256. ALDIZKARIA - 2021eko azaroaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AGEZA

Aldaketa, Hilerria arautzen duen ordenantzan. Hasierako onespena

Agezako Kontzejuko Batzar Irekiak, 2021eko irailaren 15ean egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Agezako Kontzejuko Hilerria arautzen duen ordenantzaren aldaketa, hura erabiltzeari eta bertako zerbitzuak hartzeko eskubide eta tasei buruzkoa.

Onetsitako aldaketa jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta aurkez ditzaten erreklamazioak, kexak nahiz oharrak; hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325 artikuluarekin (foru lege horrek hizpide du Nafarroako Toki Administrazioa).

Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, ordenantzen aldaketa behin betiko onetsiko da, eta haren testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Agezan, 2021eko irailaren 15ean.–Kontzejuko burua, Alejandro Egea Landarech.

Iragarkiaren kodea: L2115237