256. ALDIZKARIA - 2021eko azaroaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERRIOZAR

2022rako zerga-tasak. Hasierako onespena

Berriozarko Udalak, 2021eko urriaren 27an egin osoko bilkura arruntean, hasiera batean onetsi zituen 2022tik aurrera indarrean izanen diren karga-tasa, indize eta koefizienteak.

Espedientea jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, eta iragarki-taulan ere paratuko da, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatuarekin.

Jendaurrean egoteko epea iraganik inork erreklamaziorik, kexarik edo oharrik aurkeztu ez badu, hasiera batez onesteko erabakia behin betikoa bilakatuko da, eta behin betiko testua Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.

Berriozarren, 2021eko urriaren 28an.–Alkatea, Raíl Maiza González.

Iragarkiaren kodea: L2115389