256. ALDIZKARIA - 2021eko azaroaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ENERITZ

Ordenantza, Udalaren padel pistaren funtzionamendua arautzen duena. Hasierako onespena

Enerizko Udalak, 2021eko irailaren 23an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Udalaren padel pistaren funtzionamendua arautzen duen ordenantza.

Onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egunez, aurretik iragarki hau argitaratuta Nafarroako Aldizkari Ofizialean, egoitza elektronikoan eta iragarki-taulan, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluarekin.

Aurreko epean ez bada aurkezten erreklamaziorik, kexarik edo oharrik, hasierako onespenaren erabakia behin betikoa bilakatuko da. Kasu horretan, ondorio juridikoak sortzeko, inguruabar hori argitaratuko da Nafarroako Aldizkari Ofizialean, behin betiko testuarekin batera.

Eneritzen, 2021eko urriaren 25ean.–Alkatea, Raúl Elizalde Villamayor.

Iragarkiaren kodea: L2115305