256. ALDIZKARIA - 2021eko azaroaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BASABURUA

Udal Planeko aldaketa egituratzailea, jarduera ekonomikoetarako eremu bat sortzeko. Behin betiko onespena

Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako kontseilariaren 132E/2021 Foru Aginduaren bidez, behin betiko onetsi zen Basaburuko Udal Plana aldatzeko espedientea, 1. poligonoko 44., 46., 47., 87. eta 90. lurzatietan, Basaburuko Udalak sustatua, eta xedatu zen aipatu foru agindua Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Bidezko da, beraz, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 81.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea Basaburuko Udal Planaren aldaketa hau arautzen duen araudia.

Basaburuan, 2021eko urriaren 21ean.–Alkatea, Esther Lacasta Perez Ilzarbe.

Onetsitako araudia (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2115583