256. ALDIZKARIA - 2021eko azaroaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BIURRUN-OLKOTZ

Aldaketa egituratzailea, Olkozko 3. poligonoko 96., 97., 346., 421., 425. eta 426. lurzatietan eta SGU-1 Sistema Orokorrean. Behin betiko onespena

Biurrun-Olkozko Udalak, 2009ko irailaren 17an egin osoko bilkuran, behin-behinean onetsi zuen Biurrun-Olkozko Udal Planaren aldaketa egituratzailea, Olkozko 3. poligonoko 96., 97., 346., 421., 425. eta 426. lurzatietan eta SGU-1 Sistema Orokorrean. Biurrun-Olkozko Udala zen sustatzailea.

Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitzako kontseilariak urriaren 21emandako 184/2009 Foru Aginduaren bidez, behin betiko onetsi zen aldaketa hori (2009ko 137. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, azaroaren 6koa). Onetsitako araudia ez da Nafarroako Aldizkari Ofizialean ageri.

Argitara ematen da, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79. artikuluarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Biurrun-Olkotzen, 2021eko urriaren 22an.–Alkatea, María Luisa Serrano Echaves.

Onetsitako araudia (PDFa)*.

(*) Fitxategiak 30 Mb-tik gora ditu.

Iragarkiaren kodea: L2115584