalatzeko proiektuan (5.000 kWh < P).

140

Biltegiratzea gehitzea bizitegi-sektorean, administrazio publikoetan eta hirugarren sektorean autokontsumorako energia berriztagarria instalatzeko proiektuan (100 kWh < P ≤ 5.000 kWh).

245

Biltegiratzea gehitzea bizitegi-sektorean, administrazio publikoetan eta hirugarren sektorean autokontsumorako energia berriztagarria instalatzeko proiektuan (10 kWh < P ≤ 100 kWh).

350

Biltegiratzea gehitzea bizitegi-sektorean, administrazio publikoetan eta hirugarren sektorean autokontsumorako energia berriztagarria instalatzeko proiektuan (P ≤ 10 kWh).

490

5. pizgarri-programa: Biltegiratzea gehitzea, bizitegi-sektorean, administrazio publikoetan eta hirugarren sektorean lehendik dauden energia-iturri berriztagarriak dituzten autokontsumoko instalazioetan

JARDUKETAK

MODULUA
[Laguntza (euro/kWh)]

Biltegiratzea gehitzea bizitegi-sektorean, administrazio publikoetan eta hirugarren sektorean autokontsumorako energia berriztagarria instalatzeko proiektuan (5.000 kWh < P).

140

Biltegiratzea gehitzea bizitegi-sektorean, administrazio publikoetan eta hirugarren sektorean autokontsumorako energia berriztagarria instalatzeko proiektuan (100 kWh < P ≤ 5.000 kWh).

245

Biltegiratzea gehitzea bizitegi-sektorean, administrazio publikoetan eta hirugarren sektorean autokontsumorako energia berriztagarria instalatzeko proiektuan (10 kWh < P ≤ 100 kWh).

350

Biltegiratzea gehitzea bizitegi-sektorean, administrazio publikoetan eta hirugarren sektorean autokontsumorako energia berriztagarria instalatzeko proiektuan (P ≤ 10 kWh).

490

6. pizgarri-programa: Energia berriztagarri termikoen instalazioak egitea bizitegi-sektorean

Bizitegi-sektorea:

JARDUKETAK

MODULUA
[Laguntza (euro/kW)]

GEHIENEKO LAGUNTZAREN BALIOA
(euro/etxebizitza)

Aire-ura instalazio aerotermikoak, klimatizaziorako edo/eta EUBrako.

500

3.000

Eguzki-instalazio termikoa (P > 400 kW).

450

550

Eguzki-instalazio termikoa (100 kW < P ≤ 400 kW).

600

780

Eguzki-instalazio termikoa (50 kW < P ≤ 100 kW).

750

900

Eguzki-instalazio termikoa (P ≤ 50 kW).

900

1.800

Galdaren biomasa.

250

2.500

Tokiko berokuntza-aparatuen biomasa.

250

3.000

Klimatizaziorako eta/edo zirkuitu itxiko EUBrako instalazio geotermikoak.

2.250

13.500

Klimatizaziorako eta/edo zirkuitu irekiko EUBrako instalazio geotermikoak edo hidrotermikoak.

1.600

9.000

Jabetza publikoko eta hirugarren sektoreko etxebizitzak:

JARDUKETAK

MODULUA
[Laguntza (euro/kW)]

GEHIENEKO LAGUNTZAREN BALIOA (euro/etxebizitza)

Aire-ura instalazio aerotermikoak, klimatizaziorako edo/eta EUBrako.

650

3.900

Eguzki-instalazio termikoa (P > 400 kW).

650

820

Eguzki-instalazio termikoa (100 kW < P ≤ 400 kW).

750

950

Eguzki-instalazio termikoa (50 kW < P ≤ 100 kW).

850

1.050

Eguzki-instalazio termikoa (P ≤ 50 kW).

950

1.850

Galdaren biomasa.

350

3.500

Tokiko berokuntza-aparatuen biomasa.

350

4.200

Klimatizaziorako eta/edo zirkuitu itxiko EUBrako instalazio geotermikoak.

2.250

13.500

Klimatizaziorako eta/edo zirkuitu irekiko EUBrako instalazio geotermikoak edo hidrotermikoak.

