256. ALDIZKARIA - 2021eko azaroaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERIAIN

4/2021 aurrekontu-aldaketa. Hasierako onespena

Udalak, 2021eko urriaren 7an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 4/2021 aldaketa 2021eko aurrekontu orokor eta bakarrean (2019tik luzatutakoan).

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek nahiz interesdunek azter dezaten eta aurkez ditzaten egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak; hori guztia, bat etorriz irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluarekin (foru dekretu horren bidez garatu zen, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan, 2/1995 Foru Legea, martxoaren 10ekoa, Nafarroako Toki Ogasunei buruzkoa).

Beriainen, 2021eko urriaren 11n.–Alkatea, José Manuel Menéndez González.

Iragarkiaren kodea: L2115314