256. ALDIZKARIA - 2021eko azaroaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MÉLIDA

2022ko karga-tasak. Hasierako onespena

Ikusirik zer agindu ematen dituen martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legeak, Nafarroako Toki Ogasunei buruzkoak, Melidako Udalak, 2021eko urriaren 14ko ohiko osoko bilkuran, erabaki zuen, legeak eskatutako gehiengoz, onestea 2022ko ekitaldirako karga-tasak, nahitaez ordainarazi beharreko zergei dagokienez.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatuari jarraikiz, erabaki hau jendaurrean egonen da 30 egunean, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta Udaleko iragarki-taulan paratuta, herritarrek eta bidezko interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazio, kexa edo oharrak egin ditzaten. Ohartarazten da hura behin betikoa bilakatuko dela adierazitako epean inork erreklamazio, kexa edo oharrik aurkezten ez badu.

Melidan, 2021eko urriaren 18an.–Alkatea, María del Valle Coca Pueyo.

Iragarkiaren kodea: L2115285