256. ALDIZKARIA - 2021eko azaroaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BARAÑAIN

Aldaketa, 2021eko aurrekontua betearazteko oinarrietan.
Hasierako onespena

Barañaingo Udalak, 2021eko urriaren 28an egindako osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldatzea 2021eko aurrekontua betearazteko 30. oinarriaren lehenbiziko eranskina. Aurrekontuan aldaketa egiteko 09/2021 espedientea.

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek nahiz interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1.b) artikuluan xedatutakoarekin.

Barañainen, 2021eko urriaren 28an.–Alkatea, María Lecumberri Bonilla.

Iragarkiaren kodea: L2115591