1.700

9.550

Hauek dira aurreko tauletan aurkeztutakoez gain aplika daitezkeen gehieneko balio unitarioak:

JARDUKETAK

MODULUA [Jarduera gehigarrirako laguntza (kasuaren arabera)]

Klimatizazioaren barne-banaketa berria, zirkuitu hidraulikoak lurzoru erradiatzailea gehitzeko aerotermia, geotermia, hidrotermia edo eguzki-energia termikoko proiektuetan, baldin sistema horiek % 100ean energia berriztagarriarekin funtzionatzen badute.

600 euro/kW (gehienez ere 3.600 euro kontzeptu honengatik)

Klimatizazioaren barne-banaketa berria, zirkuitu hidraulikoak tenperatura baxuko erradiadoreak edo aire-konbektoreak txertatzeko aerotermia, geotermia, hidrotermia edo eguzki-termikoko proiektuetan, baldin sistema horiek % 100ean energia berriztagarriarekin funtzionatzen badute.

550 euro/kW (gehienez ere 1.830 euro kontzeptu honengatik).

Dauden instalazioak eraistea.

Eguzki-energia termikorako: 350 euro/kW. 385 euro (gehienez ere kontzeptu honengatik)

Biomasarako: 40 euro/kW 480 euro (gehienez ere kontzeptu honengatik)

A4 Laguntza gehigarriak

4. 1. eta 2. pizgarri-programetako instalazio tipo guztiek aplikatu beharreko laguntzaren ehunekoa 5 puntu handitzen ahalko dute diruz lagungarria den kostuaren gainean, 5.000 biztanle arteko udalerrietan daudenean, edo 20.000 biztanle arteko hiriak ez diren udalerrietan, zeinen bizi-guneek 5.000 biztanle edo gutxiago baitute. Udalerri bat hiria ez dela identifikatzeko, Garraioetako, Mugikortasuneko eta Hiri Agendako Ministerioaren Hiri Eremuen Atlasa hartuko da kontuan. Kontuan hartu beharreko biztanle-kopuru ofizialak abenduaren 15eko 1147/2020 Errege Dekretuaren bidez onetsitakoak izanen dira, zeinaren bidez ofizial deklaratzen baitira 2020ko urtarrilaren 1eko udal erroldaren berrikusketaren ondoriozko biztanle kopuruak. Hautagarriak izanen dira, halaber, bi iturri ofizial horien ondoz ondoko berrikuspenetan apartatu honetan ezarritako biztanleria-kopuruak bete ditzaketen udalerriak.

5. 1., 2. eta 3. pizgarri-programetarako, Batzordearen 2014ko ekainaren 17ko 651/2014 (EB) Erregelamenduaren 41. artikuluan ezarritako laguntzen gehieneko zenbatekoak ez dira inondik inora gaindituko.

6. 4. eta 5. pizgarri-programetako jarduketetarako, A2 apartatuan ezarritakoez gain, honako taula honetan bildutako laguntza gehigarriak ezartzen dira, instalazioak 5.000 biztanle arteko udalerrietan badaude, edo 20.000 biztanle arteko hiriak ez diren eta 5.000 biztanle edo gutxiagoko bizi-guneak dituzten udalerrietan (demografia-erronkako laguntza gehigarria), aurreko 1. apartatuan adierazitakoaren arabera identifikatuta.

ERRONKA DEMOGRAFIKOAGATIKO LAGUNTZA GEHIGARRIA-AUTOKONTSUMOA ENERGIA BERRIZTAGARRIEKIN

LAGUNTZA GEHIGARRIA ERRONKA DEMOGRAFIKOARENGATIK (euro/kW)

Autokontsumorako instalazio fotovoltaikoa (1.000 kWp < P ≤ 5.000 kWp).

30

Autokontsumorako instalazio fotovoltaikoa (100 kWp < P ≤ 1.000 kWp).

35

Autokontsumorako instalazio fotovoltaikoa (10 kWp < P ≤ 100 kWp).

40

Autokontsumorako instalazio fotovoltaikoa (P ≤ 10 kWp).

55

Instalazio eolikoa (500 kW < P ≤ 5.000 kW) autokontsumorako.

65

Instalazio eolikoa (20 kW < P ≤ 500 kW) autokontsumorako.

150

Instalazio eolikoa (P ≤ 20 kW) autokontsumorako.

225

LAGUNTZA GEHIGARRIA ERRONKA DEMOGRAFIKOARENGATIK

(euro/kWh)

Biltegiratzea gehitzea bizitegi-sektorean, administrazio publikoetan eta hirugarren sektorean autokontsumorako energia berriztagarria instalatzeko proiektuan.

15

Iragarkiaren kodea: F2115061