256. ALDIZKARIA - 2021eko azaroaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BAKAIKU

4/2021 aurrekontu-aldaketa. Behin betiko onespena

2021eko 150. Nafarroako Aldizkari Ofizialean eman zen argitara, ekainaren 29an, 4/2021 aurrekontu-aldaketa hasiera batez onesteko erabakia. Jendaurrean egon den bitartean ez da alegaziorik egin; hortaz, 4/2021 aurrekontu-aldaketa behin betikotzat jo da, eta argitara ematen da, dagozkion ondorioak izan ditzan.

Aplikatzen diren arauak: irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikulua (foru dekretu horren bidez garatu zen, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea).

Aparteko kreditua gaitzea, 50.500 eurokoa, aurrekontu-aplikazio hauetan:

1 4312-6820001 Maldai 3, lokala: 50.000 euro.

1 2390-78900 Aizita Elkartea: 500 euro.

Finantzaketa honako honen kargura:

8700000 - Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako: 50.500 euro.

Guztira: 50.500 euro.

Bakaikun, 2021eko uztailaren 19an.–Alkatea, Egoitz Urritza Lazkoz.

Iragarkiaren kodea: L2115261