256. ALDIZKARIA - 2021eko azaroaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CINTRUÉNIGO

Epatzea administrazioarekiko auzi-errekurtsoan, 310/2021 zenbakiko prozedura laburtua, ondare-erantzukizunaren arloko ustezko ezespen-ebazpenaren aurka

Cintruenigoko Udaleko alkateak, 2021eko urriaren 27an, 2021-0288 Ebazpena eman zuen. Hona hemen haren testu osoa:

“Óscar Bea Trincado, Cintruenigoko (Nafarroa) alkatea

Iruñeko Administrazioarekiko Auzien 3. Epaitegiak 2021eko irailaren 10ean egin errekerimenduaren berri izanik, jakinarazten baitu María Luz Adanez Vindelek paratu duela administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, 310/2021 zenbakiko prozedura laburtua, Cintruenigoko Udalak ondare-erantzukizunaren arloko ustezko ezespen-ebazpenaren aurka, eta errekerimenduaren edukiari erantzunez,

EBAZTEN DUT:

Lehenbizikoa.–Delako errekurtsoak aipatzen duen eskatutako administrazio-espediente osoa igortzea Iruñeko Administrazioarekiko Auzien 3. Epaitegira.

Bigarrena.–Espediente honetan Mapfre España Compañía de Seguros y Reaseguros SA epatzea hirugarren interesdun gisa, eta ebazpen hau hari jakinaraztea, eta epatzea 9 eguneko epean ager dadin demandatu gisa.

Hirugarrena.–Ebazpen hau Estatuko Aldizkari Ofizialean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Cintruenigoko Udaleko ediktuen taulan argitaratzea, interesaturik egon daitezkeenak auzitara etorri eta, bidezkoa bada, errekurtso horietan demandatu gisa ager daitezen, argitaratu eta bederatzi eguneko epean, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49. artikuluan ezarritakoaren arabera, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legea 44. artikuluari loturik.

Laugarrena.–Udalak honako hauek izendatzea prozeduraren zuzendaritza eta ordezkaritza eramateko:

–Abokatua: Rubén Ancizu Vergara.

–Prokuradorea: José María Ayala Leoz.

Bosgarrena.–Ebazpen hau Administrazioarekiko Auzien Iruñeko 3. Epaitegira igortzea, eta haren berri ematea Udalbatzari, egiten duen hurrengo ohiko osoko bilkuran”.

Argitara ematen da, interesaturik egon daitezkeenak demandatu gisa ager daitezen 9 eguneko epean.

Cintruenigon, 2021eko urriaren 27an.–Alkate udalburua, Oscar Bea Trincado.

Iragarkiaren kodea: L2115372